André Léo

Eleberrigile eta kazetari frantsesa; ekintzaile feminista eta anarkista.

Victoire Léodile Béra, André Léo izenez ezaguna, (Lusignan, Vienne, 1824ko abuztuaren 18aSaint-Maurice, Val-de Marne, 1900eko maiatzaren 20a), eleberrigile eta kazetari frantsesa izan zen. Sozialismoaren eta anarkismoaren artean zebilen ekintzaile feminista ere izan zen, eta baita Lehen Internazionaleko kidea ere.

André Léo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoire Léodile Béra
JaiotzaLusignan1824ko abuztuaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Maurice eta Paris1900eko maiatzaren 20a (75 urte)
Hobiratze lekuaAuteuil Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Communarda, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, eleberrigilea, politikaria, editorea, anarkista, iraultzailea eta feminista
KidetzaLehen Internazionala
Comité de vigilance de Montmartre (en) Itzuli
Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés (en) Itzuli
Izengoitia(k)André Léo, Mme Champseix, A. L., Lucie B., L. Béra eta Bénédict
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Paris (en) Itzuli

Biografia

aldatu
 
André Léo bere familiarekin 1856an.

Victoire Léodile Béra Vienne departamentuko Lusignan herrian jaio zen, gaur egun udaletxea dagoen plazako 4. zenbakian. Bertan bizi izan zen 1830 arte, familia handik departamentu bereko Champagné-Saint-Hilaire herrira joan zen arte, hain zuzen.

Victoire burgesia ikasiaren giro kultuan hazi zen. Aitona iraultzailea zuen, 1791n Konstituzioaren Lagunen Elkartearen sortzailea. Aita, marinako ofiziala, Lusignango notarioa izan zen, eta geroago bake-epailea.[1]

Napoleon III.ak 1851ko abenduaren 2an emandako estatu-kolpearen ondoren, bere senargai Grégoire Champseix kazetariarekin elkartu zen. Champseix, intelektual aurrerakoia eta Pierre Lerouxen dizipulua, La Revue sociale aldizkariaren erredaktorea zen. 1849an hainbat hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Bikotea berriz ere elkartu zen Suitzan, Champseix 1849ko udaberritik bizi zen herrialdean, hain zuzen. Urte bereko abenduaren 20an Assensen, Suitzako Lausanako eskualdean, ezkondu ziren, Léodileren aitak baimena eman ostean.[2] 1853ko ekainaren 8an bi seme izan zituzten. Grégoire, baina, 1863an hil zen, eta Léodile bakarrik gelditu zen bi semeak hazteko.

Engaiamendu sozial eta feminista

aldatu
 
Une vieille fille (1864). Liburuaren hasierako ilustrazioa.

1851n, Léodile Bérak bere lehen eleberria argitaratu zuen, Une vieille fille (Atso zahar bat), Viennen idatzia eta Léo goitizenez sinatua.[3] Haren ostean, hainbat lan argitaratu zituen, letren munduan ospe handia emango ziotenak. André Léo goitizena hartu zuen,[2] bere bi seme bikien izenek osatua[4], eta nobelagile eta kazetari gisa bizi izan zen.

1867an, La Coopération (Lankidetza) aldizkarian, lanari buruzko zenbait erreportaje argitaratu zituen, eta, horrez gain, langile-elkarteen beharra aldarrikatu zuen eta haien sorrera bultzatzeko kanpainak egin zituen.

 
Paule Minck (1875). J.M. Lopezen erretratua.


1860an Parisera itzuli zenean, mugimendu errepublikanoarekin bat egin zuen, eta Paule Minck feministarekin eta Louise Michel anarkistarekin militatu zuen.[2] 1864ko irailean Londresen sortutako Langileen Nazioarteko Elkartean sartu zen. 1866an, "Association pour l'amélioration de l'enseignement des femmes" (Emakumeen irakaskuntza hobetzeko elkartea) taldea sortu zuen.

1868ko ekainean, beste hamazortzi emakumerekin batera, haien artean Puteaux udalerriko zenbait langile internazionalista, 'Manifeste en faveur des droits des femmes' (Emakumeen eskubideen aldeko manifestua) argitaratu zuen. Bertan emakumeen eta gizonen eskubide-berdintasuna aldarrikatu zuen. Manifestuak Frantziako lehen olatu feministaren jatorrian garrantzi handia izan zuen.[2][5]

 
André Léo 1860ko hamarkadan.

André Léo oso lotua egon zen Noémie Reclus-ekinÉlie et Élisée Reclus-en arreba eta ekintzaile errepublikanoa 1871ko Parisko Komunan— eta harekin batera sortu zuen, bere etxean, Société (mixte) de revendication des droits de la femme (Emakumearen eskubideak aldarrikatzeko elkarte mistoa) taldea.[4][6] Elkarteko idazkaria Marie La Cécilia militante errepublikanoa izan zen, gero urte askoan André Léoren lagun handia izan zena.[7][8] Leok Noémie-rekin batera, neskentzako lehen mailako eskola laikoa sortzeko asmoa izan zuen.[9] Eskola horretan, La Cécilia kontabilitate-irakaslea izan zen,[8] baina proiektua bertan behera gelditu zen 1870eko gerraren ondorioz.[10]

Communarde

aldatu
 
Emakumeek 'Place Blanche-ko' barrikada defendatzen dute Parisko Komunaren Aste Odoltsuan.

Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran, André Leok Montmartreko zaintza-batzordean jardun zuen eta, 1870eko irailaren 18an, Louise Michelekin atxilotu zuten armadak erreprimitu zuen manifestazio batean.

La République des travailleurs egunkaria sortu eta Parisko Komunan parte hartu zuen. 17. barrutiko Herritarren Batzordearen kidea izan zen eta Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés (Parisko Defentsa eta Zaurituen Zaintzarako Emakumeen Batasuna) batzordean jardun zuen.

La Sociale aldizkarian argitaratu zituen editorialez gain,[2] landazabaleko langileei dei egin zien "Au travailleur des campagnes" idatzian, zeinen 100.000 ale argitaratu zituen. Testu horretan, André Léok matxinadan zehar behin eta berriro azalduko zuen kezka bera agertzen zen: hiriko langileriaren eta landa-langileen arteko elkarrizketa eta elkarlana bultzatzea eta Thierse-k azaltzen zuen Parisen aurkako diskurtsoa zapuztea. Gaia berriz ere aurki daiteke, bereziki, "Appel aux kontzientences" (La Commune-n, apirilaren 22an, eta La Sociale-n, apirilaren 23an) eta, jakina, "Le socialisme aux paysans" (La Sociale-n, maiatzaren 3an) idatzietan. Azken horretan aurkeztu zuen goian aipaturiko "Au travailleur des campagnes" idatzia ("Parisko langileek" sinatua, baina André Léori egotzia), Komunak Frantziako probintzietan globoz zabaldu nahi izan zuena.»[11][12]

 
Au Travailleur des campagnes, 1871
« Hau da, azken finean, Parisek nahi duena: LURRA NEKAZARIARENTZAT, LANABESA LANGILEARENTZAT, LANA DENONTZAT. Parisek gaur egun egiten duen gerra lukurreriaren, gezurraren eta nagikeriaren kontrako guda da. »
Les travailleurs de Paris

André Léo, Parisko Komunaren eztabaidetan, Versallesen aurkako borroka armatuaren aldekoa zen; baina Komunak oposizioko egunkariak ixtea erabaki zuenean, demokrazia baldintzarik gabe errespetatzea eskatu zuen[1]:

« Gure aurkarien moduan jarduten badugu, nola hautatuko du munduak haien eta gure artean? »

