Abauntzeko mapa

Abauntz kobazuloan aurkitutako Paleolitoko mapa

Abauntz mapa munduko irudikapen kartografiko ezagunenetako bat da. Abauntz haitzuloko (Arraitz Orkin, Ultzamako harana) harrizko errekarri bat da, K.a. 9815ean datatua. Bere azalera burilez grabatutako irudiz estalita dago, estilo franko-kantauriarreko arte paleolitikoaren ereduei jarraitzen dietenak.

Abauntzeko mapa franko-kantauriar arteari buruzko "L’art préhistorique. De l’Atlantique à la Méditerranée" erakusketan.

Irakurketa konplexukoa du, Pilar Utrilla doktoreak eta Zaragozako Unibertsitateko bere taldeak kobazuloaren inguruko mapa gisa interpretatu dute. Bertan, inguru horretako elementu geografiko deigarrienak ikus daitezke, gaur egun ere identifikagarriak direnak: haitzuloaren eta San Gregorio mendiaren arteko eztarria, Zalzadain erreka, udaberrian putzu bihurtutako pasabideak eta eremuak, etab. Gainera, bi ahuntz talde daude ibaiaren alde bietan[1].

2009ko abuztuan aurkitu zuen bertan indusketa arkeologikoa egiten ari zen Zaragozako unibertsitateko taldea, Pilar Utrillak zuzendua[2].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.