Al-Tutili
Al-Tutili, Al-A'ma al-Tutili edo Abu al-Abbas Ahmad ben Abdullah ben Abi Hurayra al-Qaysi XII. mendeko Tuteran jaiotako poeta muladi musulmana izan zen, arabieraz idazten zuena. Moaxaja edo muwashshah izeneko bertso estiloan idazten zuen, non bukaerako esaldiak hizkuntza erromantzeetan eman ohi ziren. Itsua zen eta horregatik al-A'ma al-Tutili deitzen zioten, hau da, Tuterako itsua.
Al-Tutili | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1092 |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma Al-Andalus |
Heriotza | Sevilla, 1126 (33/34 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Biografia eta lanak
aldatuTuteran jaio eta bere lehen urteetan bizi izan zen eta uste da gazte denboran joan zela Sevillara; Murtzian ere bizi izan zen. Horregatik Al Andaluseko poetatzat jotzen da. Al Andaluseko lurrak zeharkatu zituen beste poeta baten laguntzaz, "Itsuaren makila" ezizena zuen Abu l-Qasim al-Manishirekin. Gazte hil zen.
Muwashshah eta zejel edo zajal izeneko olerki motetan almorabideen garaiko egilerik ezagunenetakoa izan zen. Avempace izena ere ezaguna den Ibn Bayyahrekin lehian aritu zen Ibn Tifilwit Zaragozako almorabideen gobernadorearen gortean.
Panegirikoak idatzi zituen bai almorabideentzat[1] bai Al Sahlako (Alponteko taifa) Banu Qasitarrentzat[2] eta bere maitasun kantek ospe handia lortu zuten. Bereziki azpimarragarria da Amina izenez aipatzen duen bere emaztea hil zenean egin zuen elegia. Maitasunaren ostean ardoari dedikatutako olerkiak gailentzen dira.
Bibliografia
aldatu- Al-A'ma at-Tutili, Diwan, Ihsan Abbas argitaletxea, Beirut, 1963.
- E. García Gomez: Las jarchas romances de la serie árabe en su marco, Madril, 1965.
- al-Acma al-Tutili, El ciego de Tudela: Las moaxajas. Itzulpena eta hitzaurrea: Milagros Nuin Monreal eta Waleed Saleh Alkhalifa, Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Instituzioa, 2001; Colección literaria navarra delakoaren barruan. Artikuluaren iturri nagusia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Hulwu l-majani Yusuf ibn Tashfin Amir al-Muslimin ("musulmanen printzea") postura heldu zenean eginikoa da.
- ↑ E. García Gomez: Las jarchas romances de la serie árabe en su marco, Madril, 1965.