Austriar literatura
Austriar literaturan autore austriarrek idatzitako lanak sartzen dira. Literatura horren zatirik handiena alemanez idatzia da. Aurreko mendeetan, Austriak beste hizkuntza batzuk hitz egiten ziren lurralde asko barneratzen zituen; baina normalean alemanez hitz egiten edo idazten zuten autoreak baino ez dira hartzen austriar idazletzat. Gertaera historiko horien ondorioz, autore asko literatura austriarraren historian ez ezik, beste herrialde batzuetakoan ere agertzen dira; esate baterako, Franz Kafka eta Franz Werfel txekiar literaturan eta Elias Canetti bulgariar eta britainiarrean.
Definizioa
aldatuEztabaida handia dago literatura austriarraren definizioari dagokionez. Literatura horren zatirik handiena alemanez idazten denez, askok ez dute literatura austriarra aintzat hartu nahi, literatura alemana baizik. Izan ere, Austriak ia 3.000 urteko tradizioa du.
Austriar literaturaren historia zabalena "Geschichte der Literatura-in Österreich" (Literaturaren historia Austrian) izenarekin ezagutzen da, eta Austrian idatzi zen literaturaz aritzen da nagusiki, baina XVIII. mendetik XX. mendera "Austria Zaharraren" lurraldeetako literatura germanofonoa ere hartzen du. Erdi Aroan hasten da historia hau.
Hizkuntzak
aldatuEsan bezala literatura austriarraren zatirik handiena alemanez idatzita dago. Austriako alemanaren aldaerak hainbat berezitasun ditu, batez ere hiztegiaren aletik. Autore austriarrek, normalean, aldaera hori erabiltzen dute.
Historian zehar, Austria herrialde eleaniztuna izan zen. Erdi Aroan hizkuntza erromantzeak (italieratik hurbil) eta eslaviarrak (batez ere esloveniera eta txekiera) ere hitz egin ziren Austrian. XVI. mendetik aurrera eremu austriarrak Hungariako lurraldeak ere hartu zituen.
Are gehiago, Austriako Literaturaren Historiak Erdi Aroko latinezko literatura eta hebreeraz eta yiddishez idatzitako literatura judua ere biltzen ditu.
Erdi Aroko literatura
aldatuAlemanez idatzitako lehen lanek eleberri frantses handien ereduari jarraitzen zioten. Kantu narratiboak dira, bertsoetan idatziak askotan, zaldun famatu baten eta haren abenturen inguruan.
Nibelungoen kanta ezagunaren zati bat Austrian gertatzen da; leku batzuk Behe Austrian daude-eta. Lan hau Europa osoko lana da, ekarpen alemaniarrak, austriarrak, suitzarrak, frantsesak eta hungariarrak dituelako.
1500etik 1700era
aldatuXIX. mendea
aldatuGarai «klasikoa»
aldatuGarai "klasikoa"tzat hartzen Vienako Batzarretik 1850 arte doan aldia. Franz Grillparzer da garai hartako ordezkari nagusia. Eleberriak, poesia eta dramak idatzi zituen, askotan Austriako historiaz.
Herri antzerkiak (Vienakoak batez ere) arrakasta izugarria izan zuen Johann Nepomuk Nestroy eta Ferdinand Raimund-en eskutik.
Errealismoa
aldatuBeste herrialdetan bezala, errealismoak gizarte-gaiez aritu eta gizartearen konplexutasuna erakusten du, baita alderdi negatiboak ere. Marie von Ebner-Eschenbach-ek landa-populazioari buruz idatzi zuen ; Ferdinand von Saar, berriz, interes handiagoa agertu zuen goi-mailako gizarteaz eta nobleziaz. Peter Rosegger nekazarien semea izan zen, eta idatzi zituen ipuinek eta prosa laburrak mundu hori deskribatzen dute.
Idazle garrantzitsuenetako bat Adalbert Stifter da. Bere nobelatxoak eta bi eleberri literatura austriarraren kanonaren parte dira. Witiko eleberriak XIII. mendeko Austriako historia deskribatzen du hiru liburukitan.
Bertha von Suttner ere aipatzekoa da, ipuinak eta batez ere eleberriak idatzi baitzituen. Bakearen Nobel saria jaso zuen 1904an, Die Waffen nieder! (Behera armak!) eleberriarengatik.
XX. mendea
aldatuModernismoa
aldatuGeorg Trakl poeta espresionista izan zen. Bere poematan Lehen Mundu Gerrako esperientziak deskribatzen ditu.
Modernismoaren idazlerik ezagunenak Arthur Schnitzler eta Karl Kraus izan ziren Vienan, eta Franz Kafka, Franz Werfel, Rainer Maria Rilke, Robert Musil, Gustav Meyrink eta beste batzuk Pragan.
Inperio handia galduta, lehen mundu gerraren ondoren estatu txiki bat baino ez da izango Austria.
1945etik aurrera
aldatuHondamendi nazionalista sozialistaren ondoren literatura beste norabide bat hartuko du. Austria biktima gisa (Austriako estatua deuseztatuta 1938an, 60.000 judu hil erailda, baita sozialista, komunista, ijito, homosexual ugari ere, 100.000 bat soldadu hilda...) eta errudun gisa (nazien inbasioaren alde, nazi ezagun asko austriarrak izan zien, kontzentrazio-esparruak bertan, Mauthausen-Gusen bereziki) agertu zen bigarren mundu-gerraren ondoren.. Municheko Gruppe 47 taldeak kide alemanak zituen, baina baita austriarrak ere.
Wiener Gruppe (Vienako taldea) osatu zen gerra ondorengo urteetako autore garrantzitsuenekin: Ingeborg Bachmann, Paul Celan, Milo Dor, Hans Weigel, Ilse Aichinger eta abarrekin.
Nobel saridunak
aldatuElias Canettik (1905-1994) 1981ean. Bere jaioterria, 1905ean Austriako monarkiaren barruan, Bulgaria da gaur egun. Euskaraz Mihia aske (Ibon Uribarri Zenekortak itz.).
Elfriede Jelinek (1946-) 2004an.
Peter Handke (1942-) 2019an. Euskaraz Atezainaren larria penalti-jaurtiketan (Joxe Mari Berasategik itz.).