2010eko Txileko lurrikara

2010eko Txileko lurrikara 2010eko otsailaren 27ko goizaldean, goizeko 3:34etan Txilen egondako lurrikara izan zen. Epizentroa, itsasoan izan zen, Concepción hiritik hegoaldera 35°50′45.59″S 72°43′8.39″W / 35.8459972°S 72.7189972°W / -35.8459972; -72.7189972 koordenatuetan, eta Richter eskalan 8,8 gradukoa izan zen[1]

2010eko Txileko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
tsunami
Data2010eko otsailaren 27a
Iraupena3 min
KokalekuValparaíso eskualdea
Santiagoko metropolitar eskualdea
O'Higgins eskualdea
Maule
Biobío eskualdea
Araucanía eskualdea
HerrialdeaTxile
Lurrikararen momentu sismikoa8,8
Magnitudea Richter eskalan8,8
Sakonera bertikal35 km
Pertsona hilak525

Ozeano Bareko tsunamien ikerketa zentroak alerta ezarri zuen Txile, Peru, Ekuador, Costa Rica eta Panaman lurrikarak eragin zezakeen tsunamia dela eta[2].

Kalteak aldatu

kalte material handiak eragin ditu Txileko Biobío eskualdean eta lehen orduetako zenbaketaren arabera, hildakoak 78 ziren[3], baina kopuru hori ondorengo orduetan hastea litekeena da. Eskualderik kaltetuenak Maule eta Biobío izan dira, bertan egon dira hildako gehienak eta hainbat eraikin behera etorri dira.

Santiagon, Vespucio Norte autobidearen zati bat hondatuta geratu da, eta hainbat gidari harrapatuta geratu dira bertan. Txileko Pazko uhartean eta Juan Fernández uhartean herritarrak gune garaietara jo dute lurrikarak eragindako bi metro inguruko tsunamitik ihes egiteko. Tsunamiak Valparaísoko kostaldean 1,4 metroko altuera izan du[2].

Eskualderik kaltetuenean Biobío eskualdean, hainbat eraikin eraitsi ditu lurrikarak, horien artean hamabost solairuko etxebizitza dorre bat, eta Concepción hiria itsasoaren gainetik inguratzen duen autobide zaharreko zubia.

Hildakoak aldatu

Txileko Michelle Bachelet presidenteak emandako datuen arabera, 708 dira hildakoak Txile osoan:[4]

Txileko lurrikarako hildakoak
Eskualdea Hildakoak
Araucanía eskualdea 5
Biobío eskualdea 64
Maule eskualdea 541
O'Higgins eskualdea 46
Santiagoko metropolitar eskualdea 36
Valparaíso eskualdea 16
GUZTIRA 708

Tsunamia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tsunami»

Taula honek, lurrikarak sortutako tsunamia Ozeano Barean zehar nola bidaiatu zuen erakusten du, kostaldeko gune desberdinetan altuera desberdineko olatuak sortuz:

Tsunamia heldu den ordua[5][6]
Kokagunea Herrialdea Latitudea Longitudea Ordua (UTC) Garaiera (m) Garaiera (ft)
DART Saipan  Japonia 19.1 N 155.8 E 03:55 0.08 0.3
Minamitorishima[7]  Japonia 24.1N 153.5E 03:43 0.1 0.3
Guam   Guam 13.4 N 144.7 E 03:07 0,16 0,5
Sitka (Alaska)  Ameriketako Estatu Batuak 57.1 N 135.3 W 00:11 0,08 0,3
Nawiliwili, Hawaii  Ameriketako Estatu Batuak 22 N 159.4 W 23:23 0,37 1,2
Johnston atoloia  Ameriketako Estatu Batuak 16.7 N 169.5 W 22:48 0,22 0,7
Vanuatu  Vanuatu 17.8 S 168.3 E 22:46 0,15 0,5
Crescent City (Kalifornia)  Ameriketako Estatu Batuak 41.7 N 124.2 W 22:13 0,37 1,2
Kawaihae (Hawaii)  Ameriketako Estatu Batuak 20 N 155.5 W 22:11 0,52 1,7
Honolulu (Hawaii)  Ameriketako Estatu Batuak 21.3 N 150.4 W 22:00 0,25 0,8
Barber's Point, Hawaii  Ameriketako Estatu Batuak 21.3 N 158.1 W 21:57 0,12 0,4
Santa Barbara (Kalifornia)  Ameriketako Estatu Batuak 34.4 N 119.7 W 21:50 0.53 1.7
Kahului(Hawaii)  Ameriketako Estatu Batuak 20.9 N 156.5 W 21:47 0,98 3,2
Kuamalapau (Hawaii)  Ameriketako Estatu Batuak 20.8 N 156.9 W 21:36 0,18 0,6
Hilo (Hawaii)  Ameriketako Estatu Batuak 19.7 N 154.9 W 21:20 0,86 2,8
San Francisco, California  Ameriketako Estatu Batuak 37.8 N 122.5 W 21:20 0,26 0,8
San Diego (Kalifornia)  Ameriketako Estatu Batuak 32.7 N 117.2 W 20:36 0,13 0,4
Monterey (Kalifornia)  Ameriketako Estatu Batuak 36.6 N 121.9 W 20:31 0,28 1,1
Pago Pago  Amerikar Samoa 14.3 S 170.7 W 20:27 0,22 0,7
Nukualofa  Tonga 21.1 S 175.2 W 20:24 0,1 0,3
Apia  Samoa 13.8 S 171.8 W 20:18 0,13 0,4
DART Tonga  Tonga 23 S 168.1 W 20:03 0,04 0,1
Lottin Point  Zeelanda Berria 37.6 S 178.2 E 19:34 0,15 0,5
DART San Diego  Ameriketako Estatu Batuak 32.2 N 120.7 W 19:31 0,06 0,2
Acapulco  Mexiko 16.8 N 99.9 W 19:31 0,62 2
Rarotonga  Cook uharteak 21.2 S 159.8 W 19:07 0,15 0,5
Cabo San Lucas  Mexiko 22.9 N 109.9 W 18:33 0,36 1,2
Papeete  Frantziar Polinesia 17.5 N 149.6 W 18:10 0,16 0,5
Nuku Hiva  Frantziar Polinesia 8.9 S 140.1 W 17:45 0,95 3,1
Hiva Oa  Frantziar Polinesia 9.8 N 139.0 W 17:41 1,79 5,9
Manzanillo  Mexiko 19.1 N 104.3 W 17:05 0,32 1
DART Manzanillo  Mexiko 16.0 N 107 W 16:11 0,07 0,2
Rikitea  Frantziar Polinesia 23.1 S 134.9 W 15:59 0,15 0,5
DART Marquesas uharteak 8.5 S 125 W 15:31 0,18 0,6
Galapagos uharteak  Ekuador 0.4 S 90.3 W 14:52 0,35 1,2
Quepos  Costa Rica 14:16 0,24 0,8
Bazko uhartea  Txile 27.2 S 109.5 W 12:05 0,35 1,1
Callao  Perú 12.1 S 77.2 W 10:29 0,36 1,2
Arica  Txile 18.5 S 70.3 W 10:08 0,94 3,1
Antofagasta  Txile 23.2 S 70.4 W 09:41 0,49 1,6
DART Lima  Perú 18 S 86.4 W 09:41 0,24 0,8
Iquique  Txile 20.2 S 70.1 W 09:07 0,28 0,9
Coquimbo  Txile 30 S 71.3 W 08:52 1,32 4,3
Ancud  Txile 41.9 S 73.8 W 08:38 0,62 2
Caldera  Txile 27.1 S 70.8 W 08:34 0,45 1,5
San Felix  Txile 26.3 S 80.1 W 08:15 0,53 1,7
Corral  Txile 39.9 S 73.4 W 07:39 0,90 2,9
Valparaiso  Txile 33 S 71.6 W 07:08 1,29 4,2
Talcahuano  Txile 36.7 S 73.4 W 06:53 2,34 7,7

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu