Jesus Maria Arrieta
Jesus Maria Arrieta Sagasti (Donostia, 1947ko uztailaren 11) gipuzkoar apaiz eta idazlea da.
Jesus Maria Arrieta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1947ko uztailaren 11 (77 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katoliko latindarra |
Ama zumaiar eta aita zegamarduna, Donostian hazi zen 9 urte betez geroztik.1959an Saturrarango seminarioan apaiz ikasketak hasi eta 1970ean Donostian bukatu zituen. Bitarte horretan euskal historiaz zenbait ikasketa egin zuen. Errenteriako gau-eskolan eta Ibaetakoan ere irakaslea izan zen.
1970ean, apaiz ordenatu berritan, Eibarren hasi zuen bere ministerioa, Amañako parrokian hain zuzen. Honekin batera argitaratu zituen bere lehenengo lanak: Antso Gartzeiz (1974), Amaia (1975) (Yulen Zabaletaren irudiekin argitaratua), Landetaratuak (1985) eta Harkaitz, elurretako haurra (1986) (Fernando Beorlegiren irudiekin argitaratua).
Bien bitartean, 1981an, Mutrikuko parrokiara lekualdatu zuten eta han jardun zuen 1990ra arte. 1990az geroz Donostiako Apaizgaitegi Nagusiko errektore eta Elizbarrutiko Pastoral Bokazionalerako Idazkaritzako zuzendari izan zen, 2007ra bitartean. Harrez gero, Tolosako Santa Maria parrokiako eta Ibarrako San Bartolome parrokiako erretore izendatua izan zen, gaurdaino horixe duelarik bere ardura nagusia Donostiako Elizbarrutian. Tartean, Izaskungo Ama Birjinaren baselizan egindako eukaristiak ospatzen ditu, urtean zehar igandero 10:45etan eta, maiatzean, tradizioari jarraiki, egunero 06:45etan.
Euskal Udalekuen sorkuntzan ere esku hartu zuen. Orobat, Elizen arteko Bibliaren itzulpen-lanean esku hartu zuen.
Luzaroan, ETB1en aireratzen den Egi Bidean programako aurkezleetako bat izan da, beste elizgizon batzuekin batera.
2020an, apaizgoan 50 urte betetzearen karietara, bere urrezko ezteiak ospatu zituen.
Idazlanak
aldatu- ''Elizen Arteko Biblia'' [itzul.] (1994 eta 2006)
- "Donostiako Apaizgaitegiak 50 urte = Cincuentenario del Seminario Diocesano" (2003, Idatz argitaletxea)[1].
- "Jainkoaren herriaren otoitza. Astegunetako eukaristian" (2004, Idatz argitaletxea)[2].
- "Peticiones vocacionales" (2004, Idatz argitaletxea)[3].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Jesus Maria Arrietaren profila Ahotsa.eus atarian
- EITBko Egi Bidean programan
- 2005an eskainitako elkarrizketa, apaiztegiko errektore zela, apaiz bokazioen inguruan
- 2007an eskainitako elkarrizketa, Tolosa eta Ibarrako erretore izendatu berritan
- 2018an eskainitako elkarrizketa, bere ibilbide eta egitekoen inguruan