Austro-Esloveniar Gerra

Lehen Mundu Gerra eta gero Karintia bi herrialdeen influentziaren azpian geratu zen; Austria, momentu hartan Alemaniar Austriako Errepublika bezala ezagutua, eta Jugoslaviako Erresuma. Bi etnia nagusi zeuden Karintian garai hartan; Austriarrak eta Esloveniarrak, eta bi hauek lurraldearen kontrola lortzeko borrokatu zuten. Karintia urte bat lehenagora arte Austria-Hungariako Inperioaren parte izan zen. Esloveniar historiografian Boj za severno mejo izenarekin ezagutzen zaio gerra honi, literalki "Ipar muga lortzeko gatazka". Bitartean, Alemanieraz Kärntner Abwehrkampf izenarekin ezagutzen zaio: "Karintiako defentsarako gatazka".

Aurrekariak aldatu

Esloveniar hizkuntza hitz egiten zuten lurraldeak Austriako hainbat estatuen parte izan ziren 2. milurtekoaren zati handi batez, baina ez zen izan XIX mendera arte eta 1848ko iraultzak Esloveniar nazionalismoak estatu berri bat sortzea erabaki edo proposatu zuela. 1916an, Austria-Hungaria Serbia inbaditu zuenean Jugoslaviako Komitea sortu zen, eta honen helburua Hegoaldeko Eslaviarrak elkartzea zen Jugoslaviako estatuan, alegia.

Esloveniar, Kroatiar eta Serbiarren Estatuaren sorrera aldatu

Mundu Gerraren ondorioz, Austria-Hungariako Inperioa desegiten hasi zen harentzat gerra ofizialki amaitu baino lehenago. 1918ko urriaren 5etik 8ra Jugoslaviako Esloveniar, Kroatiar eta Serbiarren kongresu nazionala Zagreb hartu zuen. Urriaren 29an Jugoslaviaren sorrera aldarrikatu zen, Austria-Hungariaren barnean autonomia gehiago izateko proposamen bat baztertu eta gero. Ententeak ez zuen estatua errekonozitu Serbiako Erresumarekin elkartu baino lehen. Errekonozimendu honek ere disuasio moduko bat zen Italiak hartu behar ez zituen lurraldeak ez anexionatzeko.[1]

Lurralde erreklamazioak aldatu

Sortutako erakundeen artean ez zen muga formalik aitortu, eta Karintiako lurraldean bi aldeak (Austria eta Jugoslavia) etnia mistoa zuten lurren kontrola zutela erreklamatzen zuten.[2] Ljublianako Gobernu Nazionalak ez zuen muga arazoari arreta handiarik jarri, lur hori bake itunean lortuko zuela pentsatzen zuelako. Mariborreko kontseilu munizipala hiria Alemaniar-Austriaren parte zela esan zuen. 1918ko urriaren 30ean.[3]

Tentsioen areagotzea aldatu

Mobilizazioa aldatu

Estiriako Kontseilu Nazionalak (eslovenieraz: Narodni svet za Štajersko) baimena eman zion Rudolf Maisterri, Lehen Mundu Gerrako beteranoa eta Austria-Hungariako ofizial ohia, Mariborreko adar militarraren kontrola hartzeko. Jeneral maila ere lortu zuen, eta Estirian Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumaren (SKS) kontrolpean zeuden gudaroste guztien gaineko agintea eman zioten. Urriaren 31n, Rudolf Maisterrek Mariborreko deklarazioarekin bat ez zetorrela jakinarazi zuen, Anton Holik lotinante-koronelaren eta honen ofizialen aurrean, Meljeko 26. infanteria errejimenduko kuartel militarrean. Azaroaren 9an, Maisterrek Estoria-Behereko mobilizazio osoa iragarri zuen. Alemaniar Austriako Errepublikaren gobernuak zein Ljubljanako agintariek iragarpenaren aurka zeuden. Mobilizazio-dekretuak arrakasta izan zuen, indar armatuak 4.000 borrokalari ingurura hazi baitziren, eta azaroaren 21erako Mariborren infanteria errejimendu berri bat ezarri zuten.[4]

Lehenengo tropa mugimenduak aldatu

Franjo Malgaj lotinantea eta bere unitatea Karintian azaroak 6an sartu ziren. Alfred Lavričen unitatea Karintia harrapatzeko izendatu zuten eta azaroaren 13an hala egiten hasi zen, bere unitateak Jaun haranean (alemanez: Jauntal, eslovenieraz: Podjuna) eta Ferlachen (eslovenieraz: Borovlje) sartu zirenean. Loibl pasabidea (alemanez: Loiblpass, eslovenieraz: prelaz Ljubelj) hurrengo egunean hartu zuten.

 
Maisteren borrokalariak Karintian 1919an. Esloveniako bandera nazionala atzealdean ikusten da.

Azaroaren 23an, Maisterren unitateak Maribor eskualde osoko zaintza-postuen kontrola hartzen hasi ziren, Maribor udalerriaren kontrolpean zeuden tokiko soldaduak desarmatuz. Rudolf Knez kapitaina Sittersdorfen sartu zen eta han kokatu zituen bere unitateak. Azaroaren 27tik aurrera, esloveniar borrokalariek, Maisterren agindupean, Spielfeld (Špilje), Bad Radkersburg (Radgona), Mureck (Cmurek), Leutschach (Lučane), Marenberg (Radlje ob Dravi) eta Muta (Hohenmauthen) kontrolpean hartu zituzten, eta Maljoren agindupean zeudenek Celje (Cilli) hartu zuten. Lortutako eremu guztiak Rudolf Passy jeneralak (Karintiako gobernuaren parte) eta Maisterrek adostu zituzten azaroaren 27an. Akordioak esloveniarrek gehiengoa ziren kokaleku guztiak kontrolpean hartzeko baimena jasotzen zituen, baina estiriar, karintiar, alemaniar austriar agintarien zein Ljubljanako kontseilu nazionalaren partetik babestu gabe eta kritikatuak jarraitzen zuten. Ljubljanatik etorritako unitateek Dravograd (Unterdrauburg), Lavamünd (Labot) eta Sankt Paul (Šentpavel) hartu zituzten.[5]

Borroken hasiera aldatu

Lehen borroka armatuak Malgajen agindupean Bleiburgeko erasoan gertatu baziren ere, Lučaneko gudura arte ez ziren liskar bortitzik eman. Bi milizien arteko borroka txikien ondoren, borroka handiago bat gertatu zen otsailaren 4an Radgonatik gertu. Otsailaren 13an bake-hitzarmena sinatu zuten bi aldeek.[4]

1919ko urtarrilaren 27an, igandean, Maisterren indarrek manifestari alemaniarren aurka egin zuten, eta hainbat zibil hil ziren.

Lučaneko gudua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lučaneko gudua»

Maribor Infanteria Errejimentuko unitate militarrek azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran eremu zabalak okupatu zituzten Esloveniako muga nazionalean, besteak beste, Leutschahc (Lučane). Estiriako gobernua okupazioaz kexatu zen eta urtarrilaren 14an Lučane eraso zuen. Hori izan zen bi aldeen arteko lehen liskar handia.

Urtarrilaren 14an, goizeko 4etan, Austriako indarrek, Pichler kapitainaren agindupean, Lučane eraso zuten. Esloveniako indarrek defendatzen zuten hiria, Maister jeneralaren agindupean. Austriarrak esloveniarrak baino askoz talde hobe armatua zen eta gizon gehiago zituen (Austriar 180 soldadu esloveniarrak 92ren aurka). Nolanahi, Esloveniako indarrek erasoa gelditzea lortu zuten eta hiriaren kontrola mantendu zuten. Bi aldeetan ez hildako kopuru handirik izan, eta Pichler kapitaina geroago atxilotu zuten.[4]

Radgonako gudua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Radgonako gudua»

