20.000 especies de abejas

20.000 especies de abejas 2023ko film dramatikoa da, Estibaliz Urresola Solagurenek idatzia eta zuzendua. Protagonistak Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano dira. Trans haurrei buruzkoa da filma, eta Lucía zortzi urteko neskatoaren istorioa kontatzen du, bere genero-identitatearen bila dabilena. Uda batez, erlezaintzarekin lotutako etxalde batean, bere feminitatea aztertzen hasten da bere familiako emakumeekin batera, zeinek bere buruaz ere gogoeta egiten duten.[1]

20.000 especies de abejas
Jatorria
Argitaratze-data2023
Izenburua20.000 especies de abejas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
euskara
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena125 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Estibaliz Urresola
Gidoigilea(k)Estibaliz Urresola
Antzezlea(k)
Historia
Nominazioak

garizafilms.com…
IMDB: tt21113962 Filmaffinity: 514090 Allocine: 298874 Rottentomatoes: m/20000_species_of_bees Edit the value on Wikidata

Gidoiaren ernamuina 2018an Ekai Lersundiren suizidioa izan zen. Ondarroako 16 urteko mutiko transexuala zen Ekai Lersundi, inoiz iritsi ez zen tratamendu hormonal baten zain zegoena. Ekaik gutun bat idatzi zuen, tristea eta, aldi berean, itxaropentsua iruditu zitzaion Urrusolari. Erabaki hori hartu zuen sufrimendua azaleratzeko, eta haren atzetik zetozen belaunaldiek agertoki errazagoa eta onartuagoa aurkitzeko itxaropenarekin.[2][3]

Zuzendariak Naizen elkartera jo zuen –Adingabe transexualen familien elkartea– bertako kideekin hitz egiteko. Familien bizipenak ezagutzeak bultzatu zuen filmean pertsonaia desberdinak batzera, hain zuzen ere, emakume desberdinak, familia bereko belaunaldi desberdinetakoak, euren genero identitatearen bizipenagatik ere mugatuak edo zeharkatuak izan direnak. Aniztasun horren beste isla bat da filmean entzuten diren hizkuntzak (euskara, gaztelania eta frantsesa).[2] Filmak mugak zeharkatzearen alde egiten du, besteak beste, Baiona eta Laudio bereizten dituen muga.

Urrezko Hartza eskuratzeko hautatu zuten Berlingo Nazioarteko 73. Zinemaldian, eta 2023ko otsailaren 22an estreinatu zen mundu osoan.[4] Lucíaren paperarengatik, Sofía Oterok Protagonista Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen.[5] Film honekin lehen aldiz entzun zuten euskara Berlinale jaialdian, harrera oso ona izan zuen eta Alemaniako zinema aretoen ordezkariek eta Berliner Morgenpost egunkariak saritu zuten.[6] Film luze onenaren Teddy sarirako ere izendatu zuten filma.[7] Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria Berlingo zinemaldiko Opera Prima Onenaren GWFF sarirako izendatu zuten.[8] 2023ko apirilaren 21ean estreinatuko da Espainiako zinemetan.[9]

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cocok 8 urte dauzka. Jaiotzean Aitor izena jarri zioten, baina ez da eroso sentitzen egotzi dioten identitate horrekin. Bere ama Ane lanez aldatzear dago, eta bikotekidearengandik banatzeko prozesua hasi du; eta bere krisi profesional eta sentimentala distantzia apur batekin ikusi nahian, udako oporrak amonaren etxean igarotzea erabakiko du. Cocorekin eta bere bi anaia nagusiekin joango da haren amaren etxera: bertan bizi dira amona Lita eta izeba Lourdes. Izebak erlauntzak ditu, eta, eztia ekoizteaz gain, erleen ziztadetan oinarritutako sendakuntza teknikak erabiltzen ditu. Coco bere identitatea zalantzan jartzen hasiko da, eta Lucia dei diezaiotela eskatuko du. Bere inguruak oso era ezberdinetan erantzungo dio haurraren erabakiari, eta emakume bakoitzak bere beldur eta zalantzei aurre egin beharko die.[10]

