Anne-Marie Ménand

Communarde Parisko Komunako emakumea), pétroleuse izateaz salatua

Anne-Marie Ménand (Marie Louise Ménan jaiotzez) 1837ko ekainaren 9an Saint-Séglinen (Ille-et-Vilaine) jaio zen. Sukaldaria izan zen eta Parisko Komunan parte hartu zuen. Atxilotua izan zen eta, Komunako gertaeretan su-eragiteaz akusaturik, heriotzara kondenatu zuten gerra-kontseiluan. Zigorra kommutatu zioten eta Guayanara erbesteratu zuten.

Anne-Marie Ménand

Bizitza
JaiotzaSaint-Séglin1837ko ekainaren 9a (186 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta Communarda

Biografia aldatu

Marie Louise Ménan bretoia zen jatorriz. 1837ko ekainaren 9an jaio zen Ille eta Vilaine-ko, Saint-Séglin-en.[1] Bartolomé Menan[oh 1][2] nekazariaren eta haren emazte Perine Bertier-ren alaba zen. Haren izen-abizenak era desberdinetara agertzen dira: Anne-Marie, Marie Josèphe edo Jeanne-Marie; Ménand ou Menans.[3][4]

Ez dakigu noiz joan zen Parisa bizitzera. Hiri hartan sukaldari lanetan aritu zen 1867ra arte.[3] Gero, egunkariak saltzen ibili zen, Royale kalean eta Madeleine plazan.[3] Auzo horretan «Txakur horidun emakumea» esaten zioten.[4] 1870eko urrian Vincennes-en bizi zen. Soldaduei pattarra saltzen zien eta, batzuetan, prostituzioan aritzen zen.[3] Parisko setioan sei eguneko kartzela-zigorra ezarri zioten 1870eko abenduan lapurreta egiteagatik.[3][4]

Anne-Mariek berak adierazi zuenez, Parisko Komuna hasi ondoren Parisen bizi izan zen, eta bere koinatak kudeatzen zuen kantinan lan egin zuen.[3] Anne-Marie Ménandek Saint-Eustache elizako klubean parte hartzen zuen, eta hango batzarretan hainbat aldiz hitz egin zuen jendaurrean.[3]

 
La Barricade, Lefmanen litografia Bertallen arabera.

Antza denez, zaurituak artatu zituen maiatzaren 22an eta 23an.[3] Maiatzaren 24an atxilotu zuten, Rue Royale kaleko suteetan parte hartu izana leporatuta; gero askatu zuten, baina handik gutxira berriro atxilotu zuten.[3]

4. gerra-kontseiluaren aurrean aurkeztu behar izan zuen.[3] Édith Thomas-en arabera, bera zen, Florence Van de Wallerekin batera, sutean parte hartu ahal izan zuten bi emakume bakarretako bat[4]. Baina lekuko batek ere ez zuen Anne-Marie sua ematen ikusi, eta berak ere ukatu egin zuen halakorik egin izana; hala ere, 1872ko apirilaren[3] 16an heriotza-zigorra ezarri zioten. Zigorra 1872ko uztailaren 24an kommutatu zioten; haren ordez, behartutako lanak ezarri zizkoten bizitza osorako, eta Guayanara deportatu zuten.[3] Iturririk ez dago jakiteko halabeharrak zer ekarri zion, heriotzaren datak eta tokiak ez dirudi ezagunak direnik.

Anne-Marie Ménand literaturan. Hari buruzko iritziak aldatu

Ménandi, batzuetan, Jeanne-Marie esaten ziotenez, Édith Thomasek susmoa du Arthur Rimbauden Les Mains de Jeanne-Marie poeman agertzen den emakumea bera izan litekeela.[4]

Maxime Du Camp idazle frantziarrak erabateko dastainaz deskribatzen du:

«Inoiz ez dut inor ikusi bera bezain itsusi. Beltzarana, begiak zabal-zabalik, ile zikina, aurpegia oreztaz betea, ezpain finak eta barre ergela. Zerbait zeukan... basatia, bat-batean eguzkitan jarritako gaueko txorien izua gogora ekartzen zuena. Berezkoa zuen ankerkeria, ez zuen bat ere zalantzarik izaten bere instintuei men egiteko.»[4][5]

Oharrak aldatu

  1. Baina 1837ko ezkontza aktan bere abizena "Menand" idatzirik agertzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Acte de naissance no 6, 9 juin 1837, Saint-Séglin, Archives d’Ille-et-Vilaine.
  2. Acte de mariage no 790, 28 juin 1831, Saint-Séglin, Archives d’Ille-et-Vilaine.
  3. a b c d e f g h i j k l (Frantsesez) Ménand, Anne-Marie, Josèphe (ou Menans, Menan Marie, Louise ?). LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvemente social. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30)..
  4. a b c d e (Frantsesez) Thomas, Édith. (1980). Les Pétroleuses. Gallimard, 204, 205, 207, 208, 209, 262 or..
  5. (Frantsesez) Camp, Maxime Du. (1879). Les convulsions de Paris: Les sauvetages pendant la Commune. Hachette (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).

Bibliografia aldatu

  • (Frantsesez) Ménand, Anne-Marie, Josèphe (ou Menans, Menan Marie, Louise ?). LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30)..
  • Édith Thomas, Les Pétroleuses, Gallimard, 1980, 204, 205, 207, 208, 209, 262. or.
  • Maurice Dommanget, Hombres y cosas de la Comuna, 2013, 71. or.
  • Michel Cordillot (zuz.Parisko Komuna, 1871. Ekitaldia, aktoreak, lekuak, Iv-sur-Seine, Tailerraren edizioak, 2021eko urtarrila.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu