Omphalotus illudens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome Gastroenteritikoa eragiten du (Omphalotus olearius espezieak bezala) iludina toxinagatik.

Omphalotus illudens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaOmphalotus
Espeziea Omphalotus illudens
Mikologia
 
orriak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus illudens, Clitocybe illudens.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zapalera eta azkenean inbutu formakoa. Kapelaren azala leuna, lehorra, banaezina, erradialki haritsu samarra. Kolore bakarrekoa, horixka, zahartuaz arre-laranja kolorea hartzen joaten da.

Orriak (ez pleguak): Dekurrenteak, meheak, estu, lamelulekin, okertuak, iluntasunean zertxobait lumineszenteak, ilunagoa ertzean.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea, haritsua, mehetuaz oinarrirantz, eszentriko samarra, bihurria, faszikulatua (oinetik elkartutako sortetan ateratzen da), hori-laranja kolorekoa, kapelarena baino tonu zurbilagoekin, oinarri beltzaxka.

Haragia: Sendoa eta haritsua. Usain fungiko atsegina eta zapore gozoa eta ondoren astrigentea. Espora-jalkina zuri-krema kolorekoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cantharellus cibarius delakoak tolesturak ditu (ez orriak), kolore hori biziagoa (ez laranja) eta ez da faszikulatua. Hygrophoropsis aurantiaca txikiagoa da, okela ahula, lurzoruan hazi daiteke eta pinudietan baino ez da hazten. Omphalotus olearius (apo-ziza) espeziea laranja kolorekoagoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenaren hasieran. Urria. Lignikola edo erdi-lignikola, haritzen eta gaztainondoen enborretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Nigeria.[4]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Omphalotus illudens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu