Atristain baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Aizarnazabalen

Atristain Aizarnazabalen dagoen baserria da, muino batean kokatuta 135 metroko kotan. Atristain, XVI. mendeko hormaz gain, oso-osorik XVIII. mendeko eraikina da; garai horretakoa da eraikuntza-kalitate handiko, ondo zaindutako eta landa-eremuko baserri-jauregitxo estiloaren ordezkari den landa-etxe hau.

Atristain baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAizarnazabal
Koordenatuak43°16′01″N 2°13′45″W / 43.266866°N 2.229102°W / 43.266866; -2.229102
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Ondarea
EJren ondarea5

2008ko urtarrilaren 14an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Bi bizitzako baserria, oinplano laukizuzenekoa, 25x20 metrokoa. Behe solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Estalkia lau isurikoa da, hodi-teiladuna, eta gailurra hego-ekialdera begira dagoen fatxadarekin luzetara.

Itxiturako harresiak harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta margotuak; eta ertzetan, platabandetan eta hego-ekialdera begira dagoen fatxada nagusiko behe solairuan harlandua dago. Fatxadetako ia bao guztiak harriz inguratuta daude. Hego-ekialdera ematen duen fatxada nagusian ezkaratz nagusia dago, erdi puntuko hiru arku ditu, inpostetan bermatuta.

Arku nagusiaren gainean, erdi-erdian, balkoi txiki bat ageri da, eta, harrizko ateburu horren gainean, armarria du. Halaber, harrizko bi inposta ditu fatxadak, alderik alde; bata, lehen solairuko forjatuaren kotara; eta, bestea, armarriaren parean.

Hego-ekialdeko sarbideaz gain, han dagoen etxebizitzarako dena, eraikinak baditu beste sarbide batzuk. Behe solairuan, ipar-mendebaldeko sarbidea; eta bi plano inklinatu, lehen solairura zuzenean sartzeko. Bi sarbide horiek eraikinaren alde horretan dagoen etxebizitzarako dira.

Ipar-ekialdeko fatxadak sei metroko zabalera duen eranskin bat du; egikera errustikoa eta nahiko zaharra da, baina gainerako eraikina baino geroago egina da. Bertan, komunak daude.

Hego-mendebaldeko fatxadak, lehen aipatutako arrapalez gain, bloke zarpeatu bat du erantsita alderik mendebaldeenean, eta hormigoizko lauza bat arrapalen artean, garajetzat erabiltzen dena.

Barrualdea aldatu

Eranskinaren barrualdea sekzio handiko zurezkoa da zureria guztian: pilareak, habeak eta solibak. Atal bakarreko zutoin-ardatz handiak eta urkilak ditu zutikoen gainean, ganbararen oinean. Mentsulak, frisoak eta laukiak ere sekzio handikoak dira, eta horietako asko landuak ageri dira.

Ipar-mendebaldeko etxebizitzak zeharkako karga-horma du, hemen bertan zegoen XVI. mendeko eraikinarena. Mende bereko eskailera bat ere badago harresi horretan bertan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu