Ana Alba García

bartzelonar kazetaria, gerra gatazketan aditua

Ana Alba García (Bartzelona, Katalunia, 1971ko urriaren 16a - Ibidem, 2020ko maiatzaren 6a) bartzelonar kazetaria izan zen. Ekialde Hurbilean eta Jugoslavia zaharrean korrespontsal jardun zuen.[1] Gerra eta nazioarteko gatazketan aditua zen, eta korrespontsal gisa lan egin zuen Israelen edo Jugoslavian, besteak beste.[2] 2011tik hil zen arte, El Periódico egunkariaren korrespontsala izan zen Israelen.[1]

Ana Alba García

Bizitza
JaiotzaBartzelona1971ko urriaren 16a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2020ko maiatzaren 6a (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta korrespontsala
Enplegatzailea(k)Avui
El Periódico de Catalunya
Sputnik (en) Itzuli
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzietako lizentziatura egin zuen 1995ean.

Kazetari ibilbidea aldatu

1997an Sarajevora (Bosnia-Herzegovina) joan zen Avui egunkariaren korrespontsal lanetan. Handik Bosniako gerrari buruzko informazioa eman zuen, eta ondoren, Kosovoko gerrari buruzkoa.[3]

Lanaren zati bat freelance gisa egin zuen, Avui eta El Periódico egunkarietara bere kronikak bidalita. Ekialde Hurbiletik, Serbian (2000) Slobodan Miloνevic-en agintaldia amaitu zuten adierazpenei buruzko kronikak bidali zituen, eta Iraneko hauteskunde-protestak (2009).

2011n, El Periódico egunkariko korrespontsal lanetan, Jerusalemera joan zen, eta hantxe egon zen hil arte. Besteak beste, Gazako Gatazka (2008-09) eta Defentsako Pilar Operazioa (2012) kontatu zituen.[3]

2014. urtean Sputnik errusiar agentziaren gaztelaniazko zerbitzurako lan egin zuen.[4]

Condenadas en Gaza dokumentala aldatu

Beatriz Lecumberri kazetari nafarrarekin batera, "Condenadas en Gaza" izeneko dokumentala zuzendu zuen. Inguru horretako emakume gaixoek beren gaixotasuna tratatzeko dituzten zailtasunei buruzko dokumentala da.[5][6]

Heriotza aldatu

2020ko apirilaren 20an bidali zuen azken kronika, Benjamin Netanyahu eta Benny Gantzen arteko akordioari buruzkoa, batasun nazionaleko gobernua osatzeko.[5]

Jaio zen hiri berean hil zen, Bartzelonan, 48 urte geroago, 2020ko maiatzaren 6an, hiru urte lehenagotik zuen minbiziarengatik.[3][7]

Sariak aldatu

  • 2020ko apirilaren 7an XIII. Julio Anguita Parrado saria , Andaluziako Kazetarien Sindikatuak emana, 2003an Irakeko gerran hildako kazetariaren omenez sortua. Alba Garcíari eman zioten saria, bere ibilbide profesionalean "gatazka armatuetako herri ahulenekiko zorroztasuna, erantzukizuna eta konpromisoa" aitortzeko.[1]
  • 2018ko maiatzean Cirilo Rodríguez sariaren finalista izan zen, Segoviako Kazetarien Elkarteak emana, atzerrian berriemaile aritu izan diren kazetarian aintzesteko.[8][4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Redacción. (6 de mayo de 2020). Fallece la periodista Ana Alba, ganadora del Premio Julio Anguita Parrado 2020. Madrid.
  2. (Gaztelaniaz) Redactor. (2020-05-11). «Adiós a la periodista Ana Alba García» informaUVA (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  3. a b c López, Marta. (6 de mayo de 2020). Adiós a Ana Alba, periodista de raza y apasionada. Barcelona.
  4. a b Sánchez, Gervasio. (6 de mayo de 2020). Querida Ana, que en paz descanses. Zaragoza.
  5. a b Ayestarán, Mikel. (9 de mayo de 2020). Una periodista incansable: Ana Alba (1971-2020). Madrid, 50 or..
  6. (Gaztelaniaz) HAMEIDA, EBBABA. (2021-06-27). «'Condenadas en Gaza', un documental sobre la doble discriminación que sufren las mujeres palestinas con cáncer» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  7. «Ana Alba García» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  8. Martín, Aurelio. (2 de junio de 2019). Javier Martín gana el XXXV Premio ‘Cirilo Rodríguez’. Segovia.


Kanpo estekak aldatu