Otsailaren 4an, gaueko 2etan, Johan Micklen agindupeko Austriako indar handi batek, boluntario hungariar batzuekin batera Radgona erasotu zuten. Hiriaren defentsa Maisterren borrokalarien 6. taldeak egin zuen, Benedikt Zeilhofer esloveniar komandantearen agindupean. Esloveniarrak 210 soldadu zituzten eta austriarrak 2.000 inguruan.[6]

Austriar armadak bost zutabetan banatu zituen bere 2.000 soldaduak. Zutabe bakoitzak eraso talde berezi bat zuen, 50 soldadu eta metrailadore zituena. Hauek bakarrik, ia 300 soldadu bolondresek, esloveniar defendatzaileen indar guztiak gainditu zituzten. Ilunpean, etsaien zutabeek ixilpean Radgonan sartu ziren, planaren jarraituz, eta aldi berean hainbat lekutan eraso koordinatua noiz gertatuko zain geratu ziren. Borroka-taldea, zalditeriaren kuartelaren aurkako erasorako izendatua, non defendatzaile gehienak baitzeuden, Mickl lotinanteak zuzentzen zuen.

Erasoa goizeko 6:30ean hasi zen, 1919ko otsailaren 4an. Germaniarren lehen erasoaldian, sorpresa faktorearekin kontaturik, etsaien nagusitasun izugarriaren aurrean esloveniar tropak oldartu ziren, lehenengoak bat-batean ilunpetatik irten ostean. Mickleren soldaduek Radgonaren mendebalde osoa okupatzea lortu zuten, Long kaletik mendebalderantz. Erasotzaileek geltokian, hiriko lorategian eta Mura ibaiaren gaineko zubietan zeuden esloveniar abangoardiei eraso egin zieten. Geltokiko agintearen, Kodolioresko zubiaren eta zalditeriaren kuartelaren aurkako erasoak huts egin zuten, esloveniar defendatzaile gehienek hemen zeudelako.

Erasotzaileek esloveniarren bi komandanteekin berehala topatu ziren: Benedikt Zeilhofer (6. konpainiaren komandantea) eta Ferd Ošlak sarjentua, patruila-burua. Zeilhofer lotinantea aldirietako eta geltokiko zaindari guztiak bigarren aldiz ikuskatzen ari zen gau hartan, erasoa hasi aurretik, eta erasoa gertatu zenean zalditeriako kuarteleko zaintza-postuaren ondoan zegoen, metrailadoreen habiaren ondoan. Bengalek gau ilun eta elurtua argitu zutenean, tenperatura -20 ºC-koa izan arren, ingurunea berehala berotu zen.

Erasoa gertatu eta berehala austriarrek metrailadoredun soldadu esloveniar bat tirokatu zuten, eta Zeilhofer tenienteak jauzi egin, metrailadorea hartu eta erasotzaileei tiroka hasi zen. Horrela, etsaien lehen erasoaren aurrerapena eta kuartelera esku-granadak jaurtitzea eragotzi zuen, zauritua izan bazen ere. Haren aldekoek azkar salbatzen saiatu zuten eta lastotegi batera eraman zuten, zauriak sendatzeko asmoz. Handik gudua zuzentzen jarraitu zuen eta amaierako garaipena lortu zuten. Gudua oso kostotsua izan zen bi aldeentzat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Eslovenieraz) «SVAROG APMG MSS» web.archive.org 2016-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  2. (Eslovenieraz) «VOJAŠKI MUZEJ SV» www.vojaskimuzej.si (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  3. (Eslovenieraz) «Maribor ali Marburg?» maribor24.si 2013-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
  4. a b c (Eslovenieraz) Š, L.. «Kako se je Rudolf Maister boril za severno mejo» rtvslo.si (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  5. (Eslovenieraz) «VOJAŠKI MUZEJ SV» www.vojaskimuzej.si (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  6. (Eslovenieraz) Bitka za Radgono Hervardi. .

Kanpo estekak aldatu