Aktoreak aldatu

Ekoizpena aldatu

2021eko uztailean, Estibaliz Urresola Solaguren hautatu zuten Mediterranean Film Institute-n (MFI), MFI Script 2 Film Workshops-en. Bertan egin zuen trebakuntza eta gidoian eta proiektuen garapenean espezializatu zen.[11] Berlinale Co-Production Market-en ere parte hartu zuen, 2022ko film luze baterako proiektuan. Berlinale 2022ko Koprodukzio Merkaturako hautatutako 19 proiektu ofizialetako bat izan zen filma. Inicia Films eta Gariza Films arduratu ziren produkzioaz.[12][13]

Azken aktore-taldea hauek osatu zuten: Sofía Otero (Lucía), Patricia López Arnaiz (Ane), Ane Gabarain (Lourdes), Itziar Lazkano (Lita), Sara Cózar (Leire), Martxelo Rubio (Gorka), Miguel Garcés, Unax Hayden eta Andere Garabieta.[9]

Laudio eta Hendaia izan ziren filmatzeko tokiak.[14][15]

Estreinaldia aldatu

20.000 especies de abejas-en estreinaldia 2023ko otsailaren 22an izan zen, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 73. edizioan. Espainian, 2023ko apirilaren 21ean estreinatuko da.[9]

2023ko urtarrilaren 14an jakinarazi zen Luxbox-ek (Parisen du egoitza) filmaren nazioarteko salmenta-eskubideak erosi zituela, eta BTeam Picturesek estreinatuko duela Espainian.[16]

Harrera aldatu

Rotten Tomatoes webgunean, filmak % 100eko onarpen-kalifikazioa du, 8 erreseinen arabera, eta batez besteko kalifikazioa 6,7/10 da.

Alfonso Riverak, Cineuroparako egin zuen kritikan, Estibaliz Urresola Solagurenen idazlana goraipatu zuen, "zinemagileak aniztasuna, esplorazioa eta eraldaketa aztertzen ditu sentsibilitate estratosferiko batekin". Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Sofía Oteroren interpretazioak goraipatuz, Riverak idatzi zuen: "aktoreen lana bikaina da, baina ez dago Sofía Otero goraipatzeko adjektibo nahikorik (erne egon, ezinezkoa da bere talentuari men ez egitea)".[17] Nicholas Bellek, IonCinema.com-en, 3/5ekin kalifikatu zuen filma, eta honela idatzi zuen: "Hunkigarria da eta sentimentalegia izan gabe, Solagurenek erleen aniztasun titularra erabiltzen du, gure benetako rolek zeregin garrantzitsua dutela iradokitzeko, biziraupenetik benetako oparotasunera igaro nahi badugu".[18] Jordan Mintzer-ek, The Hollywood Reporterrekoak, "adin nagusikoa" definitu zuen filma eta antzezpenak goraipatu zituen: Sofía Oteroz, "Otero maitagarria, pantailan debuta egiten duena, filmaren pieza nagusia da argi eta garbi" eta Patricia López Arnaizez, berriz, hauxe idatzi zuen: "esfortzurik gabe interpretatzen du ama bat adin ertaineko krisi baten erdian, eta krisi hori ere eraldatzaile bihurtzen da". Amaitzeko, Mintzerrek zera esan zuen: "20.000 erle-espezie Aneren maitasunera itzultzen dira behin eta berriz; are nabarmenagoa da filmaren amaieran, bere seme txikiaren erabaki ausarta tinko defendatzeaz gain, hark ahaldunduta dagoela dirudienean. Gu bezala."[19]