«André Léoren aburuz, emakumeen bazterketa, edo borroka matxinatuan izan duen integrazio eskasa, matxinadaren porrotaren gako nagusietako bat da».[11] Komunari amaiera eman zion Aste odoltsuaren errepresiotik ihes egitea lortu zuen, bere lagun Lucienne Prins-en etxean ezkutaturik.[13] Suitzara erbesteratu zen berriro,[2] eta han Komuna baino lehenagotik adiskide zuen Benoît Malon sindikalistarekin bizi izan zen. Biek "ezkontza librea" egitea adostu zuten 1872an, baina 1878an Andrék harremana hautsi zuen eta Formian (Italia) finkatu zen.[4]

 
Mikhail Bakunin

1871n, Suitzako Neuchâtel hirian, Komunaren historia kontatzen duen La Guerre sociale (Gizarte-gerra) argitaratu zuen, 1871ko irailean Lausanako Bakearen eta Askatasunaren Ligako 5. biltzarrean emandako hitzaldian irakurri zuen testua.[2] Bakuninek sortutako Demokrazia Sozialistaren Nazioarteko Aliantzarekin bat egin zuen.[4] La Revolución Social egunkariko kolaboratzailea izan zen. Anarkista[14] gisa, oso kritika gogorrak egin zituen Karl Marxen aurka,[4] filosofoaren jokabide, haren ustez, autoritarioak, eta baita Langileen Nazioarteko Elkartean[9] lortzen ari zen eragin politiko gero eta handiagoak, kezkatu egiten baitzuten.[15]

Léo 'Le Socialisme progressif' (Sozialismo progresiboa) aldizkariaren argitalpenean parte hartu zuen.

Europan zehar leku batetik bestera bidaiatu zuen, eta bere garaiko emakumeen egoera eta bizimodua aztertu zituen.

Azken urteak

aldatu
 
André Léo, Coupons le Câble (1899).

André Léo Frantziara itzuli zen 1880ko amnistiaren ondoren. Noizean behin, prentsa sozialistan kolaboratu zuen.

'Coupons le câble' (Moztu dezagun kablea - 1899) izan zuen bere azken lana.[2] Bertan Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketaren alde egin zuen, Estatuaren sekularizazioari hasiera eman zion 1905eko legea baino sei urte lehenago.

1900eko maiatzaren 20an hil zen, Saint-Maurice-n[16]; Père Lachaise hilerriko errauskailuan erre ondoren, haren errautsak Paris inguruko Auteuil-go hilerrira eraman zituzten. Han, bere seme-alaben aitarengandik hurbil dago.

Testamentuan, urteroko errenta txiki bat utzi zuen esperientza kolektibista bati ekitea erabakitzen zuen Frantziako lehen herriarentzat.[9]

André Léok lan ugari eta garrantzizkoak utzi zituen: eleberri, ipuin eta saiakera asko, eta baita dozenaka artikulu eta testu politiko ere. Bere idatzietan gaurkotasun osoa mantentzen duten ideia asko aurki daitezke. Oraindik ere, zenbait alderditan, bere bizitza aberats eta eskuzabalak alderdi misteriotsuak gordetzen ditu, eta, denbora luzez ezezaguna izan ondoren, gero eta interes handiagoa pizten du historialarien artean.

Léok ez zituen bereizten literatura eta konpromisoa: fikzioaren bidez borroka egiten zuen gizonaren eta emakumearen berdintasunaren alde. 'Un mariage scandaleux' eleberria, bereziki, ezkontzak eragiten duen parekotasun ezaren kritika da.[17]

