Alberto Matxinbarrena

futbolari gipuzkoarra

Alberto Matxinbarrena Agirrebengoa ezizenez Machim (Donostia, 1888ko martxoaren 31 - Guadarrama, 1923ko uztailaren 19a) gipuzkoar futbolaria izan zen, erdilari moduan aritu zena Realean eta Madrid FC (Real Madril) taldean. Fermin Matxinbarrena politikariaren iloba zen.

Alberto Matxinbarrena

Bizitza
JaiotzaDonostia1888ko martxoaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGuadarrama1923ko uztailaren 19a (35 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril /
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Ibilbidea aldatu

Hastapenak aldatu

Alberto Matxinbarrena haurra zela Donostiako Aurrerá FC taldean hasi zen atezain postuan jokatzen eta 10 urte zituenean Easo A.C. taldeak fitxatu zuen. 16 urte zituela San Sebastian Recreation Club taldea sortu zen, Realaren aurrekaria, eta bertan aritu zen desegin zen arte[1].Gazte mailako Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen lau urtetan jarraian, 1908 eta 1911 artean[2]. Donostiako Club Ciclista taldeak 1909an izan zuen Kopa txapelketan ez zuen parte hartu, ezta 1910an Vasconia Sporting izenarekin jokaturiko finalean ere.

Realean hasi zen berriz jokatzen eta 1913an Errege Kopako finala jokatu zuen Bartzelonaren aurka. Bi partidutara jokatzekoa zen finala baina aurrenekoan 2-2 egin zuten eta bigarrenean 0-0. Horren ondorioz hirugarren partida bat jokatu zen eta kataluniarrak 2-1 nagusitu ziren. Hiru partidak Bartzelonako La Escopidera zelaian jokatu ziren[3].

Madrid FC aldatu

Arkitektura ikasketak egitera Madrilera joan zen eta Madrid FC (gerora Real Madril bihurtuko zena) taldean eman zuen izena. 1913an ordea Realarekin partida jokatua zen eta ondoren Real Madrilekin jokatu zuen. Legez ezin zuen jokalari batek bi taldetan jokatu eta Caso Machimbarrena izenaz ezagutu zen auzia sortu zen. Halakoa izan zen sortu zen saltsa Federazioak legea aldatzea erabaki zuela[4]. Karisma handiko jokalaria zen eta 1917an madrildarrek Kopa irabazi zutenean Matxinbarrena izan zen taldeko kapitaina. Denboraldi horretan René Petit gazte bat (17 urte) izan zuen taldean eta Matxinbarrenak erdilariaren ofizioa irakatsi ziola esaten da[1]. 1917. urteko udazkenean René Petit akizetarra Irungo Real Unión taldera joan zen eta arrakasta handia izan zuen.

Kopako final handia Bartzelonan jokatu zen eta Getxoko Arenas izan zuten aurkari. Partida 0-0 amaitu zenez bigarren partida bat jokatu behar izan zen. Getxoztarrak aurreratu ziren eta Matxinbarrenak berdintzeko aukera argia izan zuen baina penaltia hutsegin zuen. 75. minutuan René Petitek berdindu zuen eta luzapenean sartu zuten madrildarrek bigarrena[2].

Bost denboralditan 22 partida jokatu zituen Real Madrilekin, garai hartan partida gutxi izaten ziren urtean zehar, eta guztira 5 gol sartu zituen.

Realean berriz aldatu

Ikasketak amaitu eta Donostiara itzuli zen. 1918 eta 1922 artean Realarekin jokatu zuen berriz. Ez zen talde indartsua, jokalari falta handia baitzuen[5], eta 1919ko Gipuzkoako txapelketa izan zen lortu zuen titulu bakarra.

Heriotza aldatu

1923. urtean tuberkulosiak jota Guadarramako (Madril) sanatorio batean ingresatu zuten eta bertan hil zen uztailaren 19an[6].

Alberto Matxinbarrenaren omenez 1924ko azaroaren 1 eta 2an bi partida antolatu ziren. Larunbatean Real Madrilek eta Real Sociedadek elkarren aurka jokatu zuten eta madrildarrak 3-2 nagusitu ziren. Igandean Madrilgo beteranoen bi talderen arteko partida izan zen, 1904ko taldea eta 1916ko taldea. Zaharrenek 3-0 irabazi zuten[7]. Fernando López Quesada jokalari ohia izan zen sustatzailea eta bilduriko dirua Matxinbarrenaren estatua bat egiteko erabili zen. 1925ean egin zuten brontzezko estatua eta Chamartíngo zelaietan jartzekoak baziren ere Real Madrileko lehen taldearen aldagelatan ezarri zen[2] eta bertan dirau argentinar jatorriko Sotero Aranguren futbolariaren estatuarekin batera[4].

Taldeak aldatu

Kluba Urtea(k)
Real Sociedad 19??-1913
Madrid FC (Real Madril) 1913-1918
Real Sociedad 1918-1922

Lorpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Alberto Machimbarrena: un 'gentleman' del fútbol. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. a b c «Alberto Machimbarrena, un genio del medio campo» www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  3. «Copa: partidos jugados en la temporada 1912/1913» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Machimbarrena | Web Oficial | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  5. «Edición del Monday 13 March 1922, Página 6 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  6. «Edición del Saturday 28 July 1923, Página 2 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  7. (Gaztelaniaz) «Los homenajes a Machimbarrena» La Galerna 2020-06-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).

Kanpo estekak aldatu