Albert Bierstadt
Albert Bierstadt (Solingen, Alemania, 1830eko urtarrilaren 7a - New York, AEB, 1902ko otsailaren 18a) alemaniar jatorriko estatubatuar margolaria izan zen, AEBetako Mendebaldeko berebiziko irudiengatik ospetsua.
Albert Bierstadt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Solingen, 1830eko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Ameriketako Estatu Batuak (1853ko irailaren 15a - |
Heriotza | New York, 1902ko otsailaren 18a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Rural Cemetery and Friends Cemetery (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kunstakademie Düsseldorf (en) (1853 - 1857) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Karl Friedrich Lessing |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, argazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta eszenografoa |
Lantokia(k) | Kalifornia Irvington Düsseldorf Erroma Colorado New Bedford New York eta Wyoming |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Hudson Ibaiaren Eskola |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila |
Bizitza
aldatuBi urte zituela, 1833an, gurasoak eta anaiak New Bedford, Massachusettsa joan ziren, garai hartan bale ehizaren inguruko industriagatik hiri garrantzitsua. Bierstadt autodidakta modura hasi zen marrazten eta margotzen. Dagerrotipoan eta hastapenetan zegoen argazkigintzan ere interesa izan zuen; izan ere bere anaia lanbidez argazkilaria zen.
1853an Alemaniara itzuli zen Johann Peter Hasenclever margolari ospetsuaren ikasle izateko asmotan, izatez urruneko ahaidea. Düsseldorfa heldu eta zuela gutxi zendu zela jakin zuen. Hasenclever-en lagunek Bierstadt-en kargu egin ziren eta 1853tik 1857 urte bitartera, Düsseldorfeko Kunstakademie-n paisaia pintura ikastea lortu zuten, bertan besteak beste Carl Friedrich Lessing eta Andreas Achenbach irakasle izan zituen. Geroago Emanuel Leutze eta beste bi estatu batuetar margolariekin batera, Alemania, Suitza eta Italian barrena paisaia margoak egiten aritu izan ziren. Bidai hauetan Bierstadt-ek marrazki asko egin zituen eta ondoren bere estudioan olioz egindako lan handiak egiteko erabili zituen. Berak eginiko margo-oihal erraldoiak bere lanaren ezagugarri bihurtu ziren.
1859an AEBetako Mendebaldera bidaiatu zuen, eta han Mendi Harritsuen ikuspegi ikusgarrien lanak egiteko baliatu zen.
Bere bizitzako azken urteetan, estatubatuetarrek inpresionismoa goresten hasi eta bere lana zaharra eta modaz iragana zela iritzi zuten eta horrela bere lana erabat alde batera utzi zuten.
Bere lanik ezagunenak Rocky Mountains (1863) eta La Merced ibaia, Yosemite harana (1866) dira, biak New York-eko Metropolitan Museum of Art-en ikusgai.
Iruditegia
aldatu-
Grizzly hartzak
-
Neguko paisaia
-
Txlupa indiarra
-
Sioux herria Fort Laramietik gertu
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Bierstadt |