EWKEk eta parte hartu nahi duten museoen artean auzolanean eta elkarlanean egindako ekimena da hau. Parte hartze bideak askotarikoak dira, baina hemen dituzue egingarriak diren ideia batzuk:

Parte hartze sinplea aldatu

  • Euskal Herrian dauden museo guztiek parte hartu ahal izateko, zuen bildumako bi objektu aukeratzea eskatzen dizuegu, historiako bi pasarte edo bi istorio ezberdin kontatzeko aukera ematen digutenak. Museo handiek izango dute aukera objektu gehiago erakusteko, noski. Bi objektuak oso antzekoak badira, ekimenaren aniztasuna txikiagoa izango da, beraz saia zaitezte ondo aukeratzen. Bi objektu horien kalitate oneko argazkiak egin (edo EWKEko kideok egingo ditugu) eta laguntza emango dizuegu Wikimedia Commonsera igotzeko.
  • Zuek aukeratutako objektuen inguruko artikulua landuko dugu zuekin batera, beraz baliabideak beharko ditugu horren inguruan hitz egiteko. Zuen museoko artxiboan edo liburutegian objektua hobeto azaltzen duten materiala al dago? Hala bada, hori ere digitalizatzea aukera bat da. Testigantza garrantzitsu bat al dago jasota objektuaren inguruan? Hori igotzeko aukera baldin badago, aberasgarria izango da.

Parte hartze aurreraturako ideiak aldatu

  • Noski, zuen bilduma bi objektu horiek baino askoz handiagoa da. EWKErekin batera zuen katalogoa lantzeko aukera dago, Wikimedia Commonsera argazki gehiago igotzen, katalogoa Wikidatarekin bateragarri eginez eta Wikipedian zuen museoaren inguruko artikulua hobetuz. Adibide gisa, Soinuenearekin egindako kolaborazioa ikus dezakezu ondoko QR Codean.
  • EWKErekin batera "Editatoi" bat antolatu dezakezue. Editatoi baten helburua da bilduma edo erakusketaren inguruan ezagutza sakonagoa lortzeko wikilariak eta nahi duen oro gonbidatzea. Museoak baliabideak eskaini beharko ditu gai zehatz baten inguruan, denbora-tarte batean, ahalik eta gehien idazteko. Museoaren bilduma hobeto ezagutzeko ekimen polita da, eta ikusgarritasuna irabazteko aukera bat.
  • Dokumentu historikoak baldin badituzue, horiek ere eskuragarri jar daitezke. Wikimedia Commons zein Wikisource ekimenak interesgarriak dira, dokumentu horiek denborarekin transkribatzeko aukera ere ematen dutelako. Gainera, ikerlariei aukera handiak ematen dizkie, sarbide berriak eskainiz.
  • Behin proiektua eginda, objektuen ondoan QR Code estandarizatu bat jar dezakezue, igotako material gehigarri horri sarbidea emateko. Egindako lan guztia ikustaraztea bezalakorik ez dago.

Kontaktua aldatu

Parte hartu nahi baduzue, zuzenean idatzi dezakezue museoak [a bildua] wikimedia.eus helbidera.