Antonio Soler (musikagilea)
Antonio Soler Ramos (Olot, 1729ko abenduak 3-San Lorenzo de El Escorial, 1783ko abenduak 20) konposatzaile eta klabizenbalo jotzaile espainiar bat izan zen, XVIII. mendeko teklaturako musikaren espainiar eskolako ordezkaria eta Espainian Domenico Scarlattik sartutako musika korrontearen jarraitzailea.
Antonio Soler (musikagilea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antoni Soler i Ramos |
Jaiotza | Olot, 1729 |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | San Lorenzo de El Escorial monasterioa, 1783ko abenduaren 20a (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montserrateko monasterioa |
Hizkuntzak | katalana gaztelania latina |
Irakaslea(k) | Domenico Scarlatti José de Nebra (en) Benet Esteve (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, musikaren teorikoa, filosofoa, apaiz katoliko latindarra, klabezin-jotzailea, musikologoa, kapera-maisua eta Latin Catholic monk (en) |
Mugimendua | klasizismoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | jeronimotar |
Bizitza
aldatu6 urte zituenean Montserrateko Eskolanian sartu zen, non musika eta organoko bere ikasketak hasi zituen, Fernando Sorrek egingo zuen bezala. Monje bezala sartu zen San Jeronimoko ordena erlijiosoan, eta apaiz bezala ordenatua izan zen 1752an, honegatik "Aita Soler" bezala ezagutzen delarik. Kapera maisu izan zen Lleidako katedralean, eta, beranduago, San Lorenzo de El Escorial monasterioko organo-jotzaile eta koro zuzendari kargua okupatu zuen, non bere Jeronimoen elkartearen kide izatera pasa zen. Hemen lehen organojole bezala irakatsi eta jotzen zuen, eta ofizioentzako musika sortzen zuen. Bere ikasleen artean Karlos III.a Espainiakoaren semea zen Gabriel Borboikoa Espainiako infantea zen. Infantea oso ikasle gaia zen; izan ere Solerrek idatzitako klabearentzako sonatak Gabrielentzat propio idatziak izan ziren.
El Escorialen ikasi zuen José de Nebra eta Domenico Scarlattirekin. Azken hau, garai hartan, espainiar gorteko konposatzailea zen, eta nabarmen eragin zuen Solerren lanean. Antzekotasun esanguratsuak topa daitezke bi konposatzaileen sonatetan. Biek erabili zituzten jauzi zabalak, esku gurutzaketa errepikatuak eta tertzera edo sextazko eskala igaroerak. Hala ere, estilo aldetik ezberdintasunak daude, Solerrek "Albertiren baxua" gogoko izatea adibidez, Scarlattik oso gutxitan erabili zuena. Era berean, honek acciaccatura deritzona erabiltzen zuen, Solerrek erabiltzen ez zuena.
Espainiar klabearen maisurik ospetsuenatzat hartzen da, eta bere izaera nabarmenak modu indartsuan domeinatzen du XVIII. mendeko espainiar musikan.
Bere lana
aldatu400 lau baino gehixeagoren egiletza ematen zaio, honako hauek aipa daitezkeelarik:
- Klabearentzako 200 sonata baino gehiago (gehienak piano-jotzaile estatubatuarra zen Frederick Marvin]]ek aurkitu eta argitaratuak).
- 5 boskote hari laukote eta organoarentzat
- Sei kontzertu bi organorentzat
- 6 kontzertu bi biolin, biola eta klabearentzat
- 9 Meza
- 25 ereserki erlijioso
- 5 Requiem
- 60 Salmo
- 13 Magnificat
- 21 lan hil zerbitzurako
- 5 motete
- 12 Benedicamus
- 132 gabon kanta
Teoriko bezala "Modulazioaren giltza eta musikaren antigoaltasunak" izeneko armoniari buruzko tratatu bat idatzi zuen. Oso ezaguna da bere Fandangoa, espainiar dantza erritmikoaren aire bat.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Soler (musikagilea) |