Ani DiFranco

musikari eta aktibista

Angela Maria DiFranco, Ani DiFranco bezala ezagunagoa (Buffalo, New York, 1970eko irailaren 23a) egile abeslari estatubatuarra da. 20 disko baino gehiago argitaratu ditu eta Grammy sari baten irabazlea da.[1] DiFrancoren musika folk rock eta rock alternatibo gisa sailkatu bada ere, punk, funk, hip hop eta jazzaren eraginak ere baditu. Disko guztiak Righteous Babe Records izeneko diskoetxe propioarekin argitaratu ditu eta horrek sormen-askatasun nabarmena eman dio.

Ani DiFranco
Ani Difranco Ancienne Belgique.jpg
Bizitza
Izen osoa Angela Maria DiFranco
Jaiotza Buffalo1970eko irailaren 23a (50 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa The New School (en) Itzuli
Buffalo State College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, abeslaria, kale-artista, musikagilea, gitarra-jotzailea, disko-ekoizlea, poeta, idazlea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa folk rocka
Ahots mota kontraltoa
Musika instrumentua baxua
gitarra
ahotsa
Diskoetxea Righteous Babe Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0226459
anidifranco.com

DiFrancok mugimendu sozial eta politiko asko babestu ditu. Righteous Babe Fundazioaren bitartez, abortatzeko eskubidea eta LGBT ikusgarritasuna bezalako kausen aldeko kultura- eta politika-erakundeei babesa eman die. Pete Seeger egile abeslari estatubatuarra du aholkulari.[2]

BiografiaAldatu

Txikitatik hasi zen gitarra jotzen, eta 9 urte zituela eman zuen lehen kontzertua, Beatlesen bertsioak joaz bere gitarra-irakaslearekin batera. Geroago, gitarraren ordez balleta ikasten aritu zen aldi batez, baina hamalau urterekin musikara itzuli eta bere abestiak idazten hasi zen.

19 urte zituenerako 100 abesti baino gehiago zituen sortuak, eta horietako askok maitasun-harremanei edo genero-desberdintasunei buruz hitz egiten zuten. 1990. urtean, kontzertuetan saltzen zuen maketa baten (Ani DiFranco izeneko lehen lana) bostehun kopia azkar agortu ondoren, bere diskoetxe independentea sortzea erabaki zuen, Righteous Babe Records. Bere diskografia-zigilu propioa sortu zuen lehen artistetako bat izan zen.[3] 1991n bigarren diskoa kaleratu zuen, No So Soft, eta bira bat hasi zuen Estatu Batuetan barna bere autoarekin, ahal zuen leku guztietan joaz. Bere musika-estilo berritzaileak, folk, punk eta rockaren artekoak, bere irudi pertsonal bereizgarriak –kaskamotza, tatuajeak, piercingak– eta lehen urteetan argitaratutako kontzertu eta disko ugariek publiko leiala ziurtatu zioten, eta, pixkanaka kultuko artista bihurtu zen.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. «Ani Biography – righteousbabe» www.righteousbabe.com Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  2. (Ingelesez) DiFranco, Ani. (2014-01-28). «Ani DiFranco: Things Pete Seeger Taught Me» WSJ Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  3. «Ani Biography – righteousbabe» www.righteousbabe.com Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  4. (Ingelesez) «Ani DiFranco | Biography & History» AllMusic Noiz kontsultatua: 2020-04-24.