Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Kassel herrian jaio zen. 1827 urtean Düsseldorf hirian arte ikasketak hasi zituen bertako Pintura Akademian, irakaslea Friedrich Wilhelm Schadow izaki. Hasiera batean bere lanek alemaniar idealismo erromantiko estiloa zuten baina 1835 urtean, Munichera joan ostean, Louis Gurlitt margolariaren eraginak beste bide batzuetatik joanarazi zion eta horrela bada, alemaniako eskola errealistaren sortzailea izan zen.

Haren lanak hainbat museotan daude ikusgai, besteak beste ondorengo hauetan: Berlineko Galeria Nazionalean, Municheko Pinakoteka Berrian eta Dresden, Darmstadt, Kolonia, Düsseldorf, Leipzig eta Hanburgoko galerietan.