Ireki menu nagusia

Ibrahim Awwad Ibrahim Ali Muhammad al-Badri al-Samarrai (arabieraz: إبراهيم ابن عواد ابن إبراهيم ابن علي ابن محمد البدري السامرائي‎‎, ziurenik 1971an jaioa, Samarra, Irak - ) edo Abu Bakr al-Baghdadi (arabieraz: أبو بكر البغدادي‎) bere burua kalifa izendatu duen Estatu Islamikoko agintaria da. Bere jarraitzaileek Amir al-Mu'minin deitzne dute, edo Kalifa Ibrahim.

Abu Bakr al-Baghdadi
Mugshot of Abu Bakr al-Baghdadi, 2004.jpg
Bizitza
Jaiotza Samarra1971ko uztailaren  28a (48 urte)
Herrialdea  Irak
Lehen hizkuntza arabiera
Hezkuntza
Heziketa Bagdadeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak apaiza, agintaria, politikaria eta terrorista
Kidetza Estatu Islamikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Irakeko Gerra
Siriako Gerra Zibila
Iraqi insurgency (2011–13) Itzuli
military intervention against ISIL Itzuli
Anbarreko gatazka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
sunismoa

Lehenago Abu Du'a izena erabiltzen zuen (arabieraz: أبو دعاء‎). Bere burua Mahomaren oinordekotzat du, eta horregatik bere burua Abu Bakr Al-Baghdadi Al-Husseini Al-Qurashi deitzen du (arabieraz: أبو بكر البغدادي الحسيني الهاشمي القرشي‎).

2011ko urriaren 4an AEBko Estatu Departamenduak bere buruaren truke 10 milioi dolarreko saria jarri zuen, bizirik edo hilik. Ayman al-Zawahiri da bere buruaren truke sari handiagoa duen bakarra mundu osoan. Hala ere Ibrahim al-Badri izena erabilita Siriako Armada Askearen izenean bildu zen John McCainekin, Siriako gerra zibila bitartean.[1]

ErreferentziakAldatu