Abortatzeko eskubidea emakumeari haurdunaldi baten etena gauzatzearren legeen bidez ematen zaion aukera da. Horrek ugalketa eskubidea ematen du, hau da, emakumeek bere gorputza eta bere ugalketa kontrolatzeko eskubidea izatea ahalbidetzen du.[1] 56 milioi borondatezko abortu egiten dira urtero munduan, horietatik, 45%, gutxi gorabehera, arriskutsuak. Azken hauetatik 78 000 emakume hiltzen dira urtero.[2]

Abortuaren aldeko martxa feminista bat, Getxon, 2009an.

Giza Eskubideen Nazioarteko Elkarteek abortuaren legeztapena bermatzen dute, emakumearen berdintasuna, askatasuna, osasuna eta autonomia ziurtatzeko, eta emakumeak haien aurkako diskriminaziotik eta indarkeriarik babesteko.[3]

2019an, abortua legezkoa zen munduko 117 herrialdetan, alegia, munduko biztanleriaren % 74 bizi den eremuan. Herrialdez herrialde aldatzen dira aborturako baldintzak: 50 herrialdetan erabat legezkoa zen, 14 herrialdetan hainbat kausetan oinarrituz gauzatu ahal zen, eta 53 herrialdetan hautazko kasuetan bakarrik onartzen zen.[4]

Gainerako 74 herrialdetan legez kanpokoa zen, alegia, munduko biztanleriaren % 26rentzat.[4] Leku horietan legezkoa izan arren, klase sozial altuko emakumeek abortua gauzatzeko dirua eta mediku pribatuak dituzte. Emakume txiroenek, berriz, ez dute abortua egiteko aukerarik. Erabaki behar dute desiratu ez duten haurdunaldiarekin jarraitu ala abortu ilegal batekin haien bizitza arriskuan jarri.[2]

Historia aldatu

Beharbada, abortuaz hitz egiten zuen testurik zaharrena Hammurabiren Kodea (K.A. 1728) zen, eta Talioiaren legeaz hitz egiterakoan esaten zuen: “Gizon batek beste baten alaba bat jotzen badu eta bere fetuaren galera eragiten badu, 10 zilar ordainduko ditu”.[5] XX. mendera arte, legez kanpokoa zen. Azken ehun urteetan, gorabehera asko izan da legeztatzeari dagokionez.

Lehenbiziko legeztatzeak aldatu

Munduko legezko lehen abortua Sobietar Batasunean izan zen, 1920an. Horren ostean, erregimen komunista zuten beste herrialdeetan ere hasi zen legala izaten: 1956an Polonia, Hungaria eta Bulgarian, eta 1957an Txekoslovakian.[5]

1967an, Erresuma Batuan abortua despenalizatu zuten Abortion Actekin.

Amerikako Estatu Batuetako legeztatze aldia (1973-2022) aldatu

Amerikako Estatu Batuetan mugimendu asko izan zen abortuaren alde eta kontra. 1954an Familiaren Plangintzako Nazioarteko Federazioak (Margaret Sangerrek sortua Amerikako Estatu Batuetan) mugimendu global bat sortu zuen, herrialde boteretsuek menpeko herrialdeak abortuaren praktika legeztatzera bultza zitzaten.[5] 1967an Amerikako Estatu Batuetako Mediku Profesional elkarteak abortua praktika txarren zerrendatik kendu zuen eta hainbat estatuk, kasu zehatzetan, ebakuntza kirurgikotzat onartu zuten.

1968an, Puerto Ricoko (orduan AEBko kolonia bat) emakumeen heren bat betirako antzutuak izan ziren. Gaur egun, esterilizazio programa arrazistak oraindik zuzentzen zaizkie arraza beltz edo mestizoko emakume eta gizonei “populazioaren kontrolaren” izenean.[2]

Amerikako Estatu Batuek abortuaren gaineko doktrina hedatu zuten. Bulkada legegileak indarra hartu zuen 1973ko otsailaren 22an. Orduan legeztatu zen abortua herrialde hartan. AEBtan 1973. urtean, abortua legala izan aurretik, abortua era ilegalean egiteagatik hiltzen ziren emakumeetatik %50a beltzaranak ziren, eta beste %44a Puerto Ricon hildako emakumeak ziren.

Hala ere, kontrako mugimenduak ez ziren itzali. Eskuma berria 80ko hamarkadan sortu zen, 60ko hamarkadako mugimendu sozialen eginkizun guztien kontra egiteko. Bob Dornan diputatu eskuindarra “Giza Bizitzagatik Zuzenketa”-ren alde agertu zen. Salbuespenik gabe edozein egoeratan (bortxaketagatiko abortua, intzestua edo amaren heriotzaren arriskua erditzerakoan) abortua debekatzearen alde zegoen, "bizitzaren alde" egitearen izenean. 2022ko ekainaren 25ean, AEBko Auzitegi Gorenak, gehiengo kontserbadorekoak, bertan behera utzi zuen abortatzeko eskubide orokor edo konstituzionala.[6] Ondorioz, protesten artean, bertako hamahiru estatu errepublikanok asmoa agertu zuten abortua berehala legez kanpo uzteko;[7] guztira, ordea, 25ek azaldu zuten debekuak luze gabe ezartzeko asmoa.[6]

Europan aldatu

70eko hamarkadatik aurrera abortua Europako hainbat herrialdetan legeztatu zuten. 1975ean Frantzian, Austrian eta Suedian abortua onartu zuten legeak ezarri zituzten. Zehaztu behar da Suedian abortua baimenduta zegoela 1938tik, salbuespen kasu batzuetan. Alemanian eta Danimarkan 1976an, Luxenburgon 1978an, Holandan 1981ean, Portugalen 1984an, Espainian 1985ean, Grezian 1986an eta Belgikan 1990ean.

Irlandan, ordea, 1983an, erreferendum batean, erreforma konstituzional bat ontzat eman zen abortuaren praktika zigortzeko. Geroago, herrialde komunista ohi batzuetan lege abortista kendu zuten, hala nola Polonian, Kroazian eta Eslovakian. Polonian, legedia aldatzean, haurdunentzako laguntza indartu eta legea zorrozki betetzen ez zuen osasun-pertsonala zigortuko zen, ez emakumea. Andorrak eta Maltak ere abortatzeko debeku zorrotzak dituzte.[8]

Hego Amerika aldatu

Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikaren egoera oraindik definizio-prozesuan zegoen, abortuaren debekuak mantentzearen eta haurdunaldiaren borondatezko etenaren legeztapenean aurrera egitearen arteko tentsioak zeudelako.[5]

Kuba abortua legeztatu zuen Latinoamerikako lehen herrialdea izan zen, 1987an. Mexiko hiria bigarrena izan zen, 2007an.

El Salvador eta Argentinan 90eko hamarkadan, eta Santo Domingon 2009an lege konstituzionalak aldatu zituzten abortatzeko eskubidea kentzeko.[5]

Afrika aldatu

 
Abortuaren inguruko pentsamendu ugariak

1997an, Hegoafrikar Errepublikan onartu zuen legeria abortista.

Asia aldatu

Indian, 1971n[9], eta Txinan, 70eko hamarkadan[10], abortuaren aldeko legedia jarri zuten jaiotza-tasaren kontrola bermatzeko.

Abortua Euskal Herrian aldatu

 
Gure gorputza, gure erabakia! Basauri, 2021 - KAREAGAKO JUBILATU ETA PENTSIONISTEN EGOITZA

Historikoki abortua legez zigortua egoteaz gain, homizidiotzat hartua izan da, baina emakumeek garai historiko guztietan abortatu izan dute. (Dokumentatua dago, halaber, hainbat osagai natural erabiltzen zituztela fetua galtzeko).[11]

 
1976ko irailaren 6ko Basauriko atxiloketak giltzarria abortatzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenean.

Oihartzun mediatiko handikoa izan zuen 1976ko irailaren 6an Basauriko 10 emakume eta gizon baten atxiloketak: 9 abortatzeagatik eta 2 abortatzen laguntzeagatik. Erantzun bezala, emakume-taldeek Bilboko kaleak okupatu eta haien askatasuna eskatu zuten. Bi aldiz atzeratuta izan ondoren, epaiketa 1982an burutu zen Bilbon Justizia Auzitegiaren kanpoan Mugimendu Feministaren aldarrikapenen artean. Emakumeen abokatuetako bat Mertxe Agúndez izan zen. Sententziak absolbitu zituen bat izan ezik, honi amnistia emanez. Epaiketa hau giltzarria izan zen Euskal Herrian zein Estatu mailan kide feministak bildu, elkartasunez jokatu eta abortatzeko eskubidearen inguruko eztabaida ireki eta garatzeko. [12][13][14][15][16][17]

Gaur egun, abortatzea legala da Euskal Herri osoan.

Hego Euskal Herrian, Espainiako legedia indarrean dagoenez, abortua legezkoa da; 12 asteraino, bortxaketa baten ondorioa bada, eta 22 asteraino, emakumearentzat kalte fisikoak edo psikikoak baldin badaude. Sexu-ugaltze osasuneko eta haurdunaldiaren borondatezko etena 2/2010 Lege Organikoarengandik zuzenduta dago, konkretuki 2010eko uztailaren 5ean indarrean sartu zen legearekin. Lege honek aldaketa jasan zuen 2015eko irailean, adingabekoen abortatzeko erabakia aldarrikatuz.[18]

Ipar Euskal Herrian, Frantziako legeak indarrean daudenez , legala da haurdunaldiaren lehenengo 12 asteetan, hau da, lehenengo hiruhilekoan, emakumeek eskatzen badute. Abortua despenalizatuta egon da 1975etik, Veil legearen onarpenetik, Simone Veilek sustatu zuena. 1967ik hara, ordea, antisorgailuak baimentzen zituen Neuwirth legea indarrean zegoen.[19]

Lehenengo hiruhilekoaren ostean, bi medikuk abortua egin ahal dutela ziurtatu behar dute, emakumearen zein fetuaren lesioak edo arriskuak ekiditeko.

Legeak aldatu

 
Espainiako eta Frantziako abortuaren inguruko legeak.

Gaur egun Euskal Herrian indarrean dauden abortuaren legeen artean, Frantziako eta Espainiako legediak sartzen dira.

Espainian aldatu

Espainian abortua legezkoa da, eta, sexu-ugaltze osasuneko eta haurdunaldiaren borondatezko etena 2/2010 Lege Organikoak zuzentzen du, konkretuki 2010eko uztailaren 5ean indarrean sartu zen legearekin. Lege honek aldaketa jasan zuen 2015eko irailean adingabekoen abortatzeko erabakia aldarrikatuz. Hauek dira Espainian historikoki ezarri diren legeak:[18]

1985eko legea aldatu

1985eko legeak abortua despenalizatzen zuen hiru egoeratan: haurdunaldia bortxaketa baten ondorioa bazen (ernaldiaren lehenengo 12 asteetan baimentzen zen), fetuak arazo fisikoak edo gaixotasunak bazituen (lehenengo 22 asteetan), edo amarentzako edo bere osasun fisiko edo psikikoarentzako arriskua bazegoen.

Aitzindari: Lege honek abortuaren despenalizazioa eragin zuen lehenengo aldiz Espainian. Hala ere, hori baino lehen, Katalunian legezkoa izan zen, Espainiako II. Errepublika garaian.

Zigorrak: Legea urratzeak medikuaren espetxeratzea (urte batetik 3 urtera) eta gaitasun gabezia zekartzan. Emakumearentzat espetxe zigorra (6 hilabetetik urte batera) edo isuna zegoen.[20]

Aido legea (2010) aldatu

Aido legearekin abortua 14 astera arte askea zen, eta 22ra arte emakumearen bizitza edo osasunarentzat arriskutsua bazen, edo fetuan anormaltasun larriak bazeuden. Bizitzarekin bateraezinak baziren edo gaixotasuna oso larria bazen, ez zegoen abortatzeko mugarik.

Zigorrak: Ez zegoen emakumearentzako espetxe zigorrik, baina isunak aurreikusi zitezkeen. Medikuarentzat espetxeratzea (urte batetik 3 urtera) eta gaitasungabetzea zegoen.

Adingabekoak: 16 eta 17 urteko neskek abortatu zezaketen gurasoen baimenik gabe.

Behin betiko testua 2014 aldatu

Bortxaketaren ondorioa eta amarentzako kalte fisiko edo psikologikoak gauzatzen badira.

Txostenik gabe: Fetuak anomalia bateraezina izatean, bortxaketa batean bezala, emakumeentzako kalte psikologikoa dela kontsideratuko da. Kasu horietan ez da beharrezkoa kalte horren existentzia egiaztatzen duen txosten psikiatriko bat ematea.

Malformazioak daudenean edo beste egoera batean (ekonomikoa, soziala, etab.) abortatu ahalko da kalte hori egiaztatzen baldin bada.

Zirriborroaren epeak mantendu dira: 12 asteraino bortxaketa batean eta 22 asteraino emakumearentzat kalte fisikoak edo psikikoak baldin badaude.[20]

Frantzian aldatu

Frantzian eragindako abortua delitutzat sailkatu zuen 1804an, Frantziako kode zibilak.

Bigarren mundu gerran, Vichy-ko erregimenak abortuaren praktika heriotza-zigorrarekin zigortzea eragin zuen. Azken exekuzioa 1942an izan zen. Gerra ondoren, heriotza-zigorra indargabetu zuten eta auzitegi bereziak sortu ziren abortuaren kasuei aurre egiteko.

Abortu ilegalen tasak altu mantendu ziren gerraostean. 1967an Erresuma Batuan abortuaren legeztatu zutenean, emakume kopuru handia hasi zen herrialde hartara bidaiatzen, abortatzeko eta zigortuak ez izateko.

Frantzian, abortua 1975ean legalizatu zuten, lehenik 10. astera arte abortatu ahal zen, 12. astera arte hedatzeko 2001ean.

1982tik, abortuak Frantziako gizarte segurantza sisteman egiten dira.

Abortuen programazioa, haurdun dagoen emakumearen eskaeratik aste bat igaro ondoren egiten da, 12 asteko mugak ahalbidetzen badu. Muga horretatik hurbil egoten bada, aste hori laburtu ahal da.

12. astea iragan eta gero, bi medikuk emakumearen osasuna arriskuan dagoela edo fetuak gaixotasun sendaezin bat izatearen aukera handia dela egiaztatu behar dute, bestela abortua ilegaltzat hartzen da.

1994tik, Frantziako legediak abortua egiteko jaiotza akatsak behar bezain larriak direla egiaztatzea exijitzen du.[19]

Munduan aldatu

Legezkoak aldatu

 
Munduan abortu eskubidearen egoera 2011an.

