Areciboko irrati-teleskopioa
Areciboko irrati-teleskopioa Puerto Ricoko Arecibo hiri ondoan eraikitako behatoki irrati-teleskopikoa da. Behatokiak National Astronomy and Ionospher Center (NAIC) izenpean funtzionatzen du, ofizialki bi izenak erabiltzen diren arren. Irrati-teleskopioa sekula eraiki zen teleskopiorik handiena izan zen bere 305 metroko diametroarekin, Errusian dagoen RATAN-600 izenekoa eraiki zen arte, 576 metroko diametroa duen bere antena zirkularrarekin. Datu irrati-astronomikoak, lurtar aeronomia eta radar planetarioak biltzen ditu munduko zientzialarientzat. Zenbait erabileratarako erabili den arren, nagusiki zeruko objektuak behatzeko erabili izan da. 2020ko azaroan bere itxiera eta demolizioa iragarri zen, kalte estruktural oso larriek konponketa ezinezkoa zutelakoan.
Areciboko irrati-teleskopioa | |
---|---|
Arecibo Observatory | |
Kokapena | |
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak | Puerto Rico |
Municipality of Puerto Rico | Arecibo |
Koordenatuak | 18°20′39″N 66°45′10″W / 18.3442°N 66.7528°W |
Altitudea | 498 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1960 - 1963ko azaroa |
Eskaera | 1959ko azaroaren 6a |
Irekiera | 1963ko azaroaren 1a |
Hurricane Maria | 2017ko irailaren 20a |
Service retirement | 2020ko azaroaren 19a |
Suntsiketa | 2020ko abenduaren 1a |
Inaugurazioa | 1963ko azaroaren 1a |
Jabea | Zientzia Fundazio Nazionala |
Kudeatzailea | University of Central Florida Cornell Unibertsitatea SRI International Espazio Ikerketarako Unibertsitateen Elkartea |
Izenaren jatorria | Arecibo William E. Gordon (en) James Gregory |
Suntsipena | 2020ko abenduaren 1a |
Arkitektura | |
Diseinatzailea | William E. Gordon (en) |
Materiala(k) | aluminioa |
Dimentsioak | illuminated aperture: 221 () m primary mirror: 304,8 () m secondary mirror: 27 () m |
Azalera | 73.000 m² |
Atalak | altazimuth mount (en) : islatzaile esferikoa: |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuCornell Unibertsitateak proiektua ARPAri 1958ko udan proposatu zion, eta AFCRL eta Unibertsitatearen arteko kontratua 1959ko azaroan sinatu zen. Eraikuntza 1960ko udan hasi zen, eta irekiera ofiziala 1963ko azaroak 1ean egin zen. Cornell Unibertsitateak administratzen zuen 2011 arte, National Science Foundationekin (NSF) elkarlan akordio batekin.
Ondoren, NSFren ardura izan zen 2020a arte, non eta bere itxiera iragarri zuen erakunde honek jasandako kalte estrukturalengandik.
2017an Maria urakanaren erasana jasan zuen Arecibok, eta lurrikarak ere izan ziren 2019 eta 2020an. Egiturari eusten dieten bi kable behera etorri ziren 2020an, bata abuztuan eta bestea azaroan, eta egitura nagusia behera etortzeko arriskua oso handia delarik, eta konponketak ez oso argiak, itxiera eta demolizioa iragarri zituzten 2020ko azaroaren 19an[1].
Eraikuntza eta arkitektura
aldatuAreciboko teleskopioa bere tamaina handiagatik nabarmentzen da: antena nagusiaren diametroa 305 metrokoa da, beheragune batean eraikia dagoena. Antena hau, munduko antena konbergenterik handi eta kurbatuena da, uhin elektromagnetikoen harrera ahalmen handia ematen diona. Antenaren azalera aluminiozko 38.778 lamina zulatuz osatua dago. Horietako bakoitzak 1x2 metro neurtzen du, altzairuzko kable sare batez jasanak.
