Medea (antzezlana)

Medea (grekozko Μήδεια-etik) Eetesen, Kolkidako erregearen, eta Idia ninfaren alaba zen. Hekateren apaiza zen, eta batzuek haren amatzat hartzen dute. Harengandik ikasi omen zituen sorginkeriaren printzipioak bere izeba, jainkosa eta maga Zirtzerekin batera. Hala, Medea sorgin edo aztiaren arketipoa da, eta emakume autonomo eta ezohikoaren izaera, garai hartako prototipo idealaren aurkakoa, besteak beste, Kalipso eta Zirtzerekin partekatzen zuen. Helios jainkoaren biloba ere bazen.

Bere pertsonaiak oihartzun handia izango zuen ondorengo belaunaldietan, batez ere Euripides eta Seneka bezalako autore tragikoen eskutik.

Medea (antzezlana)
Alfons Mucha - Medea.jpg
Jatorria
Egilea Euripides
Estreinaldi-data Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k"
Jatorrizko izenburua Μήδεια
Ezaugarriak
Genero artistikoa Tragedia greziarra
Hizkuntza antzinako greziera
Fikzioa

Euripidesen MedeaAldatu

Medea (antzinako grezieraz: Μήδεια) Euripidesen tragedia bat da, lehendabizikoz 87. Olinpiadako lehen urtean (K.a. 431ean) antzeztu zutena.

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jason Medea abandonatu eta Kreusarekin maitemintzen denean hasten da obra. Medeak, orduan, urrezko errezela eta koroa pozoitua bidali zizkion Kreusari ezteietako opari gisa; haiek janztean Kreusa hil zen. Ondoren, Medeak erregearen jauregia erre eta bere seme-alabak hil zituen, Jasonen ondorengorik lurrean izan ez zedin. Medea herensugeek tiratako zalgurdi batean hegan ihesi joan zen.[1]

Senekaren MedeaAldatu

Medea Senekak idatzitako 1.027 bertsoko fabula crepidata edo cothurnata (objektu grekoa duen tragedia erromatarra) da. K.o. 50 inguru idatzi zuen. Tragedia Medeak Jason senarraren eta Kreonte errege traidorearen aurka egindako mendekuari buruzkoa da. Paper nagusia Medearena da, bertsolerroen erdia baino gehiago bereak baitira. Medeak gai ugari ditu; horietako bat da bera dela gizateriaren zigorra, beste pertsonaia batzuen gainetik dagoelako. Jainkoek bidali zuten Jason bere bekatuengatik zigortzeko. Beste kontu bat bere ahots indartsua da, isilarazi ezin dena, Kreonte erregeak ere ezin baitzuen isildu.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.