Desventuradas uharteak

Desventuradas uharteak (gaztelaniaz: Islas Desventuradas) biztanlerik gabeko txiletar uharte-multzoa da, Ozeano Bareko hego-ekialdean kokaturik. Ez dute biztanle egonkorrik baina Robinson Crusoe uharteko biztanle batzuk noizbehinka San Ambrosio eta San Félix uharteak bisitatzen dituzte.

Desventuradas uharteak
Datu orokorrak
Garaiera479 m
MotaUhartedi eta WWF ekoeskualde
Azalera5,36 km²
Geografia
Map
Koordenatuak26°19′S 80°00′W / 26.32°S 80°W / -26.32; -80
UTC orduaUTC−06:00
KokapenaInsular Chile (en) Itzuli
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
ProbintziaValparaíso probintzia
Txileko komunaJuan Fernández
Ur-gorputzaOzeano Barea

Geografia aldatu

Uharte(txo)a Azalera (km²) Altuera (m) Koordenatuak
San Ambrosio 2.2 479 26°20′37″S 79°53′28″W / 26.34361°S 79.89111°W / -26.34361; -79.89111
San Félix multxoa
González uhartetxoa 0.25 173 26°18′36″S 80°05′06″W / 26.31000°S 80.08500°W / -26.31000; -80.08500
San Félix 1.4 Cerro Amarillo 193 26°17′30″S 80°05′42″W / 26.29167°S 80.09500°W / -26.29167; -80.09500
Roca Catedral 0.01 53 26°16′25″S 80°07′15″W / 26.27361°S 80.12083°W / -26.27361; -80.12083
Desventuradas 3.9 479

Historia aldatu

Fernando Magallaesek bere Ekialderako bidaian egitean aurkitu zituela uste izan zen.[1] Magallaesek egungo izena jarri zieten, itsasartetik irten zenean, elikagai faltagatik arazoetan zegoelako izan zen, eta, hutsik eta landaretzarik gabe zeudela ikusi zuelako.

1574ko azaroaren 8an, Fernando Magallaesek hegoaldeko Txile aurkitu eta berrogeita hamalau urtera, eta Diego de Almagro konkistatzaileak iparraldetik aurkitu eta handik beste hogeita hemeretzi urtera, Juan Fernández pilotu espainiarrak San Félix eta San Ambrosio uharteak aurkitu zituen benetan. Hamasei egun beranduago, hegoalderako nabigazio berean, Juan Fernándezek gaur egun bere izena daraman artxipelagoa deskubrituko zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Sarmiento de Gamboa, Pedro. (1868). Viaje al estrecho de Magallanes. Madril, 49 or..
  2. Vicuña Mackenna, Benjamín. (1974). Juan Fernández. Historia verdadera de la isla de Róbinson Crusoe. .