Antena esferiko bat da (antena parabolikoaren kontraposizioz). Forma hau teleskopioa orientatzeko erabilitako metodoagatik dator. Antena finkoa da, baina hartzailea bere puntu fokalean kokatzen da azal esferikoak islatutako norantza ezberdinetako seinaleak harrapatzeko. Hartzailea 900 tonako plataforma baten gainean dago, 150 metro airean hormigoi armatuzko hiru dorrek eutsitako 18 kableren bidez zintzilik dagoena. Dorre horietako batek 110 metroko altuera du, eta beste biek 80 metrokoa (hiru dorreen tontorrak maila berean daude). Plataformak 93 metroko luzerako bide birakari bat du, arku formakoa, honen gainean antena hartzailea, erreflektore sekundarioak eta tertziarioak muntatzen direlarik. Honek teleskopioari zenit lokalaren inguruan (-1 eta 38 gradu arteko deklinazioa) 40 graduko kono baten barruan dagoen zeruko edozein toki behatzea ahalbidetzen dio. Puerto Ricoren kokapenak ekuatoretik gertu Arecibori gure Eguzki-sistemako planeta guztiak behatzea ahalbidetzen dio.
Areciboko teleskopioaren eraikuntza William E. Gordonek hasi zuen, Cornell Unibertsitatekoa, nork, hasiera batean, lurraren ionosfera aztertzeko asmoa zuen. Hasiera batean, hartzaile paraboliko finko bat aurreikusi zen, norantza finko batean seinalatzen zuena, 150 metroko altuerako dorre batekin ekipoa fokuan eusteko. Ideia honek oso interes mugatua izango zuen balizko beste ikerketa arlo batzuetarako, zientzia planetarioak eta irrati-astronomia kasu, zeruan kokapen ezberdinak adieraztea eta posizio hauek denbora epe luze batean jarraitzea eskatzen dutenak, Lurrak bira egiten duen bitartean. Advanced Research Projects Agencyko (ARPA) Ward Lowk ahulgune hau adierazi zuen, eta Gordon Massachusetts estatuko hiriburua den Bostoneko Air Force Cambridge Research Laboratoryrekin (AFCRL) harremanetan jarri zuen, non Phil Blacksmithek zuzendutako talde bat erreflektore esferikoetan lanean ari zen eta beste talde batek irrati uhinen hedapena goiko atmosferan eta honetan zehar aztertzen ari zen.
Teleskopioak zenbait aldaketa jasan ditu bere bizitza erabilgarrian zehar. Lehen aldaketa handia 1974an egin zen, egungo erreflektoreari zehaztasun handiko azal bat gehitu zitzaionean. 1997an pantaila bat jarri zen lurrean perimetroaren inguruan lurreko erradiaziotik babesteko, eta igortzaile indartsuago bat jarri zen.
Aurkikuntzak
aldatuAreciboko teleskopioak zenbait aurkikuntza zientifiko esanguratsu egin ditu. 1964ko apirilak 7an, inauguratu eta gutxira, Gordon H. Pettengillek eta bere taldeak Merkurioren errotazio periodoa 88 egunekoa ez zela zehazteko erabili zuten, uste zen bezala, baizik eta soilik 59 egunekoa. 1989ko abuztuan, behatokiak asteroide baten argazki bat historian lehen aldiz atera zuen: 4769 Kastalia asteroidea zen. Hurrengo urtean, Aleksandr Wolszczan astronomo poloniarrak PSR B1257+12 pultsarra aurkitu zuen, beranduago, honen inguruan orbitatzen ari ziren bi planetak aurkitzera eraman zuena. Hauek izan ziren aurkitutako lehen exoplanetak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) CleryNov. 19, Daniel; 2020; Am, 11:30. (2020-11-19). «Famed Arecibo telescope, on the brink of collapse, will be dismantled» Science | AAAS (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).