Koebaluazioa, hezkuntzaren testuinguruan, berdinen arteko ebaluazioa adierazteko erabiltzen den terminoa da, hau da hezkuntza prozesuan rol berbera, —ikasle rola—, jokatzen dutenen arteko elkarri egindako ebaluazioari koebaluazio esaten zaio.

Koebaluazioa edo ebaluazio horizontala berdinen arteko, ikasleen arteko, ebaluazioa adierazteko erabiltzen den terminoa da.

Koebaluazioa behar bezala gauzatzeko ikasleei irakasleek ebaluatzeko teknikak irakutsi eta tresnak eman beharko dizkiete.Ebaluazioa ekintza sozial modura ulertzen badugu, bestearen prozesuaren kontzientzia eta hausnarketa prozesuak partekatuak izango dira. Norberaren jardunak bestearengan duen eragina erregulatzea da helburua, eta alderantziz.

Ebaluazio mota honi ebaluazio horizontala ere esaten zaio.

Ikus, gainera aldatu