Aipuak

aldatu
 
André Léori Lusignan-en eraikitako oroitarria.
« Ez, emakumea ez da gauza bat, ontzi huts bat. Bere sentimenduekin, ideiekin eta haragiarekin amasatzen du umea; esklabo izanik, esklaboak bakarrik sor ditzake. »
André Léo, La Femme et les mœurs Liberté ou Monarchie" (1869)
« Hala ere, emakumeak inoiz ez ziren hainbeste inplikatu iraultza batean. Protagonista izan ziren matxinadaren jazoera nagusietako baten ondoren —Paristik Versaillesera 1789ko urriaren 5etik 6ra eginiko martxa, hain zuzen—, gertaera eta agertoki guztietan egon ziren emakumeak: festetan, istiluetan, espetxeetan, eta baita urkamendietan ere. Hala ere, Iraultzak baztertu zituenean, bere zentzua galdu zuen emakumeentzat, iraultzaile gehienei gertatu zitzaien bezala, eta laster Iraultza bera lurperatzeko prest agertu ziren. »
André Léo, La Femme et les mœurs Liberté ou Monarchie" (1869)
« (Emakumea) objektu bihurtu dute. Halako ezgaitasun moral moduko bat egotzi diote inposatu zaion mendekotasun moralagatik; eta mendekotasun hori ezarri zaio adierazi diotenean ez dagoela bere buruarentzat egina, gizonarentzat baizik, izaki nagusiaren dedikaziorako sortua baita, mendekotasuna derrigorrezkoa duen eranskin eta osagarri gisa, eta, horren ondorioz, ekimenaz eta erantzukizunaz gabetu dutenean. (...) Aurreiritziaren inperioaren bidez eta beharrezko bitartekoak ukatuz, emakumeen hezkuntza-maila sistematikoki murriztua izan da, eta goi-mailako ikasketak debekatu zaizkie. Horrek emakumeen maila intelektuala txikiagotzea ekarri du eta subjektu izatetik objektu izatera kondenatu ditu. »
André Léo, La Femme et les mœurs Liberté ou Monarchie" (1869)

Lanen zerrenda

aldatu

Berrargitaratutako lanak

aldatu
  • La Femme et les mœurs, Le Lérot éditeur, Tusson, 1990
  • Un mariage scandaleux, Association des publications chauvinoises, argitalpen berria 2000
  • Marianne, Association des publications chauvinoises; argitalpen berria 2006
  • Légendes corréziennes, La Découvrance éditions, La Rochelle, 2006 ; argitalpen berria, PyréMonde (éd. des Régionalismes), 2012
  • Aline Ali, Cecilia Beach, Caroline Granier eta Alice Primik aurkeztua eta oharrak idatziak, Association des publications chauvinoises, 2011
  • La Guerre sociale, Michèle Perrot-en aurkezpena, éditions Le Passager clandestin, 2010
  • Coupons le câble, Alice Primiren hitzaurrea eta oharrak, Éditions Dittmar, 2012
  • La Commune de Malenpis, 'Demain, la Commune!' bilduman, éditions Publie.net, 2021