Europa aldatu

“Epe legeak” daude herrialde gehienetan, hau da, denbora tarte bat jartzen dute abortatzeko. Kasu honetan, lehen 24 asteak izaten dira. Baina Albania, Belgika, Bielorrusia, Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Mazedonia, Norvegia, Herbehereak, Serbia eta Suediak ez dute baldintza honekin bat egiten, beren lege propioak dituztelako.

Europa mendebaldean aldatu
Herrialdea Amaren bizitzaren babesa Osasun fisikoa Osasun psikikoa Bortxaketa Fetuetan arazoak Gizarte eta ekonomia faktoreak Eskaera
  Alemania Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Andorra Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Austria Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Belgika Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Danimarka Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Erresuma Batua Bai 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik Bai Bai 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik Ez
  Espainia Bai Bai Bai Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik
  Finlandia Bai Bai Bai 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik Ez
  Frantzia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Herbehereak Bai Bai Bai Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik
  Islandia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Ez
  Irlanda Bai 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Italia Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Liechtenstein Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Luxenburgo Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta Ez
  Malta Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Monako Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Norvegia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Portugal Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik Bai
  San Marino Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Suedia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Suitza Bai Bai Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Txekia 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Vatikano Hiria Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez
Europa ekialdean aldatu
Herrialdea Amaren bizitzaren babesa Osasun fisikoa Osasun psikikoa Bortxaketa Fetuetan arazoak Gizarte eta ekonomia faktoreak Eskaera
  Albania Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Armenia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Azerbaijan Bai Bai Bai Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik
  Bielorrusia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Bosnia-Herzegovina Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Bulgaria Bai 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Kroazia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Zipre Bai Bai Bai Bai Bai Ez dago daturik Ez
  Eslovakia 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Eslovenia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Estonia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Georgia 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Grezia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Hungaria Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Letonia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Lituania Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Ipar Mazedonia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Moldavia Bai Bai Bai Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik
  Montenegro Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Polonia Ez Ez 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik Ez Ez
  Errumania Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Errusia 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Serbia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Turkia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Ukraina 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik

Amerika aldatu

 
Abortatzeko eskubidea eskatzeko manifestazioa São Paulon, Brasil.

Ipar Amerikan abortua normalizatutako praktika izan da, haurdunaldiaren etenaldia baimentzen du, emakumearen eskaeraz, 3 hilabetera arte.[21] 2022ko ekainetik aurrera, konstituzionalki legezkoa izateari utzi zion AEBn eta, beraz, abortua legezkoa izatea edo ez estatuen erabakiaren mende geratu zen.[7]

Legalak:

Ipar eta Erdiko Amerika aldatu
Herrialdea Amaren bizitzaren babesa Osasun fisikoa Osasun psikikoa Bortxaketa Fetuetan arazoak Gizarte eta ekonomia faktoreak Eskaera
  Ameriketako Estatu Batuak Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Antigua eta Barbuda Bai* Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Bahamak Bai Bai Bai Ez dago daturik Ez dago daturik Ez Ez
  Barbados Bai Bai Bai Bai Bai Bai Ez
  Belize Bai Bai Bai Ez Bai Bai Ez
  Costa Rica Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Dominika Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Dominikar Errepublika Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  El Salvador Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Grenada Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Guatemala Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Haiti Bai Ez dago daturik Ez Ez dago daturik Ez dago daturik Ez Ez
  Honduras Murriztuta Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Jamaika Murriztuta Murriztuta Murriztuta Ez Ez Ez Ez
  Kanada Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Kuba Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Mexiko Bai Bai Ez Bai EZ Ez Ezberdinak
  Nikaragua Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Panama Bai Bai Ez Ez dago daturik Bai Ez Ez
  Puerto Rico Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Saint Kitts eta Nevis Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Saint Vincent eta Grenadinak Bai Bai Bai Bai Bai Bai Ez
  Santa Luzia Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Trinidad eta Tobago Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez

Hego Amerika aldatu

Herrialdea Amaren bizitzaren babesa Osasun fisikoa Osasun psikikoa Bortxaketa Fetuetan arazoak Gizarte eta ekonomia faktoreak Eskaera
  Argentina Murriztuta Bai Bai Murriztuta Ez Ez Ez
  Bolivia Bai Ez Ez dago daturik Bai Ez Ez Ez
  Brasil Bai Ez Ez Bai Bai Ez Ez
  Ekuador Bai Bai Bai Murriztuta Ez Ez Ez
  Guyana Bai Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Kolonbia Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Paraguai Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Peru Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Surinam Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Txile Bai Bai Bai Bai Murriztuta Ez Ez
  Uruguai Bai Bai Bai Bai Bai Bai Ez dago daturik
  Venezuela Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez

Asia aldatu

Abortua baimentzen da haurdunaldiaren hirugarren hilera arte; Bahrain, Kanbodia, Ipar Korea, Txina eta Vietnamen salbu, toki hauetan ez da baldintza hori kontutan hartzen, ez dagoelako murrizketarik.[21]

