Armando Palacio Valdés
Armando Palacio Valdés (Entralgo, Asturias, Espainia, 1853ko urriaren 4a - Madril, Espainia, 1938ko urtarrilaren 29a) espainiar idazlea izan zen.
Armando Palacio Valdés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Armando Francisco Bonifacio Palacio y Rodríguez Valdés |
Jaiotza | Entrialgo (en) , 1853ko urriaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 1938ko urtarrilaren 29a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Cementerio Municipal de La Carriona (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria eta eleberrigilea |
Kidetza | Real Academia Española |
Mugimendua | errealismoa |
Izengoitia(k) | Armando Palacio Valdés |
Biografia
aldatuHaurtzaroa Avilesen igaro ondoren, Oviedora joan zen batxilergoa ikastera. 1870ean Madrila joan zen zuzenbideko ikasketak egitera. Revista europea aldizkariko lankide lehenbizi eta gero zuzendaria izan zen.
1881. urtean, Clarín idazlearen laguntzaz idatzitako artikulu bilduma bat argitaratu zuen, La literatura de 1881 izenekoa; handik aurrera eleberriak egiten jardun zuen soilik.
Gaztaroan errepublika zalea izan bazen ere, kontserbadore egin zen pixkanaka, eta ideologia hori nabari da haren eleberrietan. 1885. urtean ezkondu eta handik bi urtera emaztea hil zitzaion; gertaera horrek eragin handia izan zuen bere obretan: Riverita (1886), Maximina (1887). 1896-1899 bitartean Los majos de Cádiz (Cadizko majoak) eta La alegría del capitán Ribot (Ribot kapitainaren poza) idatzi zituen eta bigarrenez ezkondu zen.
Garai horretan ideologia-aldaketa handia izan zuen Palacio Valdések, eta morala eta kristautasunaren alde egin zuen. Azken garai horretako obra nagusiak dira, besteak beste, La aldea perdida (1903, Herrixka galdua) eta Sinfonía pastoral (1931, Artzain sinfonia).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.