Argitalpenak

aldatu
  • Attendre-Espérer, Paris, L. Hachette, 1868
  • La Femme et les Mœurs: monarchie ou liberté, egilearen kontura, 1869 sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • Une vieille fille, Bruxelles, A. Lebègue éd., 1874 (2e éd., 1864, Paris, A. Faure éd.)
  • Un mariage scandaleux, Paris, Hachette éd., 1862; 2000n berrargitaratua, Association des publications chauvinoises (Chauvigny)sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • Un divorce, Paris, bureaux du «Siècle», 1862. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • Les Deux Filles de Monsieur Plichon, Paris, A. Faure éd., 1865.
  • Jacques Galéron, Paris, A. Faure éd. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • L’Idéal au village, Paris, Hachette et Cie, 1867. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • Aline-Ali, Paris, Librairie Internationale, A. Lacroix Verboeckhoven & C. éd., 1869. 2011n berrargitaratua. Cecilia Beach, Caroline Granier et Alice Primi-k aurkeztua eta oharrak eginak, Publications Chauvinoises.
  • Le Père Brafort. Le Siècle-n argitaratua, 1872. 2019an berrargitaratua, Presses Universitaires de Rennes. Collection Textes Rares. Alice Primi et Jean-Pierre Bonnet-en sarrera eta oharrak. 2019.
  • Légendes corréziennes, Hachette, 1870. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • La Commune de Malenpis, Librairie de la bibliothèque démocratique, 1874.. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • La Grande Illusion des petits bourgeois, Paris, bureaux du «Siècle», 1876
  • Marianne, Paris, bureaux du «Siècle», 1877. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • Grazia, Paris, bureaux du «Siècle»
  • L’Épouse du bandit, Paris, bureaux du «Siècle», 1880
  • L’Enfant des Rudère, Paris, bureaux du «Siècle», 1881 (2e éd., s.d., S.é. Monillot)
  • Les Enfants de France, Poitiers, 1890
  • La Justice des choses, Poitiers, P. Blanchier, 2 liburuki, 1891 (2. arg., 1893, ibid.), 1. zatia: Une maman qui ne punit pas; 2. zatia: Les aventures d’Edouard
  • Le Petit Moi, Paris, M. Dreyfous éd., 1892
  • En chemin de fer. Aux habitants des campagnes, Nancy, Nancéienne inprimategia, 1898
  • La Famille Audroit et l’éducation nouvelle, Paris, E. Duruy, 1899
  • Coupons le câble, Fischbacher, 1899. Alice Primiren hitzaurrearekin berrargitaratua, Editions Dittmar, 2012. Sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
  • Le Père Brafort, Besieda aldizkarian errusieraz argitaratutako folletoia, Mosku, 1-5. zk., 7. zk., 9-12. zk., 1872ko urtarrila-abendua. Geroago Le Siècle-n, 1872ko azaroaren 26a-1873ko otsailaren 8a. Geroago Musée littéraire-n, Bureau du Siècle, 1875.

Esker ona

aldatu
 
Reuilly-ko lorategiko André Léo pasabidea.

Erreferentziak

aldatu

Iturriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:André Léo» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-07 data duen 193493908 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b L'Humanité, 2011ko abuztuaren 26, 20. or.
  2. a b c d e f g h (Frantsesez) Christine Bard (zuz.); Sylvie Chaperon (lag). (2017). Dictionnaire des féministes : France, XVIIIe-XXIe siècle. PUF - Presses Universitaires de France, 48-50 or. ISBN 978-2-13-078720-4. PMC 972902161. (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  3. (Frantsesez) Cecilia Beach (Koor.). La Bibliographie d’André Léo coordonnée par Cecilia Beach. Association André Leo.
  4. a b c d e (Frantsesez) CHAMPSEIX André Léo [née BÉRA Victoire, Léodile, dite. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, movement social..
  5. Riot-Sarcey, Michèle. (2008). Histoire du féminisme. (Nouv. éd. argitaraldia) La Découverte ISBN 978-2-7071-5472-9. PMC 300280620. (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  6. Jean-Paul Bord, Raffaele Cattedra, Ronald Creagh, Jean-Marie Miossec, Georges Roques, Élisée Reclus - Paul Vidal de la Blache, le géographe, la cité et le monde, hier et aujourd'hui, Paris, L'Harmattan, 2009, lire en ligne.
  7. (Frantsesez) Gaudin, François. (2009-07-26). LA CÉCILIA Marie [née DAVID Marie, Charlotte. ] LE MAITRON - Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
  8. a b (Frantsesez) «Marie David, femme La Cécilia» La Commune de Paris 2017-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  9. a b c (Frantsesez) 20 mai: André Léo. Ephéméride Anarchiste (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  10. (Frantsesez) Cerf, Marcel. (2021). «Napoléon et Marie la Cécilia» www.commune1871.org (Les Amies eta Amis de la Commune de Paris 1871) (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  11. a b (Frantsesez) Cosset, Charlotte; Malandain, Gilles. (2016-07-01). «André Léo journaliste. Engagement et témoignage (1866-1871)» Cahiers d’histoire. Revue d’histoire critique (132): 139–154.  doi:10.4000/chrhc.5402. ISSN 1271-6669. (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  12. (Frantsesez) Travailleurs de Paris. Au Travailleur des campagnes . (Signé : Les travailleurs de Paris.). (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  13. Institut des études régionales et des patrimoines. (2004). La commune de 1871 : l'événement, les hommes et la mémoire : actes du colloque organisé à Précieux et à Montbrison, les 15 et 16 mars 2003. Publications de l'université de Saint-Étienne ISBN 2-86272-314-2. PMC 55509339. (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  14. Maurice Ulrich, « Léodile Bera (dite André Léo). Écrire, combattre, être femme », L'Humanité, 2011ko abuztuaren 26a, testu osoa.
  15. (Frantsesez) «André Léo: éducationniste et féministe» www.monde-libertaire.fr (Le Monde Libertaire.net) (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  16. (Frantsesez) «André Léo (1824-1900)» data.bnf.fr (Bibliothèque nationale de France) (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  17. Bellet, Roger. (1992). «André Léo, écrivain-idéologue» Romantisme 22 (77): 61–66.  doi:10.3406/roman.1992.6054..
  18. Attribution de la dénomination «André Léo» à la passerelle du jardin de Reuilly (12e).. .

