Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala (portugesez: Universidade Federal do Rio de Janeiro, UFRJ), Brasilgo Unibertsitatea izenaz ere ezaguna, Brasilgo unibertsitate federalik handiena da. Rio de Janeiro hirian dago eta hiru campus ditu: Ilha do Fundão, Praia Vermelha eta IFCSko humanitateen eremua. Horrez gain, hiriaren erdialdean hiru eraikin independente ditu. 1920an sortu zen "Brasilgo Unibertsitatea" izenarekin. Bere eskola batzuk koloniaren garaikoak dira. Rio de Janeiro hirian 80 institutu eta unibertsitate baino gehiago daude. [1]
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | UFRJ eta UFRJ |
Mota | Unibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Brasil |
Jarduera | |
Kidetza | Agence universitaire de la Francophonie (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 9.376 (2012) |
Erabilitako hizkuntza | portugesa |
Ikasle-kopurua | 67.329 (2013) |
Agintea | |
Errektorea | Roberto Leher (en) |
Ekonomia | |
Aurrekontua | 3.100.000.000 R$ (2013) |
Historia | |
Sorrera | 1920ko irailaren 7a |
webgune ofiziala |
UFRJ Latinoamerikako unibertsitate onenen zerrendan laugarrena da, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren sailkapen webometrikoaren arabera. [2]
Zentroak
aldatuUnibertsitatea hainbat "zentro" eta unitate bereizitan banatuta dago:
- Osasun Zientzien Zentroa (CCS). Ondokoak hartzen ditu barne:
- Biologia Institutua (IB).
- Anna Nery Erizaintzako Eskola (EEAN).
- Clementino Fraga Filho Unibertsitate Ospitalea (HUCFF).
- Farmazia Fakultatea (FF).
- Medikuntza Fakultatea (FM).
- Odontologia Fakultatea (FO).
- Gorputz Hezkuntza eta Kirol Eskola (EEFD).
- Zientzia Juridiko eta Ekonomikoen Zentroa (CCJE) - (Zuzenbidea eta ekonomia), barne hartzen ditu
- Administrazio eta Kontabilitate Zientzien Fakultatea (FACC).
- Zuzenbide Facultate Nazionala (FD).
- Ekonomia Institutua (IE).
- Zientzia Matematikoen eta Naturaren Zentroa (CCMN) - (Zientziak)
- Matematika Institutua (IM).
- Fisika Institutua (IF).
- Kimika Institutua (QI).
- Geozientzien Institutua (IGEO).
- Valongoko Behatokia (OV)
- Filosofia eta Giza Zientzien Zentroa (CFCH).
- Gizarte-zerbitzuen Eskola (ESS).
- Filosofia eta Gizarte Zientzien Institutua (IFCS).
- Psikologia Institutua (IP).
- Hezkuntza Fakultatea (FE).
- Letren eta Arteen Zentroa (CLA) - (Arteak eta letrak), barne hartzen ditu:
- Letren eta Arteen Eskola (Arte Ederretako Eskola)
- Letren Fakultatea (FL)
- Musika Eskola
- Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea (FAU)
- Teknologia Zentroa (CT).
- Eskola Politeknikoa (POLI).
- Kimika Eskola (EQ).
Institutuak
aldatu- Museo Nazionala
- Casa da Ciência
- CAp UFRJ
Erreferentziak
aldatu- ↑ Faculdades reconhecidas pelo MEC
- ↑ «Latin America | Ranking Web of Universities: Webometrics ranks 30000 institutions» www.webometrics.info (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).