Jokano Arabako herria da, Kuartango udalerrian kokatuta dagoena. Vadillo eta Baia ibaien bailaren artean kokatuta dago, antzinako bidegurutze batean, non elkartzen ziren Errege Bidea eta Gatza merkatarien bidea, Artazatik zetorrena, Arkamo mendilerroa zeharkatzen.

Jokano
Kuartango, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Kuartango
Koordenatuak 42° 52′ 18″ N, 2° 54′ 58″ W / 42.87167°N,2.91611°W / 42.87167; -2.91611Koordenatuak: 42° 52′ 18″ N, 2° 54′ 58″ W / 42.87167°N,2.91611°W / 42.87167; -2.91611
Biztanleria (2007)
Arkamoko mendilerroaren eta Marinda mendiaren ikuspegia Jokanotik

Giza presentziaren aztarna zaharrenak Solacueva izeneko parajean daude. Izen bereko leizean labar-pinturak aurkitu dira, Brontze Aroaren amaierakoak. Inguruetan errotamar garaiko txanponak ere aurkitu ziren. Erdi Aroan, egun desagertua dagoen Artazuelako dorretxearen jaunak kontrolatzen zuen bertako pasabidea.

Aipagarria da San Martin Eliza, XIII. mendeko tenplu protogotikoa. Badu nabarmentzeko erretaula, XVI. mendekoa. Mendozatik ekarria, hango San Martin eliza desagertuaren zatia omen zen erretaula hau. [Errenzimendu]ko estilo [plateresko]a du. 200 errealen truke eskuratu eta Badaia mendilorrotik idi gurdian ekarria, bertakoek jasotzen dutenez, horren garraioa erretaula bera baino garestiagoa izan zen.

Bertan ere, Diego Polo “El Mayor” deitutako margolariaren Epifania margolana gordetzen da, 1617an datatua.[1]

Arkitektura zibilaren alorrean, hainbat etxe aipagarri daude. Egun desagertua dagoen Artazuela dorretxea, Ortiz de Jocano leinuarena, herriko iparraldean zegoen. Egun, badago Jocano jauregia, XVI.mendekoa. Etxea babesteko, oraindik arranoren bi atzapar gordetzen dituzte ate nagusian, Kuartangoko tradizioari lotutako ohitura jarraitzen.[2]

Jokanotarren etxea

Bestalde, errepide ondoan 14 zenbakidun etxea dago, Gonzalez de Betolaza sendiarena, eta noizbait Chillidatarren etxea deitua. Badu atari arkudun zabala eta egurrezko goi galeria handia.

ErreferentziakAldatu

  1. Ikus. Auñamendi Entziklopedian
  2. ORTIZ DE ZARATE, Carlos.- Leyendas y tradiciones de Kuartango, Gasteiz, 2008

Kanpo estekakAldatu



  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.