Sariak aldatu

Saria Data Kategoria Lana Emaitza Ref.
Berlingo Nazioarteko Zinemaldia 2023ko otsailaren 25a Urrezko hartza 20.000 especies de abejas Izendatua [20]
Prize of the Guild of German Art House Cinemas Irabazlea [21]
Berliner Morgenpost Reader’s Jury Award Irabazlea
GWFF saria opera prima onenari Estibaliz Urresola Solaguren Izendatua [8] [22]
Teddy saria 20.000 especies de abejas Izendatua [7]
Protagonista Antzezle Onenaren Zilarrezko Hartza Sofia Otero Irabazlea [5]
Malagako Zinemaldia 2023ko martxoaren 18a Film onenaren Urrezko Biznaga 20.000 especies de abejas Irabazlea [23]
Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Biznaga Patricia López Arnaiz Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. Solaguren, Estibaliz Urresola. (10 February 2023). «20,000 Species of Bees» Cineuropa.
  2. a b «"Ekaik proiektatu zuen etorkizuna plazaratu nahi nuen filmean" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  3. (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-02-22). «Estibaliz Urresola: «Quiero que el espectador sienta por lo que pasa una familia con una niña trans»» BURGOSconecta (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  4. Rosser, Michael. (23 January 2023). «Berlin Film Festival reveals 2023 competition line-up» Screen Daily.
  5. a b Scott Roxborough. (25 February 2023). «Berlin: French Documentary ‘On the Adamant’ Wins Golden Bear for Best Film» Hollywood Reporter.
  6. «"Ekaik proiektatu zuen etorkizuna plazaratu nahi nuen filmean" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  7. a b «Feature Films: TEDDY nominated» Teddy Award (Word Press) 11 February 2023.
  8. a b «Films nominated for the GWFF Best First Feature Award» Berlinale 1 February 2023.
  9. a b c Rosado, Ricardo. (23 January 2023). «'20.000 especies de abejas', formará parte de la sección oficial del Festival de Berlín» Fotogramas.
  10. «Besteen begiradek eraikiak» Berria 2023-04-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  11. Economou, Vassilis. (1 July 2021). «The MFI Script 2 Film Workshops announce their selected projects» Cineuropa.
  12. Economou, Vassilis. (14 January 2022). «The Berlinale Co-Production Market announces its selection for 2022» Cineuropa.
  13. «Anschub für 34 attraktive Spielfilmprojekte: Berlinale Co-Production Market vermittelt internationale Partner*innen und Finanziers für zukünftige Erfolgsfilme» Berlinale 14 January 2022.
  14. Rivera, Alfonso. (7 July 2022). «Estibaliz Urresola makes her feature debut with 20.000 especies de abejas» Cineuropa.
  15. «20 000 especies de abejas» Crew United 10 February 2023.
  16. Hopewell, John. (14 January 2023). «Luxbox Swoops on Anticipated Spanish Debut '20,000 Species of Bees' (EXCLUSIVE)» Variety.
  17. Rivera, Alfonso. (22 February 2023). «Review: 20,000 Species of Bees» Cineuropa.
  18. Bell, Nicholas. (22 February 2023). «The Secret Life of Bees: Solaguren's Warm Debut Explores the Communal Dictation of Gender Identity» IonCinema.com.
  19. Mintzer, Jordan. (22 February 2023). «'20,000 Species of Bees' Review: A Tender and Assured Feature Debut About Gender and the Generational Divide» Hollywood Reporter.
  20. Ramachandran, Naman. (23 January 2023). «Berlin Film Festival Reveals Competition Lineup (Updating Live)» Variety.
  21. Roxborough, Scott. (25 February 2023). «Berlin: ‘20,000 Species of Bees,’ ‘Totem’ Among Independent Jury Winners» Hollywood Reporter.
  22. Nikkhah Azad, Navid. (2 February 2023). «GWFF Best First Feature Award Jury» Deed News.
  23. «'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea pozarren, Malagan lortutako aitorpenekin» EITB 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak aldatu