Anita Skorgan (Göteborg, Suedia, 1958ko azaroak 13) suediar-norvegiar abeslari eta konposatzaile bat da.

Anita Skorgan

Bizitza
JaiotzaGöteborg1958ko azaroaren 13a (65 urte)
Herrialdea Norvegia
 Suedia
Lehen hizkuntzanorvegiera
Familia
Ezkontidea(k)Jahn Teigen  (1984ko otsailaren 17a -  1987)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria, egile abeslaria eta estudioko musikaria
Lateralitateaeskuina
Jasotako sariak
KidetzaQueen Bees
Genero artistikoaSchlagerra
balada
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0804684 Facebook: 412997045382073 Spotify: 4dTqh57h7Qc97TWARfoVD4 iTunes: 72281552 Musicbrainz: 0aa1bf6b-909f-4e5e-8bb0-53784c9e1846 Songkick: 219709 Discogs: 509025 Edit the value on Wikidata

Jahn Teigenekin ezkonduta egon zen, beste norvegiar abeslari eta konposatzaile arrakastatsu bat, eta elkarrekin alaba bat izan zuten.

Eurovision Jaialdian aldatu

Norvegia Eurovision Jaialdian bost aldiz ordezkatu zuen, horietako bitan bakarlari bezala, beste baten bere senar izango zen Jahn Teigenekin bikotea osatuz, beste baten 1981ean Finn Kalviki koruak eginez, eta, azkena, berriz ere koruak eginez, baina Jahn Teigeni, 1983an. 1977ko Eurovision Kantu Jaialdian, Londresen ospatu zena, Casanova kantatu zuen, 14. postuan amaituz. Bi urte beranduago, Jerusalemen, 1979ko Eurovision Kantu Jaialdian parte hartu zuen, arrakasta gehixeagorekin, Oliver abestiarekin, 11. postuan amaituz. Berriz ere Ingalaterran, 1982ko Eurovision Kantu Jaialdian parte hartu zuen garai hartan bere senarra zen Jahn Teigenekin bikotea osatuz. Berak pianoa jotzen zuen, eta biek Adieu abesten zuten, 12. amaitu zuena eta, beharbada, euren bizitza pribatuan oinarritua zegoena. Bien artean Eurovision Abesti Txapelketan 1977 eta 1983 artean, elkarrekin, bakoitza bere aldetik edo koruak eginez sei aldiz agertu ziren orotara.

Anitak berriz ordezkatu zuen Norvegia, oraingoan elkaregile bezala eta koruak eginez, 1988ko Eurovision Kantu Jaialdian, non For vår jord (gure lurrarentzat) abestiak bosgarren amaitu zuen, Karoline Kruegerrek abestua. "You Used To Be Mine" abestiaren egileetako bat ere izan zen, 1999ko norvegiar aurreaukeraketan bosgarren amaitu zuena.

Bere musika karreraz gain, 1983ko Prima Veras saga om Olav den hellige eta 1997ko Stjerner i sikte bezalako filmeetan ere agertu da.

2004an Queen Bees musika taldea sortu zuen.


Aurrekoa
Anne-Karine Strøm Mata Harirekin
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian
1977
Ondorengoa
Jahn Teigen Mil etter milekin.


Aurrekoa
Jahn Teigen Mill etter milekin
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian
1979
Ondorengoa
Sverre Kjelsberg eta Mattis Hætta Sámiid Ædnanekin


Aurrekoa
Finn Kalvik Aldri i livetekin
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian
1982 Jahn Teigenekin bikotea osatuz
Ondorengoa
Jahn Teigen Do Re Mirekin