Ane Iturzaeta

Informatikako Ingeniaria eta Gladys sariduna 2021ean

Ane Iturzaeta Agirre (Donostia, 1995) Informatikaria da, Microsoften lan egiten du eta 2021ean Gladys saria irabazi zuen.[1][2]

Ane Iturzaeta

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Enplegatzailea(k)Microsoft (mul) Itzuli
Jasotako sariak

LinkedIn: aneiturzaeta Edit the value on Wikidata

Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, teknologia berriak erabiliz garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko asmoz. Gaur egun, hodei-konputazio eta adimen artifizialeko kontsultore gisa lan egiten du Microsoften, Data&AI taldeko Customer Engineer gisa. Estatu, Europa eta mundu mailako enpresak eta erakunde publikoak haien proiektu teknologikoak aurrera ateratzen ahalduntzen jarduten du.[3]

Emakumeak zientzian sustatzeko zenbait ekinbidetan parte hartu du, besteak beste hauetan: #MakeWhatsNext iniziatiba, Zientziari-So Proiektuko enbaxadorea (EHU/UPV, 2016-2017), WONNOW Sariaren irabazleen mentorea (STEAM),

Hainbat hackatonetan parte hartu du, baita klaseak eman irakasle gonbidatu bezala hainbat unibertsitatetako ikasketetan.

Etorkizunean Adimen Artifizialaren munduan gehiago sakontzen eta enpresei eta administrazio publikoei beren transformazio digitalean laguntzen ikusten du bere burua.[4]

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Berria. «Ane Iturzaetak irabazi du lehenengo Gladys saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  2. «Hasiera» Gladys Saria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  3. «Ane Iturzaeta, Author at Sarean .eus» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  4. Iturzaeta, Ane. (2023-01-17). «Adimen artifizialaren aplikazioak eta 2023ko tendentziak» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  5. Teyseyre Koskarat, Oihana. (Teyseyre). «Gladys sariak sortu dituzte, ingurune digitaleko emakumeak saritzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  6. Arbelaitz Gallego, Olatz. (2021-05-29). «Gladys saria: esparru digitalean erreferente femeninoak sortzen» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu