Villanañeko multzo eraikiaren lorategia

eraikitako euskal ondare nabaria Gaubean

Villanañeko multzo eraikiaren lorategia, eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatutako lorategi bat da, Baronatarren dorretxea inguratzen duena Villanañe herrian (Gaubea, Araba)[1]. Dorretxeko patioak bezala, lorategiak eraikinaren bizitzeko baldintzak hobetzeko antsia irudikatzen du, baina, era berean, dorretxearen defentsa-izaerari eutsiz.

Villanañeko multzo eraikiaren lorategia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGaubea
Koordenatuak42°49′47″N 3°04′19″W / 42.82984°N 3.072°W / 42.82984; -3.072
Map
Ondarea
EJren ondarea269

Lorategia burdinlanezko hesi batez eta harrizko pilastraz ilara batez egindako itxitura batek mugatzen du. Bertara sartzeko ate bi ditu, horiek ere burdinlanak dira, eta barruan bera gurutzatzen duten bideak ditu. Erdian harrizko iturri ba du.

Lorategiko jatorrizko landareak galdu egin ziren eta ez dago daturik bertan egon zen landarediaren berri izateko.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu