Maxime Du Camp
Maxime Du Camp (Paris, 1822ko otsailaren 8a - Baden-Baden, 1894ko otsailaren 9a) frantziar idazle eta argazkilaria izan zen.
Maxime Du Camp | |||
---|---|---|---|
1880ko otsailaren 16a - 1894ko otsailaren 8a ← Saint-René Taillandier (en) - Paul Bourget → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1822ko otsailaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | rue du Rocher (en) | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Baden-Baden, 1894ko otsailaren 8a (72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, argazkilaria, poeta, kazetaria, literatura-kritikaria eta arte-kritikaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Frantses Akademia Société héliographique (en) | ||
Mugimendua | errealismoa | ||
Zirujau aberats baten semea izan zen eta eskolako ikasketak amaitu ondoren bidaiatzeari ekin zion. 1849 eta 1851 artean Gustave Flaubertek lagundu zion bere bidaietako batean.
1851n La Revue de Paris aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen eta han Madame Bovary argitaratu zuen. Revue des deux mondes ere maiz idatzi zuen. 1860an Garibaldiri lagundu zion boluntario gisa Alkandora Gorrien Espedizioan. 1880an Frantzes Akademiako kide hautatu zuten.
Lehen argazkilari afizionatuetako bat ere izan zen. Bere bidaia-liburuak argazkiekin ilustratutako lehenengoetakoak izan ziren.
Lanak
aldatuOlerkiak:
- Chants modernes (1855)
- Convictions (1858)
Bidaia-liburuak:
- Souvenirs et paysages d'orient (1848)
- Egypte, Nubie, Palestine, Syrie (1852)
Arte-kritika:
- Les Salons de 1857, 1859, 1861
Eleberriak:
- L'Homme au bracelet d'or (1862)
- Une histoire d'amour (1889)
Literatura-azterlanak:
- Théophile Gautier (1890)