Atheris hispida Atheris generoko animalia da. Narrastien barruko Viperidae familian sailkatuta dago. Atheris Hispida Afrikaren erdialdean bizi da. Espezie pozoitsua da, eta itxura zurbila ematen dioten bizkar-ezkata oso gibelak ditu. Gaur egun ez da azpiespezierik[2] ezagutzen.

Atheris hispida
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaAtheris
Espeziea Atheris hispida
Laurent, 1955[1]

Deskribapena aldatu

Suge arrak batez besteko luzera 70 cm ingurukoa da, emea, aldiz, 60 cm ingurukoa, neurri txikia 15 cm bitartean da; eta kolorea, marra berde ilunen artean izaten dira. Helduen kolorazioa 4 hilabeteren buruan iritsiko da.

Atheris hispida, hosto itxura duten ezkata gogorrekin babeztuta dago; beraz, ezin hobeto kamuflatuta daude bere ingurunean; hau da, Afrikako erdialdean[3].

Bere burua handia, zabala eta askotan triangeluarra da, pozoia ekoitzeko, gordetzeko eta listu-guruin eraldatuak hartzeko.

Mihia[4], suge gehienak bezala, bero-hartzailea da eta bere harrapakinak usaintzen dituzte.

Bizilekua aldatu

Erdialdeko Afrikan bizi da: Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdean, Ugandako hego-mendebaldean, Ruandan, Tanzaniako mendebaldeko Kenyan eta ipar-mendebaldean.

Habitat aldatu

Batez ere zuhaitzetan bizi da, 3 metroko altueraraino. Eskalatzaile handia da, noski. Giza kokalekuetatik oso urrun bizi da, espezie ditu oihan tropikalak nahiago ditu eta inguruko basoak ere.

 
Atheris ispidaren bizilekua

Atheris hispida aurkitu daiteke 2.400 Mko altituderaino.

Portaera aldatu

Atheris hispida gaueko suge bat da. Makila eta zurtoinetan igotzeko gai da, espezie hau loreen eta hosto gainean eguzkitan aurkitzen da sarri, gauekoa ere bada. Ugaztun txikiez eta igelez elikatzen da.

Suge hauek 12 urte baino gehiago bizi daitekez.

Erdialdeko Afrikan bizi da: Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdean, Ugandako hego-mendebaldean, Ruandan, Tanzaniako mendebaldeko Kenyan eta ipar-mendebaldean.

Ugalketa aldatu

Atheris hispida obobibiparoa[5] da.

Ugalketa urtean behin gertatzen da normalean, eurite garaian, uda amaieratik udazken artean. Emea erditu dauanean 9 eta 15 kumeen artean jaio egiten dira.

2 eta 3 urteegaz suge hauek heldutazun sexuala lortzen dute.

Pozoia aldatu

Sugegorriko hozkadak oso arraroak dira gizakietan. Horregatik, garai batean uste izan zen bere pozoia beste espezie batzuk baino toxikotasun gutxiago zuela. Izan ere, gaur egun badakigu suge horren hozkadak barne-organoen hemorragia larria eragin ahal duela.

Ez dakigu asko Atheris hispidaren pozoiari buruz. Badakigu pozoi zitotoxikoa dela, neurotoxikoa. Ondoren, odolaren koagulazioari eragiten dio eta bidean aurkitzen dituen zelulak suntsitzen ditu.

Síntomak aldatu

 
Hemorragiaren sintoma

Hantura, buruko mina, zorabioa, oka egitea, beherakoa eta sabeleko mina.

Sintoma larrienak hauek dira: sukarra, konbultsioak, arnasteko zailtasuna, hemorragiak (barnekoak ere), kolapsoa eta giltzurrunetako mina.

Atheris hispidako hozkada batek pertsona heldu bateri heriotza probokatu dezake.

Tratamendua aldatu

Ospitalera ahalik eta azkarren joan behar zara.

Ez moztu zauria, ez erabili ez kremarik, ez ukendurik, ez hartu analgesikorik, sintomak aldatuko dalako eta larregira joan ahal da.

Kendu eraztunak eta eskumuturrekoak, zauria handituz gero egoera larriagotu ez dadin. Jarri presiopeko bendaje bat.

Bendajeak zirkulazio linfatikoa moteldu behar du, baina ez du odol-fluxua oztopatu behar. Kaltetutako gorputz-adarra inmobiliza badezake, ahalik eta geldien egon behar da.

Erreferentziak aldatu

  1. The Species 2000 and ITIS Catalogue of Life
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es una subespecie? Características y ejemplos» psicologiaymente.com 2020-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. «África central, en el medio del olvido | ACNUR» eacnur.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. (Gaztelaniaz) «La intrigante lengua de las serpientes, una pieza clave para descifrar su entorno» www.nationalgeographic.com.es 2021-10-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Animales Ovovivíparos - Cuáles son, ejemplos y características» Concepto (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu