Ahuakateondo
Ahuakateondoa (Persea americana) jatorriz Mexiko erdialdeko zuhaitza da, Lauraceae familiakoa kanela, kanforrondoa eta ereinotzaren antzera. Haren fruitua ahuakatea da (botanikoki hazi bakarreko baia), sukaldaritzan oso estimatua eta udare-itxurakoa, arrautza-itxurakoa edo esferikoa izan daitekeena.
Ahuakateondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Laurales |
Familia | Lauraceae |
Generoa | Persea |
Espeziea | Persea americana Miller, 1768 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ahuakate, avocado seed (en) eta avocado oil (en) |
Ezaugarriak
aldatuHosto iraunkorreko fruta-arbola da, eta 15 m garai izan daiteke. Adaburu zabala, eta adar ugariak ditu ahuakateondoak.
Zurtoina – Azala
aldatuZurtoina zimurtsua da, eta azala leuna eta gris argia.
Hostoak
aldatuAhuakateondoaren hostoak bakunak, txandakatuak, larrukarak, distiratsuak, obalak eta handiak dira.
Loreak
aldatuLoreak —horixkak— txikiak dira, eta mordoxkatan sortzen dira.
Fruituak
aldatuFruitua —ahuakatea— drupa motakoa da, mamitsua, eta hazi bakarrekoa.
Habitata
aldatuAhuakateondoa, jatorriz, Mexikokoa da. Ondo hazteko, lurzoru sakon eta iragazkorra behar du.
Erabilera
aldatuAhuakate olioak ahalmen antioxidatzaileak ditu. Gantz-azido monoasegabeak ditu ahuakateak -organismorako osasuntsuak-, eta A, E, B1, B2 eta B3 bitaminak.
Oso kalorikoa eta olio ugarikoa denez, ahuakatea ez da sarritan jan behar. Ahuakateondoa apaingarri gisa erabiltzen da parkeetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.