Bibliografia

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Frédéric Chauvaud, François Dubasque, Pierre Rossignol eta Louis Vibrac, 'Les vies d'André Léo : romancière, féministe et communarde', Rennes, Presses Universitaires de Rennes, 2014, 354 or. (ISBN 978-2-7535-3567-1)
  • Alain Dalotel, André Léo, La Junon de la Commune, Associations des Publications Chauvinoises, 2004
  • Cecilia Beach, « Liberté, Égalité, Sororité: André Léo’s Marianne », Women in French Conference, Claremont, CA in April 2004
  • Fernanda Gastaldello, 'André Léo (1824-1900): Écrivain au XIXe siècle', Cahier du pays chauvinois no 26, 2001 (Sarean)
  • Antje Schrupp, 'Nicht Marxistin und auch nicht Anarchistin. Frauen in der ersten Internationale', Ulrike Helmer Verlag, 1999
  • Roger Picard, 'Femmes célèbres du Poitou et des Charentes', Martelle Éditions, 1998
  • Françoise Tarrade, 'André Léo. Une femme entre deux luttes, socialisme et féminisme'. éd.Ressouvenances, 2020

Artikuluak

aldatu
  • Alice Primi, «André Léo, une voix critique de la démocratie française à la fin du second Empire», Histoire et sociétés. Revue européenne d'histoire sociale, 12. zk., 2004ko urria.
  • Caroline Granier, « André Léo l'injustement oubliée », Le Monde libertaire, 1393. zk., 2005eko apirilaren 7a, sarean
  • Cecilia Beach, «Savoir c'est pouvoir : Integral Education in the Novels of André Léo», Nineteenth-Century French Studies, 36. liburukia, 3 & 4. zk., Spring-Summer 2008, 270-285. or.
  • Maurice Ulrich, «Léodile Bera (dite André Léo). Écrire, combattre, être femme», L'Humanité, 2011ko abuztuaren 26a, sarean
  • Irène Pereira, «André Léo. Coupons le câble! Critique de la pensée religieuse», Le Mouvement social, 2012, sarean
  • Alice Primi, «Coupons le câble! Une réflexion libertaire au temps de l'Affaire Dreyfus», «Coupons le câble!» liburuaren berrargitalpenean, Éditions Dittmar, 2012
  • Hugues Lenoir, «André Léo: éducationniste et féministe», Le Monde libertaire, 1695. zk., 2013ko urtarrilaren 31, sarean
  • Alice Primi, «L'été où la révolution échoua. Le regard d'André Léo (Léodile Béra) sur le début de la guerre de 1870», Les Républicains et la guerre de 1870-1871, Gérard Gâcon eta Claude Latta zuzendari, 2014
  • Gilles Malandain et Jean-Pierre Bonnet, «Penser la défaite et défendre la Commune dans le Poitou de mars 1871: La Province, un manuscrit inédit d’André Léo», Tierce. Carnets du Criham, 1. zk., 2016, sarean

Kanpo estekak

aldatu