Andres Poza Igartza (Lendoñobeiti, Urduña, c.1530 - Madril, 1595eko urriaren 18a), Poza Lizentziatua bezala ezaguna, euskal jakintsu, hizkuntzalari eta legelaria izan zen[1].

Andres Poza
Bizitza
JaiotzaUrduñac. 1530
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1595eko urriaren 8a (64/65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
nederlandera
alemana
frantsesa
italiera
ingelesa
latina
Jarduerak
Jarduerakeruditoa, hizkuntzalaria eta legelaria

Biografia

aldatu

Gaztea zela, familiarekin Anberesera joan zen. Aita 1535tik aurrera Anberesen bizi zen judu kristautua izan zen. Bederatzi urte eman zituen Lovainako Unibertsitatean eta, gero, armadan sartu eta Luis de Requesens gobernadorearentzat lan egin zuen: Maastrichten matxinaturiko konpainiekin negoziatu zuen, Gilen Orangekoaren aldeko matxino batzuk atxilotu zituen, Bergen op Zoom, Breda eta Brabanteko kostaldean matxinoen ondareak konfiskatu zituen, eta abar. Bertan Jerónimo de Roda historialaria ezagutu zuen.[2] Handik Espainiara joan eta 1570ean Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea-titulua lortu zuen. Etxera itzuli eta 1583an Bilbon bizi zen, non legelari, Jaurerriaren abokatu eta udal zinegotzia izan zen. 1580ko ekainaren 24an Antonia Olaeta laudioarra ezkondu zuen. Bikoteak, gutxienez, bost seme alaba izan zituen, tartean Juan Bautista de Poza jesuita.[3] Bilbon eta Donostian Kosmografia irakatsi zuen (1563an bertoko Nautika Eskolan katedraduna zen).

Jenio txarrekoa, Flandrian militarra zena hilketa-epaia jasan zuen, zientifiko zehatza eta poliglota ere izan zen. Frantses, aleman, latin, italiera, ingeles, nederlandera eta euskaraz aritzeaz gain, hizkuntzalaritza, matematikak, astronomia eta nabigazioa landu zituen[4].

Euskoiberismoren zalea, Eugen Coșeriuk bere lanak aztertu ditu. Bilbon bere izena daraman kale bat dago.

  • Memorial del Licenciado Andrés de Poza solicitando una plaza de asiento en las Indias, 1584.
  • Hydrografía la más curiosa que hasta aquí ha salido a luz, en que demás de un derrotero general, se enseña la navegación por altura y derrota, y la del Este Oeste: con la graduación de los puertos y la na­vegación al Colayo por cinco vías diferentes…, Bilbo: Matías Marés, 1585
  • De la Antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas en que, de paso, se tocan algunas cosas de la Cantabria. Compuesto por el Licenciado Andrés de Poza, natural de la ciudad de Orduña y abogado en el muy noble y leal Señorío de Vizcaya. Dirigido a don Diego de Avendaño y Gamboa, señor de las casas de Urquijo y Olaso, y de la villa de Villareal y sus valles, y ballestero mayor del Rey nuestro Señor Bilbo: Matías Marés, 1587. Bertan Europako hizkuntzalaritzaren lehendabiziko erromantze hizkuntzen zerrendaren bat dago, Giulio Cesare Scaligerorena baino aurrekoa dena. Hau Bilbon argitaratutako lehendabiziko liburua izan zen[5]
  • Ad Pragmaticas de Toro et Tordesillas, sive De nobilitate et propietate, 1589. Bertan bizkaitar guztion kaparetasun unibertsala defendatu zuen, Juan García Valladolideko Errege Auzitegi eta Chancilleriako fiskalaren aurka.

Erreferentziak

aldatu
  1. Auñamendi Entziklopedia
  2. González Echegaray, Carlos. «Andrés de Poza en Flandes» Euskera, XXXI.
  3. Salazar Arechalde, José Ignacio. (2010eko abendua). «El licenciado Andrés de Poza, ¿un judío converso?» Aztarna. Revista semestral de etnográfica y difusión cultural (40).
  4. Gran Enciclopedia Espasa (2003) Madrid.- ISBN 84-0244-266-1
  5. Silvia's blog

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu