Ireki menu nagusia

Ilse Aichinger (Viena, Austria, 1921eko azaroaren 1a - ib., 2016ko azaroaren 11) austriar idazlea izan zen.

Ilse Aichinger
Bizitza
Izen osoa Ilse Aichinger
Jaiotza Viena1921eko azaroaren  1a
Herrialdea Austriako Lehenengo Errepublika
 Hirugarren Reicha
 Austria
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Viena2016ko azaroaren  11 (95 urte)
Familia
Aita Ludwig Aichinger
Ama Berta Aichinger
Ezkontidea(k) Günter Eich
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Gymnasium Sacre Coeur Wien Itzuli
Q56511740 Itzuli
Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Lantokia(k) Viena
Ulm
Großgmain Itzuli
Geisenhausen
Breitbrunn am Chiemsee
Lenggries eta Frankfurt am Main
Enplegatzailea(k) S. Fischer Verlag Itzuli  (1949 -  1950)
Lan nabarmenak The Greater Hope Itzuli
Story in Reverse Itzuli
Eliza Eliza Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Franz Kafka, Günter Eich, Ingeborg Bachmann, Virginia Woolf, Joseph Conrad eta Stefan Zweig
Kidetza Gruppe 47
Berlingo Arteen Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
German PEN Center Itzuli
IMDb nm2536572
Ilse Aichinger (signature).jpg

BiografiaAldatu

Erdi judua izaki, naziek ez zioten utzi unibertsitate-ikasketak egiten (1939). Bigarren Mundu Gerraren ostean, medikuntza ikasteari ekin zion, baina bertan behera utzi zituen ikasketak Die grössere Hoffnung (1947, Itxaropen handiena) eleberria idaztearren. Horixe du, gainera, nobela bakarra, eta kutsu autobiografikoa du.

Kritikaren eta irakurleen txaloak 1948an heldu zitzaizkion, Spiegelgeschichte (Ispiluaren istorioa) kontaketa argitaratu zuenean. Liburu hori klasikoa bihurtu zen Austrian, eta hango ikastetxeetan nahitaez irakurri beharrekoa da. Neska baten istorioa kontatzen du, sortze-egunetik abortu baten ondorioz hiltzen den unera arte, amaieratik hasita.

Rede unter denm Galgen (1952, Urkamendipeko hitzaldiak) kontaketa laburren bilduma argitaratu zuen hurrena.

Hauek ditu beste obra batzuk: Verschenkter rad (1978, Oparitutako gurpila), Meine Sprache und Ich (1978, Nire hizkera eta neu), Kleist, Moos, Fasane (Platuxa, goroldioa, faisaiak,1987).

Günter Eich idazlearekin ezkonduta egon zen. Hainbat sari jaso zituen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilse Aichinger