Cres (italieraz: Cherso; alemanez: Kersch; latinez: Crepsa; antzinako grezieraz: ΧερσοςChersos) Kroaziako irlarik handiena da.

Cres
Datu orokorrak
Motauharte
Azalera405,78 km²
Geografia
Map
Koordenatuak44°57′37″N 14°24′29″E / 44.9603°N 14.4081°E / 44.9603; 14.4081
KokapenaAdriatikoa
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
Eskualde geografikoKvarner
Ur-gorputzaAdriatikoa
Leku geografikoaKvarneko golkoa

Kokapena aldatu

Kvarneko golkoan kokaturik dago, Primorje-Gorski Kotar eskualdean eta Krk uhartearen ia tamaina antzekoa badu ere ere oso jende gutxi bizi da. Uhartea oso luzea da. Lehen luzeagoa ere bazen Lošinj uhartearekin bat egiten baitzuen, baina Kvarne barneko nabigazioa errazteko kanala ireki zuten erromatarrek. Gaur egun zubi batez elkarturik daude alderdi biak. Uhartearen erdian Vrana lakua dago.

Historia aldatu

Inperio asko ezagutu dituen eremua izan da Kroaziako mendebaldea eta Cres uhartearen historia ere berari loturik egon da.

Paleolito garaiko aztarnak baditu ere Erromatar Inperioan Crepsa izenez hasi zen uhartea gobernatzen. Inperioa zatitzean Bizantziar Inperioaren barnean gelditu zen. VII. mendean kroaziarrak iritsi ziren bertara. 1809an Napoleonek Kroazia osoa konkistatu arte veneziarrak, hungariarrak eta kroaziarrak txandakatu ziren uharte hauen jabetzan.

Napoleonen gainbehera etorri zenean Austriar Inperioak hartu zituen irla eta lur hauek. Lehen Mundu Gerra bukatzean italiarren eskutan gelditu zen baina Bigarren Mundu Gerrak Jugoslaviari eman zion. Azken hamarkadetan populazioa nabarmen jaitsi da eta nekazal lurrak bertako landaretzak hartu ditu.

Herriak aldatu

Herri nagusia eta hiriburua uharteari izena ematen dion Cres da. 2.959 biztanle ditu, uharte guztiaren %92a. Uhartearen iparraldean dago, mendebaldeko kostaldean.

Porozina iparraldeko muturrean kokaturik dago eta Kontinentearekin lotzen duen ferry zerbitzua dauka. Osor da Cres eta Lošinj uharteen arteko kanalean dagoen herria.

Kanpo estekak aldatu