Herrialdea Amaren bizitzaren babesa Osasun fisikoa Osasun psikikoa Bortxaketa Fetuetan arazoak Gizarte eta ekonomia faktoreak Eskaera
  Afganistan Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Arabiar Emirerri Batuak Murriztuta Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Bangladesh Bai Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Bahrain Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Bhutan Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Birmania Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Brunei Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Filipinak Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Hego Korea Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta Murriztuta
  Hong Kong Bai Bai Bai Bai Ez Ez Ez
  India Bai Bai Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez
  Indonesia Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Ipar Korea Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Iran Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Irak Murriztuta Ez Ez Ez Murriztuta Ez Ez
  Israel Israel Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Japonia Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez
  Jordania Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Kanbodia Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai
  Kazakhstan Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Kirgizistan Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Kuwait Murriztuta Murriztuta Murriztuta EZ Murriztuta Ez Ez
  Laos Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Libano Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Malaysia Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez Ez Ez Ez
  Maldivak Murriztuta Murriztuta Ez Ez Ez Ez Ez
  Mongolia Murriztuta Murriztuta Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Nepal Bai Bai Bai Bai Bai Ez dago daturik Ez dago daturik
  Oman Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Pakistan Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Qatar Bai Bai Bai Bai Murriztuta Ez Ez
  Saudi Arabia Ez dago daturik Murriztuta Murritztuta Ez Ez Ez Ez
  Singapur Bai Bai Bai Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Siria Murriztuta Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Sri Lanka Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Tajikistan Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Thailandia Bai Bai Bai Bai Ez Ez Ez
  Turkmenistan Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Txina Bai Bai Bai Bai Bai Bai Batzuk
  Uzbekistan Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik Ez dago daturik
  Vietnam Bai Bai Bai Bai Bai Bai Bai

Afrika aldatu

Herrialdea Amaren bizitzaren babesa Osasun fisikoa Osasun psikikoa Bortxaketa Fetuetan arazoak Gizarte eta ekonomia faktoreak Eskaera
  Angola Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Aljeria Ez 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik Ez Ez Ez Ez
  Benin Bai Ez Bai Ez Ez Ez Ez
  Botswana Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Burkina Faso Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik Bai Ez Ez
  Burundi Bai Bai Informaziorik gabe Ez Ez Ez Ez
  Cabo Verde Bai Bai Bai 1. hiruhilabetean bakarrik Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Kamerun Bai Bai Informaziorik gabe Bai Ez Ez Ez
  Txad Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Komoreak Bai Bai Informaziorik gabe Ez Ez Ez Ez
  Boli Kosta Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Egipto Murriztuta Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Eritrea Bai Bai Informaziorik gabe Ez Ez Ez Ez
  Etiopia Bai Bai Ez Ez Ez Ez Ez
  Gabon Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Gambia Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Ghana Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Ginea Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Ekuatore Ginea Bai Bai Informaziorik gabe Ez Ez Ez Ez
  Ginea-Bissau Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Kenya Murriztuta Murriztuta Murriztuta Ez Ez Ez Ez
  Lesotho Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Liberia Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Libia Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Madagaskar Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Malawi Murriztuta Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Mali Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Maurizio Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Maroko Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Mauritania Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Mozambike Bai Bai Bai Ez Ez Ez 1. hiruhilabetean bakarrik
  Namibia Bai Bai Bai Bai Bai Ez Ez
  Niger Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Nigeria Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Afrika Erdiko Errepublika Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Kongoko Errepublika Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Kongoko Errepublika Demokratikoa Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Ruanda Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Sao Tome eta Principe 1. hiruhilabetean bakarrik Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Senegal Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Seychelleak 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik Ez Ez
  Sierra Leona Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Somalia Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Swazilandia Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez
  Hegoafrika Bai 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. eta 2. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Sudan Bai Ez Ez Bai Ez Ez Ez
  Hego Sudan Bai Ez Ez Bai Ez Ez Ez
  Tanzania Ez Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Togo 1. hiruhilabetean bakarrik Informaziorik gabe Informaziorik gabe Informaziorik gabe Informaziorik gabe Ez Ez
  Tunisia Bai 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik 1. hiruhilabetean bakarrik
  Uganda Bai Bai Bai Ez Ez Ez Ez
  Djibuti Bai Informaziorik gabe Informaziorik gabe Ez Ez Ez Ez
  Zambia Bai Bai Bai Ez Bai Bai Ez
  Zimbabwe Bai Bai Ez Bai Bai Ez Ez

Ozeania aldatu

 
Mundu osoko haurdunaldien etenaldi kopurua milioika[22]

Australia eta irlaren eskualdearen arabera, gauzatzen da abortua.Haurdunaldia eten daiteke emakumearen bizitza babesteko baldin bada, baldintzarik gabe.

Abortua praktikatzeko baldintzak daude haurdunaren osasun fisikoa edo psikikoa arriskuan badaude, bortxaketa baten biktima bat bada, fetuan malformazioak antzematen badira edo faktore sozio-ekonomikoek zailtzen badute umearen hazkuntza.[21]

Legez kontrakoak aldatu

Europa aldatu

Andorra, Malta eta VatikanoHiria.[21]

Amerika aldatu

El Salvadorren eta Nikaraguan ez da baimentzen abortatzea inongo kasuan.

Argentinan eta Brasilen abortua bakarrik onartzen da amaren bizitza arriskuan dagoenean.

Txilen oraindik lege berri bat aldarrikatzeko tramitetan daude, fetuaren malformazioa gertatuz gero, haurdun dauden emakumeentzako heriotza-arriskua egotean edo bortxaketa baten ondoren haurdun geratzen direnentzat abortua despenalizatzeko.[21]

 
Zein astetan abortatu daitekeen munduko hainbat tokitan.

Abortatzeko eskubidearen eguna aldatu

Irailaren 28an, 1990. urtetik, Abortuaren Eskubidearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Latinoamerikako eta Karibeko elkarte feministek ezarri zutenetik.[23]

Egun honek Latinoamerikan eta Karibean du jatorria. Azken hamarkadetan emakume taldeek mobilizazio eta mugimendu asko egin dituzte gobernuei abortuaren despenalizazioa eskatzeko, abortu seguru eta arrisku gabea izateko, eta estigma eta abortatzeko erabakia hartu duten emakumeenganako diskriminazio horrekin amaitzeko.[24]

Eztabaida aldatu

 
Abortuaren inguruko pentsamendu ugariak.
 
Abortua debekatzeko alde dauden biztanleen ehunekoa herrialdearen arabera (2018) [25]

Abortuaren gaiak liskar eta polemika asko sortzen du. Abortuaren alde daudenek, emakumeek beren haurdunaldia bertan behera uzteko duten eskubidea nabarmentzen dute. Kontra daudenek berriz, fetuak edo enbrioiak eskubideak dauzkatela diote, eta beraz, ernaldia amaitzearen eta jaiotzearen eskubidea haiena dela, ez gurasoena.

Eztabaida arazo politiko eta legala bihurtu da. Abortuaren kontra daudenek, abortuaren aurkako legeak iragartzea, mantentzea eta hedatzea bilatzen dute. Alde daudenek, aldiz, lege horiek ezeztatzea bilatzen dute.[26][27]

Enbrioiari bizirik eustearen alde aldatu

Abortuaren legalizazioaren aurkako mugimenduak "bizitza" defendatzen du, fetuek gizaki gisa beren eskubideak dituztela esanez eta abortatzea haiei bizitza kentzea dela salatuz.

Emakumeen eskubideekin erlazionatutako elkarteen aurka egiten dute. Emakumeek lan munduan gero eta toki gehiago hartzeari edota abortuari leporatzen diote familia tradizionala suntsitzea. Haien ideia nagusiak “bizitzaren santutasuna” eta “ezkontzaren santutasuna” dira.[2]

 
Abortua debekatzeko alde dauden biztanleen ehunekoa herrialdearen arabera (2018) [25]

Ohiko argudioak aldatu

Diskriminazioa aldatu

Abortua eta nazioaren kontzientzia liburuak abortua ez-jaiotakoen bidegabeko diskriminazioa dela esaten du. Haien iritziz, fetuek bizitzaren eskubidea dutela ukatzen dutenek ez dute giza bizitza baloratzen, baizik eta gizaki batzuek beste batzuek baino balio edo eskubide gehiago dutela erabakitzen dute (garapen fisiko edo psikologikoaren maila partikularrak dira baldintza batzuk). 2018ko maiatzaren 4an Argentinako Down Sindromearen elkarteak bere posizioa planteatu zuen abortuaren despenalizazio posiblearen kontra, “jokoan dagoena errugabeen bizitza da” eta “Laissez les vivre! (Utz iezaiezue bizitzen!) esanez. “Bizitza defendatzea ez da erlijio kontua, kontu politikoa, kontu filosofikoa edo militantzia kontua. Giza eskubideen oinarrizko kontua da. Jaiotzea pertsona guztien lehenengo eskubidea da”, zioen Jérôme Lejeune sendagile frantsesaren hitzak ere aipatzen dituzte.[28][29]

Gabezia argudioa aldatu

Argudio honek, fetuari etorkizun bat ukatzen zaiola esaten du. Zentzu honetan, gizaki heldu bat hiltzea desegokia dela diote, edozein gizaki bezala, etorkizun bat izatea ukatzen zaiolako (etorkizun bat esperientziekin, ekintzekin, proiektuekin eta gozamen baliotsu edo desiragarriekin). Horregatik, abortu gehienak, gizaki heldu eta errugabe bat hiltzearen maila moral berean jartzen dituzte.

Ziurgabetasun argudioa aldatu

Abortuaren kontra dauden pertsona batzuek diotenez, zalantza baldin badago fetuaren bizitza-eskubideari buruz, orduan abortatzea hiltzearen baliokidea izango da. Argudio horren arabera, fetuak bizitzarako eskubidea duen ez bada ziurtasunez jakiten, fetuak bizitza izango ez balu bezala tratatzea zuhurtzia falta eta moralki okerra izango litzateke.

