Kontrol zerrenda (hezkuntza)

Kontrol zerrendak hezkuntza sistemetan ebaluazio tresna sinple batzuk dira. Hezkuntzan, askotan, errubrika landuak sortu eta erabili beharrean, kontrol zerrenda xinpleak erabiltzen dira. Horiek, ondo diseinatuz gero, behar bada errazago sortu egin daitezke errubrikak baino, eta ebaluatuko diren konturik garrantzitsuenak hobeto ikus daitezke errubriketan baino.

Hezkuntzan, ebaluatzeko, askotan kontrol zerrendak erabiltzen dira. Errubrikak baino sinpleagoak izaten dira.

Bai errubrikek bai kontrol zerrendek, aldez aurretik ezagutu beharreko helburu batzuk noraino bete diren neurtzeko ebaluazio tresnak dira. Ebaluazioa kuantifikatzen eta estandarizatzen laguntzeko sortu behar diren ebaluazio tresnak dira. Helburuen betetze maila zehazteko ebaluazio irizpideak eta adierazleak definitu beharra egoten da, ebaluazio tresnak sortzerakoan.

Kontrol zerrendak azkar betetzeko galderen multzoak izaten dira: egin du / ez du egin; ulertu du / ez du ulertu; azaldu du / ez du azaldu. Ondo diseinatutako errubriketan, ordea, galdera zehatzagoak egiten dira eta askotan erantzun baloratiboak eskatzen dira (beti/askotan/batzuetan/inoiz ez, edo 0 puntutik - 10 puntura). Errubriketako galderak i(ra)kaskuntzako helburu nagusiei edo helburu zehatz jakin batzuei lotuta egoten dira.

AdibideakAldatu

Kontrol zerrenden eta errubriken artean bereiztea ez da batzuetan hain erraza. Batzuetan, "ebaluatzeko txantiloi" edo "zuzentzeko txantiloi" bezalako terminoak erabili izan dira bai kontrol zerrendak bai errubrikak aipatzeko. Hona ekarri ditugun adibide batzuk, esate baterako, egileen esanetan errubrikak dira baina kontrol zerrendatzat ere jo daitezke:

Unitate didaktikoak eta material didaktikoak diseinatzerakoan, batzuetan ebaluazio tresnak gehitzen dira, amaiera aldera gehienetan. Horra kontrol zerrendak erakusten dituzten adibideak:

Ikus, gaineraAldatu