Huitzilopochtli (nahuatleraz Huītzilōpōchtli, "kolibri ezkertia" edo "hegoaldeko kolibria") azteken jainko nagusia zen, Tlaloc jainkoarekin batera. Eguzkiaren jainkoa, azteken babeslea, mitologia aztekan bakarrik agertzen da eta ez du, beste jainkoek bezala, Mesoamerikako beste kulturetan oinarririk. Mexiko-Tenochtitlan hiriburuan tenplu erraldoia zuen aren izenean, Tenplu Nagusia, Tlaloc jainkoarekin erdibana.

Huitzilopochtli
Mitologia azteka
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakVitzliputzli (en) Itzuli
Domeinuagerra eta Tximista
Familia
AitaOmetecuhtli (en) Itzuli
AmaCoatlicue eta Omecihuatl (en) Itzuli
Anai-arrebakXipe Totec (en) Itzuli, Tezcatlipoca, Quetzalcoatl, Coyolxauhqui (en) Itzuli eta Malinalxochitl (en) Itzuli
Huitzilopochtli, Telleriano-Remensis Kodexean.

Haren irudikapen grafikoa erraz ezagutzen da: soinean zerrenda horiak eta urdinak ditu, kolibri lumak ezker hankan eta suge itxurako makila (atlatl izenekoa).

Gerrarekin eta herioarekin erlazionatuta dago, izenak adierazten duen bezala. Izan ere, kolibriak guduan hildako gudarien arimak irudikatzen du, Eguzkiari eguneko bidaldian laguntzen diotenak.

Mitologia

aldatu

Jaiotza

aldatu

Kondairaren arabera, Coatlicue, Ama Lurra, haurdun geratu zen bere altzoan lumazko bola bat jaso zuenean, Tollan mendikateko tenpluetan erratza pasatzen ari zela. Haren 400 semeek (Centzon Huitznahua, hegoaldeko 400 izarrak) eta Coyolxauhqui alabak jaioberria hiltzea erabaki zuten Coatlicueren ohorea garbitzeko, baina Huitzilopochtlik, jaiotakoan, anaiak hil zituen, jaiotzetik zuen xiuhcoatl suzko sugea erabiliz. Coyolxauhqui menditik erori eta guztiz zatikatua geratu zen. Huitzilopochtlik haren burua hartu eta zerurantz bota zuenean, Ilargi bihurtu zuen. Centzon Huitznahuaren hilketak ere izarren desagerpena irudikatzen du, eguzkia etortzen den bakoitzean[1]).

Tenochtitlanen sorrera

aldatu

Azteken hegoalderanzko migrazioan, XI-XIV. mendeetan, Huitzilopochtliren estatua zeramaten lau apaiz zihoazen herri xehearen aurretik, jainkoak horrela esan baitzien:

« Joan behar duzuen lekura bideratuko zaituztet. Arrano zuri baten itxurarekin agertuko natzaizue eta zoazten lekura zoaztela kantuan arituko zarete. Bizileku hona deritzodan tokian, zerurik jaitsi eta lurrean ikusiko nauzue. Nire tenplua eraikiko didazue, nire belarrezko ohea, atseden hartzeko etorriko naizen lekua, berriz irteteko eta hegaldatzeko prest. »

Mito hori Tenochtitlanen sorrera da, azteken hiriburua izan zenarena.

Gurtza

aldatu
 
Huitzilopochtli Borboitar Kodexean.

XV. mendeko Tlacaelel erreformaren ostean, Huitzilopochtliren gurtza nagusi bilakatu zen eta jainkoa elikatzeko beharrak, energia (eguzkia) gorde zezan eta garaipenak (gerrak[2]) ziurtatzeko, giza sakrifizioen ugaritzea eragin zuen, ordu arte Mesoamerikan ezezaguna zen kopuru batean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. Fernand Comte, Larousse des mythologies du monde, France Loisirs, p.263.
  2. Voir page 44 in Holy people of the world: a cross-cultural encyclopedia, Phyllis G. Jestice, ABC-CLIO, 2004