Horrek, abortua nahigabeko homizidioaren maila moral berean jartzen du..[30]

Erlijio sinesmenak aldatu

Erlijio bakoitzak inplikazio moralen ikuspuntu desberdinak ditu. Batzuek ez dute abortua onartzen, beste batzuek baimentzen dute hein bateraino.

Eliza katolikoak giza bizitza sorkuntzatik errespetatua izan behar dela defendatzen du, eta, hortaz, errugabearen bizitzarako eskubidearen alde egiten du. Planteamendu honetatik abortua ezmorala kontsideratzen da.

Islam erlijioan hainbat iritzi daude. Denak ez datoz bat esatean noiz hasten den bizitza, eta abortua noiz den onargarri. Gehienek bat egiten dute esateko ez dela onargarria 120 egun eta gero haurdunaldiaren etena gauzatzea, fetua arima biziduna bihurtzen delakoan.[31]

Abortatzeko eskubidearen alde aldatu

Roberto Lertxundik eskainitako elkarrizketa abortuaren eskubideari buruz hitz egiten eta bere iritzia azaltzen.

Abortuaren legalizazioa funtsezko bermea dela diote, emakumeen berdintasuna, askatasuna, osasuna eta autonomia ziurtatzeko eta emakumeak bortizkeriatik eta diskriminaziotik babesteko.

Abortuaren despenalizazioa eskatzen dute eta estaldura mediko publikoa beren haurdunaldia eten nahi duten emakumeentzako.[2]

Genero parekotasuna bermatzeko eta diskriminazioak saihesteko argudioa ere erabiltzen dute abortua legeztatzea eskatzerakoan. Argumentu horien arabera, aborturako eskubidea ukatzea litzateke emakumeen eta gizonen arteko oinarrizko desberdintasun biologikoek ondorioak izatea desberdintasun sozialetan ere, emakumea ez litzatekeelako gizonaren egoera berean izango[3].

Ohiko argudioak aldatu

Emakumeen eskubideak: Margaret Sanger-ek idatzi zuen: “Emakumea ez da inoiz aske izango, ama izango den ala ez kontzienteki aukeratu ahal izan arte”. Ikuspegi honetatik, abortatzeko eskubidea emakumeek gizonekiko (zeinentzat seme-alabak izateko askatasuna hain murriztuta ez dagoen) berdintasuna lortzeko bidea dela interpretatu daiteke.[32]

Emakumeen Diskriminazioaren Aurkako Konbentzioak dio abortu arriskutsua ama-hilkortasunaren kausa nagusietako bat dela. Horregatik, erakunde honen arabera, estatuek abortua legeztatu behar lukete, gutxienez bortxaketa kasuetan, intzestuan, amaren osasunarentzat mehatxua izatean edo ezgaitasun fetal larrietan. Estatuek zigor-neurriak ezabatu behar dituztela dio, abortua jasaten duten emakumeentzat ere.[33]

Haurren Eskubideen Aldeko Batzordeak abortua zirkunstantzia guztietan despenalizatzea eta sarbide-hesiak ezabatzea eskatu zien gobernuei.[34]

NBEko Giza Eskubideetako Batzordeak, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen aldeko itunak[35] eta Torturaren Aurkako Komiteak abortu zigorra kentzea eta abortua legala eta segurua bermatzeko neurriak hartzea ere eskatu dute.[36]

Pribatutasuna eta askatasun pertsonala aldatu

Pribatutasun eskubidea “habeas corpusen” antolamenduetan aurki daiteke. XI. mendeko Henrike II.a Ingalaterrakoaren adierazpen ofizialaren azpian aurkitu zen lehen aldiz, baina aurrekariak ditu lege anglosaxoian.[37] Antolamendu honek gobernuaren esku-sartze arbitrariorik ez jasateko eskubidea bermatzen du. Pribatutasunerako eskubidearen sortze honek Ingalaterrako ohiturazko zuzenbidea bere egin duten herri guztietan dauka eragina. Honela, Amerikako Estatu Batuetako Legea Ingalaterrako lege ohikoan oinarritzen da.

Time aldizkariak gorputz-pribatutasuna abortuaren eztabaidaren muina dela adierazi du. Aldizkari honek azaltzen du pribatutasuna dela bakoitzak erabakitzea zer egin bere gorputzarekin. Halaber, termino politikoetan, pribatutasuna da gobernuak ikusten ez duena eta inor asaldatzen ez duena.[37]

Amaren heriotza saihesteko legalizazioa aldatu

Abortuaren alde daudenek diote abortua legez kanpo izateak abortu arriskutsuen intzidentzia handitzen eta amaren heriotza arriskua areagotzen duela.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta Manchester institutuak egindako ikerketa globalak dioenez, abortu arriskutsu gehienak abortua ilegala den tokietan gertatzen dira. Hortaz, abortuaren legalizazioaren alde egiten dute, horrela amaren heriotza gutxiago legokeela esanez.

