Areciboko mezua

Areciboko mezua M13 izar multzoraigorritako 1974ko irrati mezu bat da, zeina Puerto Ricoko Arecibo irrati teleskopiotik bidali zuten.

Areciboko mezua
Arecibo message.svg
Jatorria
Honen izena darama Areciboko irrati-teleskopioa
Ezaugarriak
Ekoizpena
Diseinatzailea Carl Sagan eta Frank Drake (en) Itzuli

Mezuaren osagarriakAldatu

Mezua Frank Drake, Carl Sagan eta beste hainbat zientzialarik diseinatu zuten[1]. 1.679 bitez osaturik dago, bi zenbaki lehen oinarri dituen biderketa bat da, eta hortaz, bi zenbaki horiek alderatuz 23 lerro eta 73 zutabetan banatu daiteke marrazki edo grafiko bi-dimentsional bat osatuz.

Irudi horretan, zenbait osagarri kodetu zituzten[1]:

  • Lehen lerroan 1-10 bitarteko zenbakiak adierazi zituzten, sistema bitarrean.
  • Bigarren lerroan DNAren adierazle bat ageri da.
  • Hirugarren lerroan nukleotidoak agertzen dira, lerroetan bereizirik.
  • Laugarrenean DNAren helize bikoitza ikusi daiteke, hain zuzen, Lurreko izaki bizidun guztiek partekatzen dugun ezaugarria. Erdian dagoen zutabe zuriak beste nukleotidoen kopurua adierazten du.
  • Bosgarren lerroan gizakia agertzen da; ezkerreko irudiak gizakiaren bataz-besteko altuera adierazten du (1764 mm), eta eskuinekoak 1974. urtean Lurrean zeuden gizaki kopurua: 4 292 853 750.
  • Seigarren lerroan Eguzki sistema osatzen duten planetak agertzen dira, tamaina zehaztuz eta Lurra nabarmenduz.
  • Zazpigarren lerroak Areciboko teleskopioari egiten dio erreferentzia, hain zuzen, mezuaren igorle eta erantzun posiblearen hartzailea.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Urrutikoetxea, Ane. «Ia mende erdiz bidaiatu da Areciboko mezua espaziotik, eta bere bidaia ez da amaitu» Gaztezulo Noiz kontsultatua: 2020-11-20.

Kanpo estekakAldatu