Ahuakateondo

Ahuakat» orritik birbideratua)

Ahuakateondoa (Persea americana) jatorriz Mexiko erdialdeko zuhaitza da, Lauraceae familiakoa kanela, kanforrondoa eta ereinotzaren antzera. Haren fruitua ahuakatea da (botanikoki hazi bakarreko baia), sukaldaritzan oso estimatua eta udare-itxurakoa, arrautza-itxurakoa edo esferikoa izan daitekeena.

Ahuakateondo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLaurales
FamiliaLauraceae
GeneroaPersea
Espeziea Persea americana
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakahuakate, avocado seed (en) Itzuli eta avocado oil (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

Hosto iraunkorreko fruta-arbola da, eta 15 m garai izan daiteke. Adaburu zabala, eta adar ugariak ditu ahuakateondoak.

Zurtoina – Azala aldatu

Zurtoina zimurtsua da, eta azala leuna eta gris argia.

Hostoak aldatu

Ahuakateondoaren hostoak bakunak, txandakatuak, larrukarak, distiratsuak, obalak eta handiak dira.

Loreak aldatu

Loreak —horixkak— txikiak dira, eta mordoxkatan sortzen dira.

Fruituak aldatu

 
Ahuakate erdibitu bat, mamia eta hazia agerian.

Fruitua —ahuakatea— drupa motakoa da, mamitsua, eta hazi bakarrekoa.

Habitata aldatu

Ahuakateondoa, jatorriz, Mexikokoa da. Ondo hazteko, lurzoru sakon eta iragazkorra behar du.

Erabilera aldatu

Ahuakate olioak ahalmen antioxidatzaileak ditu. Gantz-azido monoasegabeak ditu ahuakateak -organismorako osasuntsuak-, eta A, E, B1, B2 eta B3 bitaminak.

Oso kalorikoa eta olio ugarikoa denez, ahuakatea ez da sarritan jan behar. Ahuakateondoa apaingarri gisa erabiltzen da parkeetan.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.