Altzola (Aia)

Aiako auzoa, Gipuzkoa, Euskal Herria
Artikulu hau Aiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altzola».

Altzola Aiako auzoa da. Altzola auzoa bere osotasunean Pagoetako natura parkean kokatuta dago .2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Altzolak 12 biztanle ditu.

Altzola
 Euskal Herria
Altzolako kaskoa
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAia
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraaltzolar
Geografia
Koordenatuak43°13′32″N 2°11′30″W / 43.22556°N 2.19167°W / 43.22556; -2.19167
Garaiera305 m
Demografia

Altzola auzoak Aiako Laurgain, Etxetaballa eta Urdaneta auzoekin egiten du muga. Baita Zestoako Aizarna zein Errezilgo Erdoizta auzoekin.

Demografia eta biztanleria aldatu

Altzolako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
12 13 13 13 12 11 11 12

Inguru naturala aldatu

Altzolako kaskoan elizaz gain, San Roman santuari dedikaturik, Telleri, Mojaetxe eta Serotegi etxeak daude. Baita Altzolako bigantxategi elkartearen bi pabelioi handiak ere. 2009. en urtean berriturik. Serotegi eta Mojaetxe etxean jendea bizi da.

Semeola baserria (bere lurrekin) eta Lanberri (Lamierriaga da bere berezko izena) baserria kendurik, Altzolako auzo guztia Gipuzkoako Aldundiaren jabetza dela.

Eliza eta Mojetxeren artean, frontoi zaharra dago.

 
Eliza, Mojetxe eta Serotegi etxeak

Aipagarria da Altzolako hilerriaren forma ez ohizkoa, pentagonala baita. Hala ere hilerria erortzen hasita dago.

Gaur egun Altzolako etxe gehienak abandonatuta daude.

Telleri eta Semeola baserrietan inor ez da bizi, baina etxeak zutik eta azienda gordetzeko erabiltzen dituzte oraindik.

Lanberri (Lamierriaga), Azkarate, Mojetxe eta Serotegi etxeetan jendea bizi da oraindik. Gainontzeko baserriak abandonatuta daude, edo ikuilun bilakaturik lehenengo baserriak eraitsi eta berreraikita, Arriarte eta Sorogain baserrien kasu.

Altzolako auzoko kaskoan Atseden gune bat dago parkinarekin, umeentzako jostailuekin, mahai eta iturriarekin. Bertaraino heltzeko porlanezko bidea dago Urdaneta auzotik

Kanpo estekak aldatu