Asier Usarraga

Donostiako hamabosteko errugbilaria Baionako taldean

Asier Usarraga Latierro (Donostia, 1994ko abenduaren 31) gipuzkoar errugbilaria da, hirugarren lerroko hegal postuan aritzen dena. Biarritz Olympiquen, Aviron Bayonnaisen[1] eta Castres Olympiquen jokatu ostean,[2] CA Brivek kontratatu zuen 2023an.[3] 2016ko ekainaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Bukaresten, Argentina XV-en aurka.[4]

Asier Usarraga

Bizitza
JaiotzaDonostia1994ko abenduaren 31 (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZurriola Ikastola
Bera Bera Rugby Taldea
Biarritz Olympique
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Biarritz Olympique2013-2017
SC Albi2017-2018
Biarritz Olympique2018-2020
Aviron Bayonnais2020-2022
Castres Olympique2022-
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala

Ibilbidea aldatu

Donostiako Bera Beran hezia, Biarritz Olympiqueren prestakuntza-zentroan sartu zen artean junior zela, eta profesional gisa Narbonan debutatu zuen, 2014ko azaroan.[5] 2016ko ekainaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, 21 urterekin.[6]

Biarritzen hiru denboraldi egin eta gero, Albiko taldearekin sinatu zuen 2017-18 denboraldirako.[7] Urtebete geroago itzuli zen Biarritz Olympiquera. Hurrengo denboraldietan, mailaz maila igo zen klub zuri-gorrian, lehen taldera iritsi arte. Talde horrekin 84 partida jokatu zituen, horietatik 39 titular.[8][9]

Biarritz Olympiquen zazpi urtez aritu eta gero, Aviron Bayonnaisek kontratatu zuen 2020an,[10][8][9] eta 2022an Top 14ra igotzea lortu zuen Baionako taldearekin.[11] 2022-23 denboraldian, Castres Olympiquek kontratatu zuen.[2] 2023ko abenduan, jokalari gehigarri gisa fitxatu zuen CA Brivek.[3]

Palmaresa aldatu

Aviron Bayonnais aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Berastegi, Iñaki. ««Top14an segida izateko, oinarri sendoak behar dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  2. a b Le troisième-ligne Asier Usarraga rejoint Castres. lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-2).
  3. a b France, Centre. (2023-12-28). Rugby - Pro D2 : Asier Usarraga (Castres) débarque au CA Brive en tant que joueur supplémentaire. lamontagne.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  4. Le troisième-ligne Asier Usarraga. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-4-20).
  5. (Frantsesez) Mailharin, Pierre. (2019-01-11). Biarritz Olympique : Asier Usarraga, le gladiateur. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  6. Asier Usarraga Latierro. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-11-2).
  7. (Frantsesez) Usarraga signe à Albi. Sud Ouest,.
  8. a b (Gaztelaniaz) Intziarte, Imanol. (2020-05-19). «El donostiarra Asier Usarraga firma por dos años con Aviron Bayonnais» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  9. a b Idoate, Olatz. «Asier Usarraga Donostiarrak BOn jokatuko du» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  10. (Frantsesez) Mailharin, Pierre. (2020-04-28). Rugby : Asier Usarraga, du Biarritz Olympique à l'Aviron Bayonnais. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  11. Baiona Top14ra itzuli da. Berria, 2022ko ekainak 5, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-2).

Kanpo estekak aldatu