MOEk emakume guztientzako abortu seguru eta legal erabilgarria gomendatzen du.[38]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Derecho al aborto» mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. a b c d e «El aborto es un derecho de toda mujer» socialistworker.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) International. (2018, 21 octubre). «Derecho al Aborto» Enciclopedia del Derecho y las Ciencias Sociales Online Gratis: Española, Mexicana, Argentina, etc. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  4. a b (Gaztelaniaz) margaritalois. (2011-10-30). «PAISES DONDE ES LEGAL E ILEGAL EL ABORTO» margaritalois (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) «Historia del aborto - Bioeticawiki» www.bioeticawiki.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  6. a b «AEBetako Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubide konstituzionala atzera bota du» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  7. a b «Abortu eskubidea indargabetu du AEBko Gorenak, eta 13 estatu errepublikanoetan berehala aplikatuko da» EITB 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  8. (Gaztelaniaz) Andorra: Vanessa Mendoza se enfrenta a juicio por defender el derecho al aborto. .
  9. «Medical Termination of Pregnancy Act 1971 - Introduction» www.medindia.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  10. Nie, Jing-Bao. (2010-02-01). «Limits of state intervention in sex-selective abortion: the case of China» Culture, Health & Sexuality 12 (2): 205–219.  doi:10.1080/13691050903108431. ISSN 1369-1058. PMID 19657805. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  11. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  12. Euskadi, New Digital Media. (2019-03-05). LAS 11 DE BILBAO. (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  13. (Gaztelaniaz) «La revolución de los once abortos» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  14. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1981-06-05). «El próximo día 16 serán juzgadas en Bilbao once mujeres acusadas de prácticas abortivas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  15. (Gaztelaniaz) «'El juicio no quedó silenciado; hubo manifestaciones, protestas y mucho apoyo'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  16. Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri 3-Mertxe Agundez. (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  17. «Amnistía para las 11 de Bilbao 1983. Fotografías» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  18. a b (Gaztelaniaz) «Ley actual del Aborto en España - Para-Abortar.es» Clínicas Para Abortar en España (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  19. a b (Gaztelaniaz) Aborto en Francia. 2017-09-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  20. a b (Gaztelaniaz) «Tres leyes del aborto en tres décadas» abc 2014-07-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  21. a b c d e (Gaztelaniaz) Urbano, Carácter. «¿En qué países el aborto es legal? ¿Y en cuáles es ilegal?» Carácter Urbano (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  22. (Gaztelaniaz) «Abortos por tipo de país a nivel mundial 1990-2014 | Estadística» Statista (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  23. «28 de septiembre: Día internacional por el derecho al aborto» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  24. (Gaztelaniaz) #28S Día internacional por la despenalización del aborto - Alianza por la Solidaridad. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  25. a b (Gaztelaniaz) «Aborto: población en contra por país 2018 | Ranking» Statista (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  26. (Ingelesez) Tejada, Carlos. (2010-01-31). «Vol. 23, No. 1: Hyperbole» WSJ (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  27. (Ingelesez) Staggenborg, Suzanne. (1994). The Pro-Choice Movement: Organization and Activism in the Abortion Conflict. Oxford University Press ISBN 9780195089257. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  28. (Gaztelaniaz) «AICA: La Asociación Síndrome de Down y el aborto: ¡Déjenlos vivir!» www.aica.org 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  29. (Gaztelaniaz) asdraadmin. «La posición de ASDRA sobre la posible legalización del aborto: ¡Déjenlos vivir!» ASDRA (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  30. (Ingelesez) Dyer, Justin Buckley. «The Conscience of a Nation» Slavery, Abortion, and the Politics of Constitutional Meaning (Cambridge University Press): 1–13. ISBN 9781139410922. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  31. (Ingelesez) NW, 1615 L. St; Washington, Suite 800; Inquiries, DC 20036 USA202-419-4300 | Main202-419-4349 | Fax202-419-4372 | Media. (2013-01-16). Religious Groups’ Official Positions on Abortion | Pew Research Center. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  32. (Ingelesez) «BBC - Ethics - Abortion: Arguments in favour of abortion» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  33. https://www.ohchr.org/Documents/HRBodies/CEDAW/Statements/SRHR26Feb2014.pdf. .
  34. https://tbinternet.ohchr.org/Treaties/CRC/Shared%20Documents/ARG/INT_CRC_COC_ARG_31364_E.pdf. .
  35. «OHCHR | International Covenant on Economic, Social and Cultural Rights» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
  36. (Ingelesez) «OHCHR | Right to sexual and reproductive health indivisible from other human rights - UN experts» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  37. a b (Ingelesez) «The Law: Abortion and Privacy» Time 1972-03-13 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  38. https://apps.who.int/iris/bitstream/handle/10665/70914/9789241548434_eng.pdf;jsessionid=66EF3B0137D1B80488DDF3E1EA7409F7?sequence=1. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu