Ille eta Vilaine

Ille-et-Vilaine» orritik birbideratua)

Ille eta Vilaine[1] (frantsesez eta ofizialki Ille-et-Vilaine; bretainieraz Il-ha-Gwilen) Bretainia ekialdeko lurraldea da eta Frantziako 35. departamentua. Prefektura Rennesen dago. 6.775 km²-ko azalera dauka eta 903.400 biztanle (133 biz./km², 2003).

Ille eta Vilaine (35)
Frantziako departamendua
Ille eta Vilaine (35)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaBretainia
PrefeturaRennes
PrefetaJean-Louis Tourenne
PS
AzpiprefeturakFougères
Redon
Saint-Malo
Barrutiak4
Kantonamenduak53
Udalerriak352
Kokapena
Koordenatuak48°10′N 1°40′W / 48.17°N 1.67°W / 48.17; -1.67
Azalera6 775 km²
Demografia
Biztanleria1098325
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Geografia aldatu

Mugakideak hauxek ditu: iparraldean Mantxa (50. departamentua), ekialdean Mayenne (53.), mendebaldean Côtes-d'Armor (22.) eta Morbihan (56.) eta hegoaldean Loira Atlantikoa (44.)

Izenak erakusten duen bezala bi ibai handiren arroak hartzen ditu, Ille eta Vilaine, biek Rennes hiriburuan egiten dute bat.

Historia aldatu

Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an, Bretainiako hiri handiena zen Rennes-en inguruko lurrak batuz, garai bateko Bro Roazhon, Bro Sant Malou eta Bro Zol lurralde historikoen zatirik handienak batuz.

Hiri nagusiak aldatu

Hona hemen Ille eta Vilaine departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:

  1. Rennes (hiriburua, 211.373 biztanle)
  2. Saint-Malo (44.919 bizt.)
  3. Fougères (20.170 bizt.)
  4. Vitré (17.463 bizt.)
  5. Bruz (16.855 bizt.)
  6. Cesson-Sévigné (15.784 bizt.)
  7. Saint-Jacques-de-la-Lande (11.783 bizt.)
  8. Pacé (11.044 bizt.)
  9. Dinard (9.839 bizt.)

Kirolak aldatu

Departamenduko kirol talde arrakastatsuena Stade Rennais futbol taldea da. Frantziako bi Liga eta bi Kopa irabzi ditu.

Ondasun nabarmenak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde- departamendu- eta hiriburu-izenak. .