Astearte
asteko eguna
Asteartea, halaber martitzena (Bizk.), asteko bigarren eguna da. Astelehenaren eta asteazkenaren artean dago.
AstrologiaAldatu
Italieraz asteartea martedì da, eta Marte planeta eta Aries eta Scorpius konstelazioei lotuta dago astrologian. Asteartea Plutonekin ere lotzen da. Astrologoek astearteak guda, gerra eta arazoekin lotzen dituzte. Indian Mangalvar izena ematen zaio, Jyotisako Mangala planetaren ondoren, gerraren planeta halaber.
Asteartea daramaten izen propioakAldatu
- Astearte Beltza. 1929ko urriaren 29, asteartea, aurreko Ostegun Beltzaren ondoren izandako bigarren burtsaren krak handia.
- Partxeen asteartea. Microsoftek hilabete bakoitzeko bigarren asteartean igortzen ditu bere softwarearentzako partxeak.
- Inauteriak. Inauterietako egun handia astearte batean da.
- Super Asteartea. AEBetako hauteskunde prozesuan alderdietako hauteskunde primarioak estatu askotan astearte berean egiten dira.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: astearte . |