Ajvar ('ajvar ahoskatua) batez ere piper gorriz, berenjenaz, baratxuriz eta piperbeltzez egindako ongailua da.[1] Oso ezaguna da Balkanetako sukaldeetan, batez ere Ipar Mazedonian eta Serbian. Piperretako kapsaizina-kontzentrazioaren eta erantsitako kantitatearen arabera, gozoa edo mina (arruntena) izan daiteke, edo oso zorrotza. Ajvar hitza turkierazko havyar hitzetik dator, "arraba gazituak" esan nahi duena eta kabiarrarekin partekatzen du etimologia.

Ajvar
relish, janari eta saltsa
MaterialakCapsicuma
OsagaiakCapsicuma

Prestaketa aldatu

Prestaketa ez da zaila, eta zeregin nagusia piperrak eskuz zuritzea da. Tradizionalki, udazkenaren erdialdean egiten dute lan hori, barazkiak gorenean daudenean. Prestatu ondoren, kristalezko potoetan gordetzen dute, eta urtean zehar kontsumitzen dute (etxe gehienetan erreserbak udaberrira arte iristen ziren; horregatik, neguko otorduekin lotzen da). Askotan, lagunen, bizilagunen eta senideen laguntzarekin egiten zen lan hori.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.