Inkesta batean, azterketa batean, ikerketa batean, galdera-sorta, galdeketa, itaunketa, itaun-sorta edo galdetegia ahoz edo idatziz eskatuko diren galdera-erantzunen bildumak dira. Galdetegiak galdera-erantzunen bilketa eta tratamenduaz ere aritzen dira, besteak beste.

Galde sorta bat erantzuten.

Galdera sorta bat osatzeko gomendio batzuk aldatu

  • Galderak erantzun behar dituen pertsona kontuan hartuz idatzi behar dira galderak, ahalik eta modu laburrenean, galderen ulermena erraztearren.
  • Zer galdetzen den argi eta garbi utzi behar da.
  • Galdera errazak hasieran kokatu behar dira eta zailak bukaeran.
  • Gaitzespenagatik erantzun eza ekar dezaketen galderak begirunez egin eta bukaeran kokatu behar dira.
  • Inkestatuaren iritzia eragin edo aldarazi dezaketen esapideak baztertu behar dira.
  • Inkestan zehar, emandako erantzunei buruz oroimen ahalegin handia behar duten galderak ekidin behar dira.
  • Behin betiko galde sorta inkestan onartu aurretik, komeni da behin behineko galde sorta batekin saiakuntza egitea, bertan izan daitezkeen akatsak, hutsuneak edo egin daitezkeen hobekuntzak antzematearren.

Galdera motak aldatu

  • Galdera irekiak: inkestatuak nahi duena eta nahi duen eran erantzun dezake galdera irekietan. Informazio aberatsagoa eskuratzen da galdera hauen bitartez, baina informazio hau antolatzea eta aztertzea zailagoa izaten da.
  • Galdera itxiak: aukera multzo mugatu eta jakina duten galderak dira galdera itxiak. Ematen duten informazioa murritzagoa, baina galdera hauekin informazioaren tratamendua erraztu egiten da.
  • Galdera erdi itxiak edo erdi irekiak: galdera hauetan aukera multzoa mugagabea izan daiteke, baina erantzuteko era ezarrita dago aldez aurretik.
  • Bateriazko galderak: inkestatuak emandako erantzunen arabera planteatutako ondorengo galderak dira bateriazko galderak.
  • Harrera galderak: inkestatuaren konfiantza eta lasaitasuna lortzea da harrera galderen helburua. Hasieran kokatzen dira eta eskuarki emandako erantzunak ez dira ikerketan kontuan hartzekoak.

Kanpo estekak aldatu