Luigi Rossi (Torremaggiore, Italia, 1597 inguru - Erroma, Italia, 1653) musikagilea, laute-jotzailea eta kantaria izan zen. J. de Macqueren ikasle izan zen Napolin. Medicitarren musikagile izan zen Florentzian (1633), eta geroago, Barberini kardinalaren zerbitzari izan zen (1641). 1646. urtetik aurrera Frantziako gortean izan zen, eta Parisen aurkeztu zuen hiri hartan estreinatu zen lehen opera: Orfeo eta Euridiziren ezkontza (1647). Operetan mintzaldiak eta ariak elkartzeko joera agertu zuen. Aipagarriak dira idatzi zituen ariak, kantatak, oratorioak, eta bestelako eliza musika.

Luigi Rossi
Bizitza
Jaiotza Torremaggiore, 1597
Heriotza Erroma1653ko otsailaren 20a (55/56 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Lan nabarmenak Orfeo
Mugimendua musika barrokoa
Genero artistikoa opera
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua organoa

ErreferentziakAldatu