Angelique Rockas (Boksburg, Hegoafrika) aktore, ekoizle eta aktibista da. Londreseko Teatro Internazionalista sortu zuen 1981eko apirilean eta arraza anitzeko antzezle-zerrendak dituen antzerkian aitzindaria bihurtu zen.

Angelique Rockas

(1990)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΑγγελική
JaiotzaBoksburg (en) Itzuli1951ko abuztuaren 31 (72 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaGeorge Rockas
AmaStavroula Rockas
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaWitwatersrandeko Unibertsitatea
Hegoafrikako Unibertsitatea
St Dominic's Catholic School for Girls, Boksburg (en) Itzuli
Lurmutur Hiriko Unibertsitatea
Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
greziera
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, theatre practitioner (en) Itzuli, aktorea, antzerki ekoizlea, aktibista, ikertzailea, dantzaria, artista bisuala eta zuzendari artistikoa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

IMDB: nm0734214 Allocine: 439461 Rottentomatoes: celebrity/angelique_rockas Allmovie: p60925 Metacritic: person/angelique-rockas
Twitter: A_Rockas Instagram: angelique_rockas_official Youtube: UCd7pIaVHWf-lkdPYfwhB8sw Pinterest: Angelique_Rockas_Official Flickr: 65725314@N03 Edit the value on Wikidata

Bizitza Pertsonala aldatu

Boksburg-en jaio arren bere guraso greziarrak Hegoafrikara migratu zuten bizitza hobe baten bila, Angeliquek (edo Angeliki, greziar "zeruko mezulari" esan nahi zuena) hiru anai-arreba ditu. Angelique Greziako mitoak entzuten eta ortodoxoen tradizioak jarraitzen hazi zen. Bere haurtzaroko bi urte igaro zituen Peloponesoan, Grezian, eta bere familiak ondare kulturalaren garrantzia eta hizkuntza grekoa irakatsi zion.

Ohorezko Gradua du Ingelesezko Literaturan Witwatersrandeko unibertsitatean, Johanesburgo-n eta interpretazioa Ciudad del Caboko unibertsitatean ikasi zuen. Gainera hiztun eleanitza da, ingelesa, greziera, afrikaansa, frantsesaeta italiera hitz egiten ditu. Bere guraso tradizional kontserbadoreak interpretazioa ikasteko konbentzitu ondoren Angelique Erresuma Batura joan zen. Han Greek Cypriot teatro konpainian hasi zen lanean, arazo politiko eta sozialak aztertzen.

 
Angelique Rockas, Medea, Theatro Technis

Antzerkia aldatu

Bere ibilbidea Londreseko Theatro technon hasi zuen George Eugeniourekin, bertan Medea (Euripides) interpretatu zuen Philip Vellacottek itzulia eta IO Eskilok idatzitako "Prometeo Encadenado" lanean. Ondoren, Angeliki (bere izen greziarra) Rockas izenarekin, hainbat lan ekoiztu zituen bi hizkuntzatan (greziera eta ingelesa) greziar komunitateari eragin zien gaiei buruz inprobisazio batzuk egiten. Teatro Internazionalarekin Emma pertsonaiaren papera interpretatu zuen Griselda Gambaroren El Campo lanean eta August Strindbergen La señorita Julia obran.  Bestalde, Carmen Geneten El Balcon obran, Yvette Brechten El Coraje de la Madre, Miriam El Bar de un Hotel de Tokio lanean eta Tatiana Maxim Gorkyren Los Enemigosen.

Zinea eta Telebista aldatu

Zineman, bigarren mailako pertsonaiak antzeztu ditu: mantentze lanetako emakumea Peter Hyamsen Outland filmean, Henrietta Nicolas Roegen The Witches filmean eta Nereida Costas Ferrisen Oh Babylon! filmean.

Grezian, Thodoros Maragos zuzendariaren Emmones Idees telesaileko paper nagusia interpretatu zuen: Ms. Ortiki.

Teatro Internazionalista aldatu

Arraza eta oztopo kulturalak apurtzeko sortu zen. Bere helburua antzezlan klasiko eta garaikideak egitea zen, nazionalitate anitzeko aktoreek arrazakeria eta sexismoa bezalako gaiak gainditu eta jorratzen zituztenak. Teatro internazionalistak Pirandello, Genet, Griselda Gambaro eta Tennessee Williams antzerkigileen ekoizpenak taularatu ditu. Rockasek berak jarraian dauden lan askotan parte hartu du aktore lanetan

Lanak aldatu

  • Jean Geneten El balcón, Bernard Frechtmanek itzulia (1981);
  • Griselda Gambaroren El Campo, William Oliverrek itzulia (1981, Urria);
  • Bertolt Brechten Madre Coraje y sus hijos, Eric Bentleyk itzulia (1982, Martxoa);
  • Luigi Pirandelloren Liola lanaren estreinu britainarra (1982, Uztaila) Fabio Persellik zuzendua eta itzulia.
  • Tennessee Williamsen En el Bar de un Hotel de Tokio lanaren estreinu britainarra (1983, Maiatza);
  • August Strindbergen La señorita Julia, Michael Meyerrek itzulia (1994, Urtarrila).
  • Maxim Gorkyren Los Enemigos, Ann Penningtonekin ekoiztua, (1985, Martxoa)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Angelique Rockas. 2020-02-28 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  2. Medea performance at Theatro Technis 1982 played by Angelique Rockas. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  3. Ned Chaillet Medea The Times Review 21 Jan 1982 Pg 13. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  4. Angelique Rockas Medea Camden SCanner. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  5. Theatro,Technis,London,Prometheus,Bound,Aeschyllus,Time,Out. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  6. ↑ «Angelique Rockas/Angeliki Rockas | Theatricalia» theatricalia.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  7. Spare Rib El Campo The Camp Review. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  8. Morning Star Review Miss Julie cut out. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  9. (Ingelesez) Angeliuqe As Yvette 008. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  10. (Ingelesez) South African Press Angelique Rockas Tokyo Bar 007. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  11. (Ingelesez) Angelique As Tatiana 004. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  12. (Ingelesez) Kolasa-Sikiaridi, Kerry. Angelique Rockas: Strong, Bold and Unafraid | Greek Reporter Europe. . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.