Arrantzale bizardunak

Arrantzale bizardunak eraikin publikoetan dauden Espainiako banderak kentzen dituzten talde autonomoak dira. Euren ekintzak desobedientzia zibilaren barruan kokatzen dira.

Aurrekariak eta testuingurua aldatu

 
Ikurrina 2013ko Iruñeko San Ferminetako txupinazoan.
  • 1980ko hamarkadan, Euskal Autonomia Erkidegoan, hainbat herritan istiluak sortu ziren udaletxeetan Espainiako bandera ezarri zelako. Gertaera hauek banderen gerra izenaz dira ezagunak.
  • Nafarroan, Nafarroako Gobernuak ikurriña udaletxeetan jartzea debekatu zuen.
  • Iruñeko San Ferminetan, hainbat urtez, istiluak egon ziren herritarren eta udaltzainen artean, herritarrek ikurriña udaletxeko plazan sartu nahi izan zutelako baina udaltzainek ez zietelako uzten.

Janzkera aldatu

Arrantzale bizardunak poliziak ez identifikatzeko estalirik joaten dira. Txapela, bizarra eta betaurrekoak jartzen dituzte euren burua ezkutatzeko. Bestalde, kanabera erabiltzen dute banderak jarri ahal izateko.

Kronologia aldatu

  • 2013ko San Ferminetan egin zuten lehen ekintza. 2013ko uztailaren 6an arrantzale bizardunek, 11.40k aldera, txupinazoa baino hogei minutu lehenago, tamaina handiko ikurriña jarri zuten udaletxearen aurrean. Ondorioz, txupinazioa hogei minutu atzeratu zen. Txupinazoa baino lehenago, udaletxearen ondoko kale batean istiluak egon ziren eta udaltzain bat zauritu zen[1]. 2013ko urriaren 15an, poliziak 6 lagun atxilotu zituen ekintza honen harira[2].
  • 2013ko irailaren 29an, arrantzale bizardunak agertu ziren Oñatiko festen hasieran eta elizako kanpandorrean Nafarroako bandera jarri zuten[3].
  • 2013ko urriaren 10ean aditzera eman zenez, arrantzale bizardunek Iruñeko herri harresian parte hartzeko deia egin zuten[4].
  • 2014ko otsailaren 27an, arrantzale bizardunek bideo bat eskegi zuten Youtuben. Bertan ikus zitekeenez, Donostiako udaletxeko Espainiako bandera kendu zuten eta Nafarroako bandera ezarri zuten[5].
  • 2014ko otsailaren 28an, Tolosako ihauterien hasieran, arrantzale bizardunek Nafarroako bandera zintzilik jarri zuten Tolosako udaletxe plazan[6].
  • 2014ko apirilaren 12an, arrantzale bizardunek Villabona-Amasako udaletxeko Espainiako bandera kendu zuten eta Nafarroako bandera ezarri zuten. Ondoren, Espainiako bandera postaz Carlos Urquijori bidali zioten[7].
  • 2014ko apirilaren 17an, arrantzale bizardunek Mutrikuko udaletxeko Espainiako bandera kendu zuten, baita Europako bandera ere[8].
  • 2014ko apirilaren 17an, arrantzale bizardunek presoen aldeko pankarta zabaldu zuten Iruñeako Gobernu ordezkaritzan. Baina, Guardia Zibilak ez zien utzi jartzen eta kendu egin behar izan zuten[9].
  • 2014ko maiatzaren 6an argitaratu zenez, arrantzale bizardunek Iurretako udaletxeko Espainiako bandera kendu zuten[10].
  • 2014ko ekainaren 14an, Anoetan (Gipuzkoa) arrantzale bizardunek Anoetako udaletxea ikurriña erraldoi batez estali zuten[11].
  • 2014ko ekainaren 27an, bideo baten bitartez gonbita egin zuten Sanferminetan ikurrina eta Nafarroako bandera kalera ateratzeko[12].
  • 2014ko uztailaren 20an, Elizondoko (Nafarroa) udaletxean zegoen Espainiako bandera kendu zuten[13].
  • 2014ko uztailaren 23an, Baionako festetan agertu ziren[14].

Erreakzioak aldatu

Eusko Ekintzak desobedientzia zibilean oinarritutako ekintza hauek babestu egiten zituela adierazi zuen bere webgunean[15].

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.rtve.es/noticias/20130706/despliegue-gran-ikurrina-retrasa-chupinazo-sanfermines-2013/707400.shtml RTVE, 2013-07-06
  2. http://www.elmundo.es/elmundo/2013/10/15/espana/1381828312.html El Mundo, 2013-10-15
  3. http://topatu.info/arrantzale-bizardunak-onatiko-festen-hasieran/[Betiko hautsitako esteka] Topatu.info, 2013-09-27
  4. https://web.archive.org/web/20160304132128/http://www.ateakireki.com/2013/10/video-herriharresia-reaparecen-los.html Ateak Ireki, 2013-10-10
  5. http://sustatu.com/1393529776965 Sustatu.com, 2014-02-27
  6. https://web.archive.org/web/20140714150027/http://muybastos.com/2014/02/28/arrantzale-bizardunak-tolosako-txupianazoan/ Muybastos.com 2014-02-28
  7. http://gureurruna.canalblog.com/archives/2014/04/12/29651314.html Gure Urruña, 2014-04-17
  8. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20140422/mas-actualidad/politica/mutriku-banderas-201404221354.html El Correo, 2014-04-22
  9. http://www.berria.info/albisteak/91067/arrantzale_bizardunek_presoen_aldeko_pankarta_zabaldu_dute_irunean_gobernu_ordezkaritzan.htm[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2014-04-17
  10. http://www.naiz.info/eu/blogs/berriola/posts/iurretan-ere-izan-dira-arrantzale-bizardunak-bandera-kentzen Naiz.info, 2014-05-06
  11. https://web.archive.org/web/20140714220809/http://baieuskalherriari.org/herriak/20140621/Arrantzale_bizardunak_Anoetan_agertu_dira_gainera_larunbaterako_deia_egin_dute.?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter Bai Euskal Herriari, 2014-06-17
  12. https://web.archive.org/web/20140714204530/http://www.berria.eus/albisteak/93438/ Berria, 2014-06-27
  13. https://www.youtube.com/watch?v=y38it-CHwko Youtube, 2014-07-20
  14. https://web.archive.org/web/20140729064825/http://www.berria.eus/paperekoa/2032/038/001/2014-07-24/ikurrinaren_ongietorriarekin.htm Berria, 2014-07-24
  15. http://www.euskoekintza.eu/desobedientzia-zabalduz-doa/ Eusko Ekintza, 2014-04-21

Kanpo estekak aldatu