Frantzia

Frantzia (frantsesez: France; fʁɑ̃s ahoskatua) ofizialki Frantziako Errepublika (frantsesez: République Française) Europako Batasunaren estatu bat da. Bere mugak hauek dira: mendebalderantz ozeano Atlantikoa , iparralderantz Mantxako kanala, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italia ekialderantz, eta Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneoa hegoaldean.

Paris da herrialdeko hiriburua.

Geografia aldatu

Metropolitar Frantzia Europako mendebaldean dago. Frantziako estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurralde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Metropolitar Frantziaren mugak 2 970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guyanako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraiki gabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen dute (Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneoa), lurraldea hedabide eta kultura bidegurutze paregabea eratuz.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen